Euskarazko kazetaritza eta hedabideetarako euskarari buruz gogoetatxoak egiteko bloga.
Total Pageviews
Monday, April 11, 2011
Kazetari idazleak
(eitb.com-etik hartua)
Friday, April 8, 2011
Badakit, baina ez dakit nola esan
(Fermin Erbiti kazetaria da eta Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen, gurean euskararen tantarik ez zegoen garaian).
Hogeita bost gaztetxo gela batean. Irakasleak horietako bati zerbait galdetu, eta hark beste askok bezala erantzun dio: “Bai, badakit, baina ez dakit nola esan”.
Adela Cortina katedradunak lehenengo egunean oso artikulu interesgarria argitaratu zuen gai honetaz El País egunkarian “Esaten jakitea” izenburupean. Erantzun hori -”Bai, badakit, baina ez dakit nola esan”- ikasi ez duen idazlearen aitzakia izaten dela zioen. Eta hobe hala bada, lezioa ikasi ez izana txarra izanik, kezkagarriagoa delako bestea: ikasitakoa azaltzen ez jakitea.
Hitz egiten eta idazten jakitea oinarrizko ahalmenak dira, funtsezkoak bizitzan, guztion etorkizuna baldintzatu egiten dutelako. Horrekin ados bagaude, begi bistakoa da ikasgaiak ahalegin askoz handiagoa eskatzen duela etxean, eskolan, eta bakoitzak bere kabuz egin beharreko prestakuntzan. Izan ere, ikasgai hori ez da bakar baten esku utzi beharreko ardura, eta ezta egun batetik bestera beregana daitekeen ahalmena ere.
Gure gaztetxoek hizkuntza asko ikasi behar dituzte, horrekin tematurik bizi gara. Ados, baina, gutxienez, horietako batean lau esaldi jarraian esan eta idazteko gai izan daitezela… eta gehiegi eskatzea ez bada, hizkuntza horietako bat plazer-iturri bihur dezatela, nekez aurkituko baitute afizio erabilgarri eta aberasgarriagorik.
Eusko Ikaskuntzaren aurkezpena Nafarroako Unibertsitatean

Daniel Apaolazak, Eusko Ikaskuntzako zuzendari berriak, eta Amaia Nausiak, "Datorkigunea" arloko arduradunak azaldu zituzten erakunde akademiko honen nondik norakoak.
Aurreneko aldia da Daniel Apaolaza ingeriariak Nafarroako Unibertstitateko Iruñeko campusean dagoena berak kudeatzen duen erakundea aurkezten. Zenbait ikasle eta ikerlari bildu ziren haren eta Amaia Nausiaren azalpenak entzutera.
Eusko Ikaskuntzaren ikuspegi historikoarekin hasi zen aurkezpena eta, besteak beste, Euskaltzaindia bezalako erakundeak EIren baitatik sortu zirela gogorarazi zigun egungo zuzendari kudeatzaileak.
Gaur egungo jarduerak eta helburuak ere azaldu zituen Apaolazak eta azpimarratu egin zituen ekimen horietan parte hartzearen balioak eta onurak; esaterako, ANECA bezalako agentzia batengandik akreditazioak lortze aldera.

Amaia Nausiak, berriz, gazteentzako eraturiko ekimen arrakastatsu baten berri eman zuen. Datorkigunea deitzen da eta ikasturte bakoitzean gazte talde baten lanean oinarritzen da. Ikasturte bakoitzean bi gai nagusi lantzen dira eta parte hartzaileen perfilak askotarikoak izaten dira: eskatzen zaien bakarra esku hartzearen erabakia da. Euskara da euren arteko lan tresna.
Talde honen lanen emaitzak eta ondorioak liburu batean argitaratzen dira. Amaia Nausia Nafarroako Unibertsitateko ikasle ohia da. Bertan burutu zuen bere lizentziatura eta bertan egin zuen bere doktorego tesia. Egun Eusko Ikaskuntzan egiten du lan.
Azkenik, Ainara Arregik, EIko Iruñeko idazkariak eurekin harremanetan jartzeko xehetasunak eman zizkigun, bai eta bazkide izateko argibideak ere.
Horrelako ekimenetan parte hartzeko gonbitearekin eta ohiko familia argazkiekin amaitu z
en ekitaldia.
Wednesday, April 6, 2011
Hitzaldi informatiboak EITBko beken inguruan

Hitzaldi informatiboak antolatu ditu EITB Taldeak EHU eta Nafarroa zein Deustuko Unibertsitateetako Komunikazio eta Zientzia Sozialen ikasleentzat.
EITB Taldeak beka kopuru zabala eskaintzen du urtero hainbat unibertsitate eta Lanbide Heziketako zentroen artean. Hala, hitzaldi informatiboak antolatu ditu EHU eta Nafarroa zein Deustuko Unibertsitateetako Komunikazio eta Zientzia Sozialen ikasleentzat.
Hitzaldira joan nahi duten EHUko ikasleek euren datuak bidali behar dizkiote Patxi Doblasi (patxi.doblas@ehu.es). Apirilaren 13an izango da hitzaldia, 10:30ean, EITBren Bilboko egoitzako Multibox gelan. Bertan, Hautaketa taldea zein Radio Euskadi, Euskadi Irratia, ETB Erredakzioa eta eitb.com aurkeztuko dira. ostean, 12:30ean, bisita gidatu bat egingo da egoitzatik. Bestalde, maiatzaren 3an, 11:00etan, Radio Vitoriari buruzko hitzaldia egingo da irratiaren Gasteizeko egoitzan.
Apirilaren 14an antolatuko da Deustu eta Nafarroako Unibertsitateentzako hitzaldia, 10:30ean, aipatutako Multibox gelan. Era berean, Hautaketa taldea zein Radio Euskadi, Euskadi Irratia, ETB Erredakzioa eta eitb.com aurkeztuko dira, eta ostean, 12:30ean, bisita gidatu bat egingo da egoitzatik.
Monday, April 4, 2011
Sareko Euskal Gramatika: arauen amaraunean harrapatua

Euskal gramatika osoa, bai, bere arau, gomendio eta hiztegi guztiekin. Hortxe, sarean, klik baten menpera kontsultagai, edozeinen esku.
Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera Euskaltzaindiak labetik atera berria. Hona hemen kontsultagai dauden atalak:
Euskaraz aritu nahi duen kazetari, komunikatzaile edo euskaltzaleak badu non kontsultatua.
Eneko Dorronsoro zuzendariak "Ttaup, ttaup! arraun kolpeka" dokumentala aurkeztu du NUan

By Iraia Hermosilla
Eneko Dorronsoro presenta el documental “Ttaup, ttaup! arraun kolpeka, el latir del remo”
El director y productor ha explicado cómo grabó su documental en una de las últimas sesiones del seminario de euskera en los medios de comunicación
Además, Dorronsoro ha recalcado la exigencia que tiene este deporte comparándolo con otros como el fútbol, ya que todo el grupo tiene que estar unido porque todos van a una, a hacer lo mismo. “A diferencia del trabajo documental, donde cada uno hace papeles diferentes para llegar al mismo fin”, ha apostillado.
El director ha explicado cómo grabó el documental. Le bastó una sola cámara, además de escribir cada día lo que había rodado “en una especie de diario” para que luego le fuera más fácil el montaje. Un montaje en el que le ayudaron varias personas y en el que después de pensárselo, decidió meter voz en off. “Quería aportar por el tema, por lo que uno siente desde fuera y quería marcar esa distancia”. Sin embargo, también se aprecia una evolución, se pasa de la distancia a la cercanía. “Al final, te sientes como uno más”, ha sentenciado Dorronsoro.
Aunque se grabó en 2007, no se estrenó hasta 2010. “Quería dar una mirada atrás. Mirar al pasado, como ellos, pues solo ven lo que van dejando y es el patrón quien les guía”, apunta el director y productor. Una mirada hacia el pasado que se presentó en el Festival de Cine de San Sebastián y que ahora lo presentará en otro de California. “Aunque el remo sea un deporte muy unido al Cantábrico, en otras zonas también se practica”, ha concluido Eneko Dorronsoro.

Diario de Navarran agerturiko berria
Ostegunean, Abarrots Euskara Taldearen eskutik, Ttaup, ttaup! Arraun kolkpeka dokumentala egon zein ikusgai Nafarroako Unibertsitatean. Donostiako Zinemaldian estrinatutako filme honek, 2007. urteko Zumaiako Aita Mari arraun elkartearen eguneroko lana erakusten du dokumental honek, neguko entrenamenduetatik hasi eta irailean, Kontxako Banderarekin amaitu arte. Zuzendaria, Eneko Dorronsoro, bertan egon zen ikusleak berarekin solas zitezen. Ibon Garate aktore eta aurkezlea dokumentalaren ekoizlea izan da. Dorronsoro, kamara eskuetan hartu eta Arraun Elkartean mugitu zen, urte osoan euren itzala bilakatuz. 100 ordutik gora filmatu ondoren 67 minutuko dokumentala gorpuztu zuen.
Monday, March 28, 2011
'Kapuko' aldizkaria sortu dute EHUko ikasleek

EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 1. mailako ikasleek sortu dute Kapuko aldizkaria. Egitasmoak papereko agerkaria baino gehiago biltzen du, transmedia proiektutzat jo baitute eragileek. Hala, aldizkariaz gain, aktualitateko gaiak Interneten zintzilikatuko dituzte eta Kapuko Telebista ere abian jarri dute. Dagoeneko abian da www.kapukoaldizkaria.tk webgunea. "Gazteek gazteentzat" abiatutako egitasmoa da (argia.com-etik ateratako informazioa).
Bitxia: lehenengo zenbakiaren portadan Mikel Reparaz ageri da, duela zenbait urte NUko aulkietan apuntean hartzen ibilitakoa. Eta galdera hementxe dator: Nafarroako Unibertsitatean noiz edo noiz horrelakorik sortuko al da? Bai?, ez? zergatik?, nork erantzungo lidake?
Tuesday, March 22, 2011
Mortuago, mutuago
Monday, March 21, 2011
Eneko Dorronsoro, "Ttaup, ttaup" dokumentalaren zuzendaria
Zuzendutako lanen artean, "Olarro" laburmetraia (2007) eta "Karidadeko Benta. Lehengo munduaren azkena" ordubeteko erreportaje musikala (2008).
Euskal Telebistako "Brinkola" eta "Pilotari" telesailetan eta "Eutsi!" nahiz "La máquina de pintar nubes" pelikuletan zuzendaritza taldean hartu du parte, besteak beste.
"TTAUP, TTAUP! Arraun kolpeka" du bere lehenengo dokumentala.

