Total Pageviews

Tuesday, April 23, 2013

Europako zuzentarauak urratu ditu Nafarroako Gobernuak


Euskalerria Irratiko ordezkariak Europako Hizkuntza Taldearekin elkartu dira gaur 

http://euskalerriairratia.com/?p=716861

Europako Parlamentuko Gutxiengo Tradizional, Komunitate Nazional eta Hizkuntzentzako Taldearen lan saio batean parte hartu du Euskalerria Irratiaren ordezkaritza batek gaur goizean, EAJko eurodiputatu Izaskun Bilbaok hala eskaturik. Saioaren amaieran, Androula Vassilou Europako Hezkuntza, Kultura eta Eleaniztasun komisarioari Euskalerria Irratiaren egoeraz galdetzea erabaki dute, Nafarroako Gobernuaren jarrerak hainbat zuzentarau urratzen dituela iritzita. Aste bete barru jakinen da zenbat europarlamentarik sinatuko duten galdera.
Euskalerria Irratiaren agerraldiaren ondotik, Alexey Kozhemyakov Europako Kontseiluko Bazterketaren Aurkako eta Gutxiengo Nazionalen Aldeko Saileko burua da, eta halaber Hizkuntz Gutxituen Kartaren idazkaritzako burua. Hainbatetan aipatu du Euskalerria Irratiaren afera, eta europarlamentariak Euskalerria Irratiari buruzko galdera sinatzera deitu ditu.
Bestalde, Euskalerria Irratiari buruzko eztabaidan PPko parlamentari Pablo Zalbak parte hartu du. Nafarroako Gobernuaren jokaera defendatzen ahalegindu da. Lan Taldeko presidente Alfonsi korsikarrak (ALE) erantzun dio Nafarroako Gobernuaren euskarazko hedabideekiko jarrera “guztiz hipokrita” dela.
Nafarroako Gobernua, Europako legediaren aurka
Bujandak irratiaren ibilbidearen eta Nafarroako Gobernuaren bidegabekerien berri eman die Taldeko kideei, Nafarroako Gobernuaren azken lizentzia banaketan, 2012-2013koan gertatutakoan azpimarra berezia eginez. Izan ere, Euskalerria Irratia lizentziarik gabe uzteko Nafarroako Gobernuak jarraituriko bideak Europako zenbait lege eta zuzentarau urratzen ditu. Zehazki, Mugarik Gabeko Telebistena, Kultur Ekoizpenaren Defentsarena eta Lehiaketa Librearena.
Euskalerria Irratia hobekien puntuaturiko irratia zen, epaimahaikideek bere kanpo programazioa ez puntuatzea erabaki zuten arte. Euskalerria Irratiak programazio propioa emititzen ez duelarik, Euskadi Irratiarena zabaltzen du. Epaimahaikideen arabera, halakorik ezin du egin Euskadi Irratia beste erkidego bateko irrati publikoa delako. Baina Europako legediaren arabera, hizkuntza gutxietan aritzen diren komunikabideek beren hizkuntzaren lurralde osora zabaltzeko eskubidea dute.
Euskalerria Irratia, Europako erakunde guztietan
Europako Parlamentura ez ezik, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira ere jo du Euskalerria Irratiak, helegite baten bitartez. Horretan salatzen du Nafarroako Gobernuak Europako legedia urratu egiten duela emititzeko baimena ukatuz, adierazpen askatasunaren kontra egiten baitu. Helegitea 2012ko urriaren 16an aurkeztu zuen irratiak. Azaroaren 5ean Auzitegiak tramitera onartu zuen. Eta aurtengo otsailaren 7an auziari buruzko informazio gehiago helarazi zion irratiak Auzitegiari.
Bestalde, Euskalerria Irratiak aspaldidanik dauka harremana Europako Kontseiluarekin (EK). Izan ere, EK-ko Adituen Taldeak dagoeneko Hizkuntza Gutxituen Kartari buruzko hiru txostenetan aipatu du Euskalerria Irratiaren egoera. Azken txostenean, iragan urtean, oso eskaera zehatza egin zion Nafarroako Gobernuari: “berrazter dezala Euskalerria Irratia ez legeztatzeko erabakia”.

Tuesday, March 5, 2013

Tuesday, February 19, 2013

51. postuan

(Pilar Kaltzadak argitaratutako artikulua, Deian. Bikaina. Euskara hizkuntzen artean nola dabilen ikusteko izan dira ikerketa, badira adierazleak... baina hizkuntza bat ez da  besteekiko lehian (soilik?) definitzen. Gogoeta ona.)

http://www.deia.com/2013/02/19/opinion/columnistas/zirrikituetatik-begira/51-postuan

Pilar KaltzadaPilar Kaltzada - Martes, 19 de Febrero de 2013 - Actualizado a las 05:34h 

MUNDUAN zazpi mila hizkuntza omen daude, beste horrenbeste moldetatik sortuak, neurri eta hedadura desberdinetara iritsi direnak. Batzuek bide emankorra egin dute historian; hiztun gutxirekin hasiko ziren eta mendeak igaro eta gero, gaur egun direnak izatera iritsiko ziren. Ba-tzuk oso-oso handiak dira, ia hegemonikoak eta beste batzuk, ordea, txikiak, eta egunero borrokatzen dira garatzen jarraitzeko aukera berriak irabazteko.
Hizkuntzalariek ederki azaltzen dute hau, baina hiztun soilak garen askorentzat oraindik misterio hutsa da nola garatu eta nola indartu edo ahuldu egiten diren hizkun-tzak. Alabek maiz galdetzen didate kontu honi buruz, hamar urteko gaztetxoei etengabeko galderak egitea dagokielako. Nork erabaki zuen bizi garen tokia izendatzeko "etxea" berba erabiltzea? Beraiek halakoak galdetzen dituzte eta nik dakidan apurrari imajinazioa eransten diot erantzuten saiatzeko.
Argi-egile izango zelakoan, Calvet barometroari buruz hitz egin diet aste honetan. Louis-Jean Calvet soziolinguista da eta matematika aplikatua oinarri hartuta, software bat, tresna bat sortu du munduko zazpi mila hizkuntzen hurrenkera finkatzeko, askotariko irizpideak kontuan hartuta. Adibidez, zenbat hiztun dituen, eta horitarik zenbatek duten ama hizkuntza. Edota zenbat itzulpen egiten diren bertara eta bertatik. Literaturako zenbat Nobel saridun dituen eta zenbat artikulu Wikipedian. Eta abar.
Geureari, etxeari "etxe" esaten dion euskarari, 51. postua eman dio Calvet sistemak. Ez dago gaizki, esan diet alabei, gutxienez gure atzetik badirelako beste 6.949 hizkuntza. Begira geratu dira, esandakoaren digestioa egiten bezala. Hori ona da? galdetu didate. Txarra ez, esan diet nik, fede handirik gabe. Begiratzeko moduarekin garbi azaldu didate beraiei bost axola diela beste 6.949 baino hobeto kokatuta egotea gurea, ez dutela hizkuntzen arteko lehiaren logika ulertzen, euskara normal eta zernahitan erabiltzeko aukerak izatea nahi luketela.

Wednesday, February 13, 2013

Eusko Ikaskuntza berria (II)



http://www.deia.com/2013/02/11/opinion/columnistas/zirrikituetatik-begira/eusko-ikaskuntza-berria-ii

(Ana Urkiza idazlearen artikulua Deian argitaratua. Ikusten da euskal gizartean badagoela kezka erakunde honekiko eta idazle honi eskertzen diogu bere gogoeta egin izana eta euskaraz egin izana)

Ana Urkiza - Lunes, 11 de Febrero de 2013 - Actualizado a las 05:34h
aurreko astean aurreratu bezala, Eusko Ikaskuntzakhausnarketa prozesu sakon bat jarri du abian eta, momentu honetan, bazkideei aztertu beharreko ildoen berri ematen ari da zuzendaritza. Lehenik eta behin, Eusko Ikaskuntzaren zeregina zein den birpentsatu behar da: ikerketa arloa sakontzea izango da bere zeregin nagusia? Edota ikertzen eta garatzen dena herritarrari hobeto helaraztea?Lurralde guztietan egoten jarraituko du baina egitura zentralizatu batekin, edota, orain arte bezalaxe, lurralde bakoitzeko zuzendaritzak mantenduko dira? Unibertsitateek ere ikertzen dituzten gaiak aztertzen jarraituko da, edota elkarlanari zabalduko zaizkio zubiak? Gaur egungo ikerketa sail eta aldizkari guztiak kudeatzen jarraituko da, edota, hauen artetik batzuen aldeko apustua egin beharko da eta teknologia berrietan areago oinarritu?
Zein da, benetan, barne egituraketa aferez gain, Eusko Ikaskun-tza gainontzeko erakundeengandik bereiziko duen ezaugarria?
Nire uste apalean, bi dira Eusko Ikaskuntzaren erreferentzialtasuna markatu behar duten ezaugarriak eta lan ildo nagusiak: lehenengoa, nortasuna edota identitatea zehaztea da. Hau da, aztertzen eta ikertzen den guztiak, "euskal" nortasuna eraikitzeko izan behar du. "Euskal" horren ezaugarriak eta berezitasun propioak azter-tzea. Eta bigarrena, komunikazioa da. Hau da, aztertzen eta zehazten den guztia "jakitera eman" behar da, eta "herritarrengana helarazi". Bestela, ez du balio. Ez baitu eraginik.
Beraz, funtzio horiexek izan behar lituzke Eusko Ikaskuntzak. Eta erreferentea behar luke izangainontzeko euskal kultur erakunde, unibertsitate, ikerketa zentro eta erakunde publikoekin batera elkarlanean, euskal nortasunaren zehaztapenean eta komunikazioan Euskal Herriko erakunde nagusia eta bakarra izanik.

Wednesday, January 30, 2013

"La convocatoria era un traje a medida de las concesionarias"

(Berriro ere historia errepikatzen da. Iruñerriko euskaldunek ezin dute bere eskubidea gauzatu: Irrati bidezko hedabide bat euskaraz izatea Iruñerrian. Europako Hizkuntza Gutxituen aldeko Itunean behin eta berriz oharrarazi diote Nafarroako Gobernuari Iruñerriko euskaldunei berma diezaietela euren eskubidea euskarazko irrati bat izateko, baina berriz ere entzungor egin diote ohar horri. Pazientzia izan behar... eta lanean zintzo demonio jarraitu... azkenean lortuko dute, lortuko dugu)

El director de 'euskalerria irratia' denuncia presiones para diseñar el concurso

Afirma que consiguieron que se eliminase un apartado que premiaba a las emisoras que no tenían licencias previas

j.m.s. - Miércoles, 30 de Enero de 2013 - Actualizado a las 05:03h

Profesionales de 'Euskalerria Irratia', ayer en el estudio. Bujanda, arriba en el centro.
Profesionales de 'Euskalerria Irratia', ayer en el estudio. Bujanda, arriba en el centro.
Vista:
pamplona. "Otra más, más de lo mismo y ya van unas cuantas...". El director de Euskalerria Irratia, Mikel Bujanda, asumía ayer con ciertas dosis de coraje la exclusión de su emisora de las dos licencias de FM adjudicadas en Pamplona a la Ser y la Cope, resultado que, sin embargo, no le sorprendió en exceso. "La convocatoria era un traje a medida para la Ser y la Cope. Se han ocupado muy bien de trabajar en los despachos y de presionar para que el pliego de condiciones se adaptase a sus intereses", dijo.
Bujanda, que aseguró que "seguiremos intentándolo en todas las oportunidades que haya, a través de nuevas convocatorias de concursos, recursos judiciales, etcétera", reconoció que "a la vista de cómo se hizo la convocatoria y de los términos en los que se había planteado era una posibilidad que nos volvieran a dejar sin licencia. No han aprendido nada de todos los líos e irregularidades de los procesos anteriores. De otra manera, pero han vuelto a reincidir desde nuestra perspectiva en una posición contumaz".
Bujanda destacó que "lo poco aprovechable que había en el concurso de 1998 lo han dejado ahora de lado por la presión de las emisoras que han resultado concesionarias en Pamplona. En 1998 había un concepto de pluralidad que puntuaba significativamente a las emisoras que no tenían con anterioridad licencia en el mismo lugar, lo que penalizaba a las empresas que ya tenían licencia en la plaza. Y me consta que la Ser y la Cope se han ocupado muy bien de trabajar en los despachos de moqueta y de eliminar ese apartado".
El director de Euskalerria Irratia también cuestionó el reducido número de licencias puestas en liza en Pamplona, ya que "para otras localidades más pequeñas se han repartido cuatro o cinco", y consideró que "es el momento de que el Gobierno de Navarra pida a Madrid que amplíe el Plan Técnico para admitir más licencias porque hay demanda social para ello".
Bujanda destacó que "es una responsabilidad de los gobernantes del Gobierno de Navarra el que después de 25 años no hayan sido capaces de encontrarle un acomodo legal a Euskalerria Irratia. Es una oportunidad enorme perdida y una responsabilidad suya esta situación de desatención de la gente euskaldun de la comarca de Pamplona, que nos condena a continuar en condiciones de precariedad".
En cualquier caso, Bujanda aseguró tener "confianza en nuestro proyecto radiofónico, porque está asentado en la experiencia y hace un servicio distinto del de los demás", por lo que "no vamos a desanimarnos y vamos a seguir prestando un servicio de comunicación para la gente euskaldun".

las claves

· Concurso de 1998, anulado en 2005. La Mesa de Contratación puso nota cuantificada en algunos conceptos que debía evaluar y en los restantes se hicieron comentarios valorativos, pero no se puntuaron. Fue el director general quien puso las notas. Esta intervención fue anulada por el TSJN en 2005, que declaró irregular la concesión de licencias. Anuló la intervención del director general, dejó consolidada la actuación de la mesa y ordenó completar la puntuación.
· Concurso de 2006, anulado en 2009. En 2006 se adjudicaron las concesiones admnistrativas y se denegó la solicitud de Euskalerria Irratia. Esta vez no lo hizo el director general sino una empresa externa. La emisora recurrió y el TSJN volvió a anular la adjudicación en 2009. Argumentaron que el Gobierno no había cumplido el mandato de la primera sentencia e insistieron en que debían completar la puntuación del concurso de 1998. En este concurso, en la parte puntuada, Euskalerria Irratia iba en cabeza y en la parte no puntuada había igualdad. El proceso está en el Supremo, ya que el Gobierno recurrió.

Monday, January 7, 2013

Euskal Kazeta - Basque News

Euskal Kazeta – Basque News

Euskarazko izena izan arren, Euskal Kazetak ingelesez ematen ditu berri gehienak, bere irakurle "targeta" ingelesez dakien euskal jatorriko estatu batuarra da, bistan denez.
Hona hemen bere helbidea:
http://euskalkazeta.com/ek/

Sartu eta saltseatu, bitxia da eta.

Wednesday, December 19, 2012

Lenguas minorizadas, nativos digitales

(Deia-tik hartutako artikulua. Arreta izatera deitzen digun gaur egungo afera) 
Lenguas minorizadas, nativos digitales

La crisis pone en jaque la presencia de estas lenguas en los medios de comunicación tradicionales

Los expertos subrayan la importancia de ofrecer productos atractivos y el apoyo de las instituciones

 

Bilbao. ¿Se puede evitar que se agrande la brecha digital entre lenguas minorizadas y hegemónicas? ¿Cómo se puede atraer a los hablantes de estas lenguas hacia el consumo de productos ofrecidos por ejemplo en euskera, catalán, gallego o asturiano? Una docena de expertos -lingüistas, profesionales de la comunicación, representantes del entorno euskaltzale- intentaron dar respuesta a estas y otras preguntas en el seminario Las lenguas minorizadas en la era de los nativos digitales, que tuvo lugar ayer en el hotel Carlton.
Y la conclusión es que no hay respuesta. Estamos en transición. Y la crisis económica, en un mundo tan dependiente de las ayudas institucionales, no aclara el camino. Según la última medición del CIES, de 2010 a 2012 la audiencia en televisión creció un 4,29% y en internet un 42,35% en castellano y en euskera bajó un 17,5% y un 10%, respectivamente.
El primero en abrir la jornada para dar su opinión sobre el espacio del euskera en televisión y radio fue el exviceconsejero de Política Lingüística, Patxi Baztarrika. Según Baztarrika, tanto la Ley del Euskera como EITB fueron esenciales en la normalización del euskera en el país. Según Baztarrika, "la evolución del euskera en los medios ha sido magnífica" debido al incremento de profesionales que trabajan con normalidad en esta lengua dentro de las redacciones. Desde su punto de vista, el reto actual "consiste en que las personas que conocen la lengua den el salto a su uso efectivo, también en el entorno de las TIC", a las que consideró como una oportunidad y no una amenaza.
El experto en TICs, Iker Merodio, subrayó la importancia de estar presente en las redes sociales de manera "estudiada" puesto que no son "un juguete", dijo. Recordó que el 84% de los jóvenes se conecta a la red por el móvil y que el 59% de los usuarios de tabletas no estaría dispuesto a pagar por recibir información en este soporte. Se mostró optimista respecto a la extensión del euskera en las TIC, si bien consideró que no es una tarea fácil por lo que llamó "la tormenta perfecta": la combinación del cambio de modelo (cada vez son menos los lectores que acuden al kiosco a comprar el periódico y recurren a soportes digitales) y la merma de ingresos por publicidad.
Inaxio Arregi, administrador de Goiena, abordó la importancia de la I+D+i y el euskera. Presentó junto al director de la entidad el proyecto Irigoienazpikoa, un centro innovador para la promoción del euskera, que contaría con un laboratorio para el desarrollo de proyectos innovadores, software, servicios on line o streaming en euskera, un plató de televisión etc. Respecto al desarrollo del euskera en la red, Arregi señaló que cada vez hay más sitios web en euskera y que para atraer usuarios "se debe ser fiel y serio". Dentro de su ámbito, los medios locales, Arregi estimó que se deberán ofrecer tres tipos de servicios: de cercanía, de geolocalización y de participación (blogs, twitters....) Para él, la situación del euskera en los medios es "preocupante porque el que sabe euskera es bilingüe, y muchas veces otros idiomas, y frecuentemente no usa los contenidos en euskera sino que echa mano de lo que le sea más cómodo en función de la oferta".
La clave: productos atractivos Por su parte, Anton Ferret, representante de la Direcció de Política Lingüística de la Generalitat de Catalunya, trazó una radiografía sobre su realidad. Así, destacó que las televisiones locales en catalán tan solo concentran un 0,8% de las audiencias, si bien el 74% consume canales de TV en español. El 25% restante de audiencia es de TV3.
Eider Cantón, directora general de Elhuyar Ciencia y Tecnología, abogó por "desdramatizar" las dificultades que rodean al euskera para ensalzar la importancia de ofrecer un producto de calidad y atractivo como enganche del público. "Creo que hay que olvidarse del factor euskera, en el sentido de que un medio cualquiera no va a atraer de una forma distinta a los euskaldunes que a los que hablan castellano, inglés o francés", comentó Cantón.
Héctor García, de la Academia de la Llingua asturiana, denunció la "precariedad" del asturiano por carecer del reconocimiento que le otorgaría el estatus de lengua oficial. Dijo que la televisión asturiana, que aunque posee dos canales, sólo emite el 4% de su programación en esta lengua. Según apuntó, el impulso del asturiano "es posible gracias al voluntarismo de diversos grupos y colectivos, que hacen un esfuerzo para que este idioma esté presente en los medios".

Friday, November 16, 2012

Euskalerria irratia legeztatzeko eskatu dio Iruñeko Udalbatzak Nafarroako Gobernuari

http://berria.info/albisteak/72527/euskalerria_irratia_legeztatzeko_eskatu_dio_irueko_udalbatzak_nafarroako_gobernuari.htm
Europako Batzordeak urrian gobernuari adierazi zion euskarazko irratiarekin "jarrera positiboagoa" hartu beharko lukeela.
Berria.info   2012-11-16 - 13:00:32
Euskalerria Irratiari buruz Europako Batzordeak Nafarroako Gobernuari joan den urrian egindako oharrak bete eta Euskalerria Irratia legeztatzeko eskatu dio herrialdeko gobernuari Iruñeko Udalbatzak. NaBai, Bildu, PSN eta Ezkerra azaldu dira neurriaren alde.
Urrian Europak Nafarroari gogorarazi zion Iruñerrian euskara hutsean emititzen duen irrati bakarra dela, eta, beraz, "jarrera positiboagoa" hartu beharko lukeela euskarazko irrati horrekin. Zehazki, irrati lizentzia eta diru laguntzak behin eta berriro ukatzeko joera "berrikusi" beharko lukeela esan zion.
"Europako ministroen batzarrak bere egin du Nafarroako Gobernuari Euskalerria irratia legeztatzeko egin zaion eskaera. Europako ministroen batzarra ari da eskatzen Euskalerria irratia legeztatzeko", adierazi zuen albistea jakin bezain laster Mikel Bujanda irratiko zuzendariak.

Thursday, April 26, 2012

Euskarazko lehenengo egunkariak gaur bezalako egun batean

Eguna egunkariaz ari naiz, jakina. 1937ko apirilean berri txar bat eman behar izan zuen. Orduan bizia galdu zutenen omenez doakie nire post apal hau.