Total Pageviews

Tuesday, October 8, 2013

Euskadi Irratiak eta TOKIKOMek elkarlanaren bideari ekin diote

eitb.com helbidean agertu bden berria.  Emankorra izango delakoan nago, tokian tokiko komunikabideek zerbitzurik onena eskaini diezaioketelako hain handia bilakatu den EITB taldeari. Ea guztien onerako den.





2013/10/02
Arratsaldeetako 'Mezularia' albistegiak astero tokiko informazioaren berri emateko mahai ingurua eskaintzen du, TOKIKOMeko kazetarien parte hartzeaz.
 
Euskadi Irratiak eta TOKIKOM euskarazko tokiko komunikabideen bateraguneak lankidetza hitzarmena sinatu dute asteazken honetan, urriaren 2an. Euskadi Irratiaren izenean Odile Kruzeta EiTBko irratietako zuzendari-koordinatzaileak eta TOKIKOM ordezkatuz Mikel Irizar presidenteak izenpetu dute ituna.
Bi aldeek atsegin handiz hartu duten lankidetzaren asmoa euskal esparru komunikatiboa garatzea eta trinkotzea da, hitzarmenak biltzen duenez, "euskararen normalizazioa bultzatuta, herritarren arteko bizikidetzari mesede egiten zaiolakoan”. Euskadi Irratiko eta TOKIKOMeko arduradunek adierazi dutenez, "interes komun horren alde lankidetzan aritzeko borondatea" dute, eta "aldian aldiko formula egokienak" bilatuko dituztela gaineratu dute.
'Mezularia' irratsaioan tokiko informazioa
Elkarlan honetan lehen urrats bat eman dute dagoeneko: Euskadi Irratiko arratsaldeetako 'Mezularia' albistegian, herrietako informazioa jorratzen dute, astean behin, TOKIKOMen biltzen diren hedabideetako kazetariekin.
Ainhoa Etxebestek gidatzen duen saio horretan, astelehenetan eskaintzen dute mahai ingurua, eta TOKIKOMeko bazkide diren irratietan eta agerkari digitaletan ere hedatuko da.