Total Pageviews

Monday, November 14, 2011

Programazio efektiboa?


(Berriro ere Ana Urkizaren artikulu interesgarria, zer pentsatua ematen duena. Deian argitaratua).

AURREKo astean izan genuen Kontseiluguneren hirugarren bilera. Kontseilugune, bere egunean ezagutzera eman zen bezala, ETB1en egoera aztertu eta egun daukan irudia eta audientza maila igotzeko proposamenak eskain-tzeko kontseilarien gunea da.
Egin dira halako eta bestelako azterketak: audientzia azterketak, telebista ikusteko ohiturak, programen ezaugarriei dagozkienak… baina Kontseiluguneko zuzendariak programazio efektibo baten atzetik doazen inpresioa daukat. Audientziak irabazten dituzten gainontzeko kateetako programei begira, letaginak luze.
Behin baino gehiagotan esan dugu, ordea, ETB-1ek bi ezaugarri nagusi dituela: bata euskal eta bestea publikoa izatea. Hau da, bere helbururik gorena ezin da audien-tzietan lehenengo postuetan egotea izan baizik eta telebista ordaintzen duten herritarren eskabide eta premietara egokitzea. Beste era batera esanda, herritarren telebista behar du izan. Hori guztia kontuan izanda, telebistaren kudeaketa profesionalari dagokio, kate preziatu bati dagokion audientzia maila lor-tzea. Argi baitago, audientziarik gabe ere ez dagoela telebistarik.
Baina nire ustetan, hiru aspektu oinarrizko dira euskal telebistaren muinean landu behar direnak: batetik, kalitatezko euskaraz aritzeaz gain, herritarrak hemengo telebista dela sentitu behar du, hemengoa hemengoentzat egina. Bigarrenik, kazetaritza estilo propioa landu behar du, hemengo eta kanpoko albisteak hemengo begiekin interpretatuak izan behar dutelarik. Eta, hirugarrenik, EITB taldearen marka eta posizionamendua argi eta garbi zehaztu behar dira. Hitz batez jakin behar du herritarrak deskribatzen EITBren egitea eta bere ezaugarriak zeintzuk diren eta, noski, ezaugarri horiekin bat egin behar du.
Programa onak egin daitezke eta egin behar dira, baina aurreko hiru puntuak argitu eta zehaztu gabe, programa on batek ez du katea salbatuko.