Total Pageviews

Friday, February 25, 2011

“Euskarazko informazio iturri gutxi daude”


Arantxa Arza, Euskadi Irratiko kazetaria Euskarazko Kazetaritzaren X Jardunaldien lehenengo gonbidatua izan da // Arantxa Arza, periodista de Euskadi Irradia, ha sido la primera invitada de la X Jornadas de Periodismo en Euskera

Iraia Hermosilla, 22 Febrero 2011


Arantxa Arza. Fotos: M. Castells
Arantxa Arzak, Euskadi irratian udako ordezkapen bat egiten hasi eta gaur egun larunbat eta igande goizetan, Amarauna magazina aurkezten duenak, Komunikazio Fakultateko eta Filologiako ikasle batzuekin solasean aritu da bere irratiko esperientzia  eta bere programa gehiago azaltzen.
Arzak programa kultural eta sozial hau Edurne Ayuso eta Andoni Mutiloarekin batera egiten du. Pertsona hauetaz gain, teknikari bat ere badago baina hiruren artean programa aurrera ateratzen dute. Arzaren esaneta, talde bat edukitzea oso garrantzitsua da: “Talde batean aurkitzen den laguntza paregabea da”. Bere ustez, ikuspegi desberdinak eman eta iritziak entzuten dira. Halaber, bera estudioan dagoen bitartean, beste bi pertsonek azken berriak biltzen dituzte eta txat baten bidez horiek guztiak helarazten dizkiote Arantxa Arzak entzuleei esateko.
Arzak, albistegietan ere aritu zena, ostegunetik igandera lan egiten du. Ostegun goizetan bilera batean programako kide bakoitzak hartuko duen gaia aukeratzen da eta programa egin arte, bakoitzak gai osoa lantzen du: musika, elkarrizketatuak edota albistearen tratamendua. Gero, programa hasi baino minutu batzuk lehenago, Arzak gai guztiak biltzen ditu eta nahiko gidoi flexible bat idazten du. “Hiztun on bat dela ikusten badugu, minutu gehiago egon daiteke, eta alderantziz, hiztun txar bat badugu, denbora gutxiago egoten gara hizketan eta gero minutu horietan beste albiste bat kontatzen dugu”, esan du kazetariak.
Magazin hau hiru pertsonen artean egin arren, entzuleek bertan parte hartzeko aukera dute. Gehienetan, telefono eta posta elektronikoaren bidez egiten dute baina pixkanaka-pixkanaka Twitter edo Facebook erabiltzen hasi dira. Hala eta guztiz ere, jendeak gehiago parte hartzea gustatuko litzaieke programak erritmo gehiago izateko.
Bestalde, kazetariak euskarazko komunikabide batean lan egiteak bere desabantailak dituela esan du: “Euskarazko informazio iturri gutxi daude eta hori dela eta, batzuetan ikuspuntu bat aukeratzen dugu eta euskaraz dakien pertsonarik ez dagoenez, ikuspegia aldatu behar dugu”. Halaber, haiek edukitzen duten albiste eta infornazio gehiena gaztelaniaz idatzita egoten da eta itzulpena egin behar dute. Gainera, Arzak esan zuen orain jendeak gazteleraz ematen den informazio berbera eduki nahi du eta euskaraz.
Arzak bere esperientzia kontatu ostean, ikasleek praktika batzuk egin dituzte. Kazetariak albiste batzuk banatu ditu eta ikasleek magazin batean sartuko lituzketeenak aukeratu behar izan dituzte, baita albiste bakoitzari emango lioketen ikuspegi desberdinak pentsatu ere. Horrez gain, idatzitako albiste bat entzuteko albiste bihurtu behar izan dute eta haiek lortutako albistea lokutatu.
Arantxa Arza Euskarazko Kazetaritzaren X. Jardunaldiak ireki ditu baina datorren ostegunean, martxoak 3, Ander Izaguirre kazetaria eta idazlea etorriko da. Ekitaldi hau arratsaldeko seietan Giza Zientzietako 7. gelan izango da.

Arantxa Arza comenzó en Radio Euskadi haciendo una sustitución de verano y ya lleva 20 años en este medio de comunicación. La presentadora del magacín Amarauna, que se emite los sábados y domingos por la mañana, ha hablado de su experiencia profesional y del mundo radiofónico con alumnos de la Facultad de Comunicación y de Filología y Letras.
El programa, que aborda temas sociales y culturales, cuenta con otros dos integrantes: Edurne Ayuso y Andoni Mutiloa, además de un técnico. En opinión de Arza, trabajar en equipo es muy importante: “La ayuda de las demás personas es maravillosa”. Cree que se ven diferentes puntos de vista y que hay distintas opiniones que pueden aportar muchas ideas.
Arza, que también estuvo un tiempo en los informativos de la cadena, trabaja de jueves a domingo. El jueves a primera hora los tres integrantes del programa tienen una reunión donde deciden los temas que van a tratar. Cada uno elige un tema y se encarga de toda su elaboración: música, entrevistados o el tratamiento de la información. Luego, unos minutos antes de que se inicie el programa, Arza coge todos los temas para tener una idea más clara de lo que se va a hablar en el magacín y realiza el guión. Un guión bastante flexible: “Si vemos que un entrevistado habla bien y es un tema interesante, está más minutos. Por el contrario, si vemos que una entrevista no da más de sí, la cortamos antes de tiempo y esos minutos se rellenan con otra información”.
Además, la periodista ha recalcado que aunque este programa lo hacen entre tres personas, los oyentes también pueden participar en él. El medio que más utilizan es el contestador automático y el correo electrónico, pero poco a poco están empleando otros medios como Twitter o Facebook. Sin embargo, les gustaría que participase más gente para que el programa tuviera más ritmo.
Por otro lado, Arantxa Arza ha destacado que trabajar en un medio en euskera tiene sus desventajas: “Las fuentes de información son escasas y, por lo tanto, a veces se elige un punto de vista para abordar un tema y como no hay personas que sepan euskera, tenemos que cambiar el enfoque”. Asimismo, la mayoría de información que ellos reciben está en castellano y la tienen que traducir y, hoy en día, los oyentes exigen la misma calidad de noticias en euskera que en castellano.
El coloquio ha concluido con una sesión práctica. Ha repartido una serie de noticias para que los alumnos decidieran cuáles incluirían en un magacín qué enfoque les darían. Además, han convertido una noticia escrita en una para ser escuchada y la han locutado.
Arantxa Arza ha sido la primera invitada de estas Jornadas de Periodismo en Euskera que el próximo jueves, 3 de marzo, contarán con la presencia del periodista y escritor Ander Izaguirre, quien contará su experiencia en el aula 7 de Ciencias Sociales a partir de las 18:00 horas.

Tuesday, February 22, 2011

Arantxa Arzaren amaraunean

http://www.eitb.com/irratia/euskadi-irratia/programak/amarauna/

Atzo Arantxa Arza aritu zitzaigun irratigintzaz. Ofizio handia dauka esatari goierritar honek. Aholku eta "sekretutxo" jakingarri askoak jaulki zizkigun. Zer iruditu zitzaizuen?

Thursday, February 17, 2011

Erakarmenaz


Urteak badira Elena Osés Larunbek La Voz de Navarra aztertuz honako aipamena egin zuela: 

La Voz de Navarra no tenía una actitud auténticamente periodística ante el euskera. Consideraba que el simple hecho de encontrar algo escrito en su lengua supondría para los vasco-parlantes tan inmensa satisfacción que les llevaría, necesariamente, a leerlo. No tenía en cuenta que en euskera, como en castellano, todo periódico debe ofrecer unos contenidos amplios,objetivos, variados y atractivos.
Uste dut kontuan hartzeko kritika dela, agian, neurri batean gaurkotasuna duelako. Hau da, Gerra Zibilaren aurreko egunkari hartan pozik zeuden euskaraz hainbat eduki argitaratze soilarekin. Ez zioten erreparatzen irakurlego bat sortzeari edo fidelizatzeari. Horretarako euren irakurleen gogoak, gustuak, interesak, eta abar aztertu behar zituzten. Nahikoa lan omen zuten, ordea, egunkaria aurrera ateratzearekin. Nago batzuetan haren inertziaren arrasto batek bizirik dirauela oraindik gaur egun, nahiz eta gauza asko onerako aldatu diren.
Baina buelta eman diezaiogun gaiari: nola egin euskarazko komunikabide  bat irakurleak, jarraitzaileak, ikus-entzuleak lortzeko? Nola erakarri gure hartzailea? Agian galdera potoloa da. Agian zehaztu beharko genuke (eta bereiztu!) medio bakoitza eta egoera bakoitza. Baina galdera honi erantzutean datza arrakastaren giltza... nire ustez. 
Iritzi, kritika, proposamenik?

Tuesday, February 15, 2011

Euskarazko hedabideek behar duten bultzakada

Blogean aurreko sarrera batean aurkitzen den berria irakurri ondoren idazgaiaren inguruan pentsatzeari ekin nion.
Hasteko, gaur egun euskarazko hedabideek pairatzen duten egoera larria dela argi neukan berria irakurri baina lehen. Alabaina, hedabideek duten korapiloa askatzeko aukera mordo, orobat eskuraerraz ditugula ezezagutzen nuen.
Gaia gogoan igaro eta instituzioek tren bat eraikitzea nahiago badute, gure aintzindar historia, baita kultur eta tradizioak babestu eta zabaldu beharrean; zergatik ez diogu guk geuk, eusakara maite eta beneratzen dugunok auzi hau garaitzen?
Finantziazioa funtsezko atala da hedabideek aurrera egin ahal dezaten, honetan gustiz ados nago, ostera, uluka eta jasankor ibiltzeak ez du arazoa konpontzen lagunduko. Honenbestez, eukarazko irratiak entzun, euskarazko prentsa irakurri, euskal telebista ikusi, interneten euskarazko web orrialdeak bisitatu... eta euskarak indarra galdu ez dadin, eguneroko elkarrizketak geurea den eta geure egin dugun hizkuntza honetan mintzatzen saiatu beharko genuke.
Aintzinan ez zuten ez egunkaririk, ez aparatu elektronikorik, ezta internetik ere; aitzitik, berriak, baita autu-mautuak ahoz aditzera eramaten ziren toki batetik bestera. Eta gaur egun, hainbeste trikimailu eduki harren, euskara ez dugu babesten, ez euskera jakin eta erabiltzen ez dugunok, ezta euskararen herriaren agintaritzak ere.
,
Beraz, has gaitezen euskara hizkuntza bat bezela erabiltzen, instituzioak kontura daitezen bai gaztelera, bai ingelera eta munduan aurkitzen ditugun beste hizkuntzak bezela, hedabideetan egoteko aukera izateaz gain bultzada bat ere behar duela euskerak.

Monday, February 14, 2011

Gramatika telebistan

Orain dela urtebete, EiTB-k gramatika eta hizkerari buruzko programa bat, "Kerman, mintzalagun bila", abian jarri zuen eta gaur egun, oraindik telebistan dirau.

Programa honen protagonista Kerman da, euskaltegian euskara ikasten urteak eman dituen gaztea. Behin euskaltegian aritu ondoren, kalera irtengo da euskaltegian ikasitako teoria osoa praktikan jartzeko. Egunero kalean agertzen diren egoera askotan parte hartzen du eta pertsona askorekin hitz egiten du. Pertsona horiekin mintzapraktika egiten du eta gero berak egindako akatsak aztertzen dira eta akats horiek zuzendu egiten dira.

Hasiera batean, pramatikarekin zerikusia zuten egoera errazak ikusgai ziren, baina pixkanaka-pixkanaka egoera horiek zailtzen joan ziren eta orain ikus ditzakegun egoerak baliagarriak izan daitezke gure euskara hobetzeko.

Nire ustez, programa hau oso baliagarria da euskarazko gramatika gogoratzeko eta, bestalde, euskara erabiltzearen alde agertzen da. Honelako programa gehiago telebistan egotea ondo egongo litzateke.

Saturday, February 5, 2011

Euskarazko hedabideak... tentatzen hasteko gaia

Tira, horra doa aurreneko gai-proposamena.
Duela gutxi zenbait kazetarik manifestu moduko bat argitaratu dute instituzioei inplikazio handiagoa eskatuz eta beren egoera eskasa agertuz.
Hemen osorik ez dut jarriko. Hasiera besterik ez, iruditzen zaidalako kokapen interesgarria egiten dutela eta datu jakingarriak agertzen dituztela.
Honen inguruko iritzirik? Horra, bada.

Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua

Euskarazko hedabideen historia jarraitu duenak badaki azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena. Eta badaki denbora horretan emandako aurrerapausoa itzela dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen dituzte euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera.
Komunikazioa da gure ardatza, inguratzen gaituen mundua nola ikusten dugun kontatzea, ikusmolde eta euskarri anitzez. Elkarren lehian eta elkarren osagarri. Hori da lokaletik globalera egiten dugun ekarpen nagusia, hizkuntza, euskaraz egiten duguna. Harro gaude egindako bide horrekin, pozik egiten dugunarekin, euskal kulturaren isla eta hauspo gara, eta gure euskaltasunetik munduaren ikuskera ugari eskaintzen ditugu. Albiste eta informazioaren haritik, entretenimendutik, gertukotik, sakonetik, zientziatik… [...]