Total Pageviews

Monday, June 27, 2011

Kazetaritzaren lengoaia propioa



By Ana Urkiza (Deia.com-etik hartua)

Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikertzaileak euskarazko komunikabideen kalitateari buruzko tesia defendatu berri du eta, bertan, euskarazko komunikabideak erdarazkoak baino hobeak direla argudiatu du, "emaitza" hobeak lortu dituztela esanez bai ikuspegiari dagokionean, bai titulargintzan eta baita gehigarri informatiboetan ere. Ikertzaile bati ez dizkiot datuok zalantzan jarriko, nahiz eta goiburua, "euskarazko komunikabideak erdarazkoak baino hobeak dira" delakoa, deigarria egiten den. Eta deigarria bi gauzengatik: batetik, Mariaren tesiaren berri ematen duen kazetariak, Gonzalez andreari egindako elkarrizketan "euskaraz ezin dela ondo informatu" dioen ustea ustela dela esanez bukatzen duelako, hau da, gaindituta beharko lukeen ustea edo esana.

Eta, bestetik, aurreko astean bertan izan dugulako Kontseilugunearen bigarren bilera EITBn, hain zuzen ere, ETB1en inguruan hausnartu eta dagoen noraezeko bidetik ateratzeko proposamenak egiteko. Eta, salbuespenak salbuespen, tesia pixka bat kolokan jarriko lukeen aspektuak aipatu zirelako hartakoan (euskarazko ikus-entzunezko medio nagusia baita).

Bi lerrotan laburbiltzeko, ETB1en kate irudiaz hitz egin zen: kateari zor zaion gobernuaren aldetiko begiruneaz, kateak eskaini behar duen kalitate teknikoaz eta euskara kalitateaz, kazetaritza lengoaia propioa izateaz (ikus-entzuleak hemengo begiekin interpretatu ditzan munduko albisteak), sinesgarritasun faltaz, eta azken urteotan euskal ikus-entzuleak gero eta nabarmenago sentitu duen desafekzioa gainditu beharraz.

Noski euskaraz ondo informatu daitekeela. Hizkuntza ondo menperatuz gero, hizkuntzak ez du kazetaritzaren kalitatea mugatuko. Bai, ordea, medioaren posizionamendua zein den ez jakiteak (non kokatu nahi dugun eta zertarako, alegia), eta posizionamendu horretan kazetaritza lengoaia propio bat eratzeko argitasunik ez izateak.

Thursday, June 23, 2011

Xabier Altzibarren hitzaldia, euskalkia eta kazetaritza

Xabier Altzibar EHUko irakaslea da eta Euskaltzaindiko kide urgazlea. Zenbait proposamen egiten ditu hitzaldin honeta zehazki Mendebaldeko euskalkiaren erabilaren inguruan, kazetaritzaren eremuko eremurako betiere. Eztabaidagarriak izan daitezke, baina gutxitan ikusi izan ditugu honen moduko gogoetak. Orain, Xabierrek berak dioenez, kazetarien eta hiztunen iritziak jasotzea falta da, proposamenokin alderatzeko, eta gerora adosteko.

Tuesday, June 14, 2011

Erakundeen laguntzak handitzea eskatu dute euskarazko hedabideek

Publikoak ez diren euskarazko hedabideek kolokan ikusten dute etorkizuna, eta laguntzak % 25 handitzea eskatu diete erakunde publikoei. Egoeraren berri emateko kanpaina jarri dute martxan.

Monday, June 13, 2011

Euskal Herriko Unibertsitateak master europar berria abiatuko du Eleaniztasuna eta Hezkuntzaz

Aurtengo irailean Euskal Herriko Unibertsitateak abian jarriko du Eleaniztasuna eta Hezkuntzari buruzko master berri bat. Holandako Groningengo Unibertsitatearekin batera antolatu du EHUk masterra eta burutzen duten ikasleek doktoregoa egiteko aukera izango dute. Masterrak eleaniztasun eta hezkuntza arloan ikertzaile kualifikatuak bihurtuko ditu ikasleak eta pentsamendu kritikoa eta trebetasun analitikoak bultzatuko ditu.

Donostia-San Sebastian. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Eleaniztasuna eta Hezkuntzari buruzko master europarra (European Master in Multilingualism and Education - EMME) jarriko du abian 2011-2012 ikasturtean. Unibertsitateak jakinarazi duenez, masterrak irakaskuntza bikaina eta kalitate handiko ikerketa sustatzea du helburu eta programaren baitan pentsamendu kritikoa eta trebetasun analitikoak bultzatuko dira.

Masterreko ikasleek gaitasun hauek landuko dituzte eta helburu izango dute:

-Eleaniztasunaren alderdi psikolinguistiko, soziolinguistiko eta hezkuntzazkoei buruzko jarrera kritiko analitikoa garatzea
-Eleaniztasuna eta hezkuntzan goi mailako espezialista bihurtzea
-Eleaniztasuna eta heziketarekin zerikusia duten arazoak konpontzeko gaitasuna lortzea
-Testuinguru soziolinguistikoarekin lotuta dauden hezkuntzako programa eleanitzak diseinatzeko gaitasuna lortzea
-Hezkuntza sisteman berrikuntza-prozesuak planifikatzeko eta ezartzeko gaitasuna lortzea
-Eleaniztasun eta hezkuntza arloan ikertzaile trebea eta kualifikatu bihurtzea

Programak hiru arlo desberdin ditu: ikastaroa (60 ECTS), Practicum-a (30 ECTS) eta ikerketa lana (30 ECTS). Eskolak irailean abiatuko dira.

-Informazio gehiago eskuratzeko hona jo: www.multilingualeducation.eu

-Arduradunekin zuzenean hitz egin eta informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, harremanetan jar zaitezke Xabier Etxaguekin (xabier.etxague@ehu.es, tel: 0034943015612); Jasone Cenozekin (jasone.cenoz@ehu.es) edo Durk Gorterekin (d.gorter@ikerbasque.org)

Thursday, May 26, 2011

15 años tiene mi 'Ze Berri?'

By Reyes Ilintxeta, kazetaria, Euskalerria irratiko esataria, "Ze Berri-ko" erredaktore eta arduraduna, antzerkilaria eta Nafarroako Unibertsitateko ikasle ohia.


A principios de junio se cumplirán 15 años desde que vio la luz el primer número de la revista Ze Berri? En la portada aparecía el retrato de una niña de cuatro añitos, alumna de la Ikastola Hegoalde. Desde entonces se han publicado 88 números de esta revista sencilla, pero muy interesante por muchos motivos. El primero de ellos, sin duda, es su objetivo: intentar llevar información sobre el euskera a toda la población, especialmente a esa parte de la ciudadanía que no tiene contacto directo con esta lengua y que desconoce tanto su pasado como su presente. Es cierto que castellanohablantes y bilingües vivimos juntos, e incluso revueltos, pero es evidente también que existe en torno al euskera y la cultura vasca, ya no sólo falta de conocimiento y, por tanto de interés, sino también un buen número de prejuicios y algunos tabúes. El resultado es que hay cientos de cuestiones, cotidianas y básicas para los euskaldunes, relacionadas con su contexto cultural, con la literatura, la música y la historia, por ejemplo, que prácticamente ni existen para la mayor parte de la población.
Esta humilde revista, que cada dos meses se cuela en los buzones junto a los folletos de supermercados y pizzerías, lleva a cabo una enorme labor de información y sensibilización. Seguramente algunos de los casi 70.000 ejemplares que componen su tirada irán directamente del buzón a la papelera, pero no cabe duda de que es un instrumento válido y atractivo para ir deshaciendo, poco a poco, paso a paso, esas murallas invisibles e intangibles que hay entre nosotros.
Zorionak, Ze Berri? Zorionak a las 34 entidades locales, entre las que se encuentran ayuntamientos, incluido el de Pamplona, juntas de valles y mancomunidades, que son los promotores e impulsores de este trabajo en común. Y zorionak a todos y todas los técnicos y profesionales implicados directamente en la elaboración de la revista.

Tuesday, May 17, 2011

Euskarazko hedabideekin mahai bat osatuko dute EAEko instituzioek, baina ez dute bermatu eskatutako %25eko diru laguntzen igoera

Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak prest agertu dira euskarazko hedabide ez-publikoen sektorearekiko harremanetan sakontzeko eta euskarazko komunikabideek duten egoera aztertzeko. Diru laguntzetan urratsak egiteko konpromisorik ez dute hartu.
Mikel Lizarralde   2011-05-17 - 16:42:46

Euskarazko hedabideetako ordezkariek bilerak egin dituzte azken asteetan Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioekin, euren egoeraren berri eman eta etorkizuna bermatu ahal izateko bidea irekitzeko. Sektorearen berri eman diete instituzioei, eta hainbat eskaera ere egin dizkiete.
Diru laguntza publikoetan 2012rako %25eko igoera eskatu dute hedabideek krisiaren ondorioei hobeto aurre egin ahal izateko. Horretaz gain, publizitate instituzionalaren %25 euskarazko hedabideetara bideratu dadila eskatu diete, baita sektorearen eta instituzioen arteko mahai bat osatzeko ere: "Gure egoera estuaz jarduteko".
EAEko instituzioak prest agertu dira sektorearekiko harremanetan sakontzeko, eta instituzioen eta sektorearen arteko mahaia osatuko da hedabideen egoera aztertzeko. Hori albiste "pozgarritzat" jo dute hedabideen ordezkariek, gune horretatik "elkarlanean krisi egoerari hobeto erantzungo zaiolako".
Nolanahi ere, kezka ere agertu dute hedabideek, 2012ko diru laguntzen igoera aipatzean, instituzioek krisia aipatuta eragozpenak jarri dizkietelako. Krisi garaian laguntza publikoak gora egin behar duela aldarrikatu dute euskarazko hedabideek.
Sektorearen egoeraz kezkatuta, otsailean Euskal Herri osoko 80 euskarazko hedabide baino gehiagok agerraldia egin zuten instituzioei konpromiso handiagoa eskatzeko. Orain, berriz, euskarazko komunikazioaren beharra ekarriko dute gogora kanpaina baten bitartez. Publizitate kanpaina datozen egun eta asteetan ikusiko da prentsa, irrati, telebista eta Interneten.


AGIRIA
 Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua.
Agerraldia 2011-02-15. Donostia
Egunon, eta eskerrik asko agerraldi honetara etorri zareten guztioi.
Gaur, hemen, euskarazko hedabide ez publikoetako ordezkaritza oso zabala elkartu
gara, elkarrekin partekatu dugun gogoetaren berri eman, eta batera egin asmo dugun
bidearen berri emateko gizartearen aurrean. Hemen, mahaian, hedabide horietako
ordezkari batzuk gaude (ikusi duzuen bezala, askoz ere gehiago gara), eta nik guztien
izenean hitz egingo dizuet.
Gure burua aurkeztu eta nor garen azalduz hasiko gara. Eta hori egiteko, zer hobe
datu batzuk ematea baino:
- 100dik gora gara euskaraz ari garen hedabideak, prentsa, irratia, telebista eta
Internet kontuan hartuta.
 620tik gora gara hedabide horietan lanean ari garen langileak.
 Guztien artean, urtean 27.000.000 eurotik gorako aurrekontua mugitzen
dugu.
 7.000.000 euro inguru sortu eta ordaintzen ditugu zuzenean gizarte
segurantza eta zerga bidez (BEZ eta PFEZ).
 7.500.000 euro jasotzen ditugu diru-laguntzen bidez.
 2007ko abenduan CIESek propio egindako azterketa batek zioen euskarazko
hedabideak 450.000 lagunengana iristen direla, hau da, euskaldunen %57
dela euskarazko hedabideen jarraitzaile.
Datu hauek guztiek erakusten da dute sektore bizi eta kontuan hartzeko bat osatzen
dugula, zalantzarik gabe, gizarte honetan era askotako irabaziak sortzen dituena.
Adibidez:
 Informazio mailan, gizartearen informazio eskubidea asetzeko bidea ematen
duen sektorea delako.
 Euskararen normalizazioan, aho batez onartzen den bezala, hizkuntza
normalizaziorako eragile nagusietakoak direlako hedabideak.
 Arlo ekonomikoan, lanpostuak sortzen dituelako, eta kontuan hartzeko
moduko ekarpena egiten duelako sektoreak gizarte segurantza eta zerga
bidez.
Diruz lagundutako sektorea da, hala behar duelako, merkatu parametro hutsetan
bizirauterik ez duelako eta funtzio publiko ezinbestekoa betetzen duelako. Baina
azpimarratu nahi dugu, sektore honek jasotzen dituen laguntza publikoetatik zati handi
bat berreskuratzen duela gizarteak baita parametro ekonomikoetan ere.
Ez dugu ezer berririk esango hedabideok krisi garaiak bizi ditugula esaten badizuegu.
Komunikazio munduan gertatzen ari den aldaketak eta krisi ekonomikoak gogor
astindu dituela euskarazko hedabideak, lehendik ere diruz baliabidez larri zebiltzan
hedabideak. Erronka berriei aurre egiteko sostengu erantsi bat behar izan
dugunean, laguntzak murriztuta ikusi ditugu, krisiaren aitzakian. Horren
ondorioz, gure borondatearen kontra biziraupena gure egunerokoaren
erdigunean kokatu da. Ez baita gure bokazioa bizirautea, ezta egun kaleratzen
ditugun hedabideokin konforme geratzea. Gure bokazioa garatzea da, euskal hiztunen
komunitateak bere burua euskaraz islatua ikusteko beharrari, nahiari erantzutea,
eskaintza etengabe egokituz eta aberastuz, azken 30 urtean erakutsi dugun bezala.
Euskara eta euskal kultura geroratzeko giltzarri ezinbestekoa da komunikazio proiektu
anitzen bidez osatzen den sektorea osasuntsu eta garapenbidean inbertitzea.
Instituzioek aspaldi aitortua diote sektore honi euskara eta euskal kultura sustatzeko
zereginean duen estrategikotasuna eta garrantzi hau behin eta berriro berretsi da
administrazio eta foro anitzetan. Aitortzak baina ez dira nahikoak, tamainako apustu
eta sostengu ekonomikoa behar du sektore honek. Egungo laguntzek kasurik onenean
prekarietatean bizirauteko aukera eskaintzen digute garatzeko aukerari hegoak
moztuz. Era berean hainbat hedabideren ateak ixten ikusi ditugu azken aldian.
Aurreko guztiak kontuan hartuta, indarrak batu eta sektore gisa garatzeko premia
biziko bi gai identifikatu ditugu sakontzeko: diru-laguntzak eta publizitatea.
 Laguntzetan baliabide handiagoak behar dira, sektorea indartzeko, egoera
berrira egokitzeko behar dituen inbertsioak egiteko eta zabalkunde handiagoa
lortzeko.
 Aldi berean, egungo laguntza deialdiaren dinamikatik bide egonkorragoetarako
urratsa egin beharra dago, urteroko zalantza egoera gainditu eta laguntzaren
zenbatekoa urte hasieran ezagutzeko. Egonkortasuna kopurutan eta
azkartasuna prozedura eta ebazpenetan.
 Publizitatearen gaian, berriz, agerikoa da instituzioek eta erakunde nagusienek
ez dutela euskarazko hedabideen indarra kontuan hartzen. Esan dugu duela
hiru urteko datuek erakusten zutela euskaldunen erdiak baino gehiagok
kontsumitzen dituztela euskarazko hedabideak, baina publizitate inbertsioa ez
da maila berean egiten. Publizitate instituzionala egiterako orduan beste politika
bat behar da eta horretan eragin nahi dugu.
Egoerari eta zailtasunei aurre egiteko, euskarazko hedabideok hainbat ekimen
elkarrekin egitea erabaki dugu. Horren ondorioa dira otsailaren 1ean argitaratutako
editorial bateratua eta agerraldi hau bera. Hemendik aurrera ere elkarrekin aritzeko
erabakia dugu, eta gure egoeraren berri ematen jarraituko dugu gure medioen bitartez
eta horretarako sortutako webgunean, http://www.blogak.com/ehedabideak.
Horrez gain, hurrengo asteetan instituzio nagusienetako eta alderdi politikoetako
ordezkariekin elkartzeko plana egiten ari gara. Bilera hauetan sektorearen berri
zuzenean eman eta politika aldaketarako proposamenak lantzea da helburua.
Sektoreak prestasun osoa du eragile guztiekin gaia landu eta akordio eta politika
zehatzak adosteko, eta horretarako dagoen prestasuna ikusi nahi dugu. Jakin
badakigu udal eta foru hauteskundeen atarian gaudela, eta uste dugu garai egokia
dela alderdiek etorkizunera begirako gogoeta egin eta konpromiso zehatzak har
ditzaten hurrengo lau urteetarako politika markatzeko.

Euskarazko hedabideen agerraldia Donostian

2011-05-17 16:17:33 Ander Monedero
Euskal Herriko 80 hedabide ez publikok erakundeei eskatu diete 2012rako diru-laguntza publikoak %25 handitzea. Eurekiko harremanean sakontzeko konpromisoa hartu dute erakunde publikoek, baina, eskari zehatz horri emandako erantzunak kezka sortu du hedabideen artean.
Azken asteetan euskarazko hedabideek bilerak egin dituzte Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioekin euren egoeraren berri eman eta etorkizuna bermatu ahal izateko.
Euskarazko hedabide ez publikoek hiru eskaera egin dizkiete erakundeei: diru-laguntza publikoetan 2012rako %25eko igoera, publizitate instituzionalaren %25 euskarazko hedabideetara bideratzea eta sektorearen eta instituzioen arteko mahai bat sortzea.
Euskarazko komunikabideek nabarmendu dute Erakunde publikoek eurekiko harremanean sakontzeko konpromisoa hartu dutela eta baita sektorearen eta erakundeen arteko mahaia sortzekoa ere. Baina 2012rako diru-laguntzak handitzeko eskariaren inguruko erantzuna kezkaz hartu dute.
Hurrengo hilabeteetan 2012ko aurrekontuak lantzen hasiko dira erakundeak, eta sektoreak espero du euren eskakizunak kontuan hartuko dituztela.
Bestalde, euskarazko hedabideek bizi duten egoera ezagutarazteko eta euskararen normalizazio prozesuan beharrezkoak direla gogorarazteko publizitate kanpaina egingo dute. Publizitate kanpaina datozen egunetan ikusi ahal izango da prentsan, irratian, telebistan eta Interneten.

Euskarazko komunikabide ez publikoek kolokan dakusate euren etorkizuna

(EITBn agertu da notizia, baina lehendik ere bagenekien. Egoera ez da zuziriak botatzeko modukoa. Denon artean konponbideak bilatu behar ditugu. Ideiarik?)

Medios de comunicación no públicos en euskera ven peligrar su futuro

Valoran positivamente la voluntad de las instituciones para colaborar en el diseño futuro del sector, pero, debido a la crisis, no han logrado un compromiso para incrementar esas ayudas a corto plazo.

Euskalbar, zer da?




 (Euskaraz idazten duzu eta ez daukazu tresna hau zure sistema eragilean instalatuta? Denbora alferrik galtzen ari zara. Hainbat hiztegi, zuzentzaile eta kontsultategi esku-eskura helarazten dizkizu aplikazio honek. Asier Larrinagak bere hitzaldian eman zigun honen berri. Ez galdu aukera: sartu bere web-orrian (izenburuan klikatuz) eta instalatu lehen bailehen)
Euskalbar Firefox-erako tresnabarra da, euskera-gaztelera itzulpenak egiten lagunduko diguna, Interneten dauden hiztegi eta tresna ofizialak kontsultatuz (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa, ZT Corpusa, Opentrad itzultzaile automatikoa eta XUXENweb zuzentzaile ortografikoa)