Euskarazko kazetaritza eta hedabideetarako euskarari buruz gogoetatxoak egiteko bloga.
Total Pageviews
Thursday, April 23, 2015
'Nafarroako Hitza'-k webgune berritua du
Berria egunkarian Nafarroako Hitza-ren webgune berrituaren inguruko informazioa ematen digu Jon Ordoñezek. Infograma ederra paratu dute gainera. Honelako ekimenei arreta eskain behar zaie euskarazko hedabideei eta euskal komunitateari hauspoa ematen dietelako. Bejondeizuela!
2015-04-23
Beste pauso bat eman du Nafarroako Hitza-k. Webgune berritua aurkeztu du arratsaldeko zazpietan, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean (Antsoleaga karrika, 9), horren bitartez paperean egiten duen eskaintza informatiboari sarean behar duen tokia egin eta egunean eguneko albiste gehiago jasotzeko. Aurkezpena irekia izan da, eta han aurkeztu dituzte maiatzeko hauteskundeetara begira Nafarroako Hitza-k antolatu dituen hiru mahai inguruak. Hirurak zuzenean streaming bidez emango ditu BERRIAk.
"Nafarroako Hitza-k bazuen webgune bat, baina ez zen batere dinamikoa. Hori aldatzen saiatu gara", nabarmendu du Ion Orzaiz Nafarroako Hitza-ren zuzendariak. Nafarroak etorkizunean dituen erronkak ez dira gutxi ezta txikiak ere izango, eta garai berrien lekukotza eman nahi du Nafarroako Hitza-k. Gizarte eragileen eta herritarren bozgorailu eta kritika gune izan nahi du, eta merezi duen lekua eman nahi dio tokiko informazioari. Paperean eta sarean.
Webgune berritua bisualagoa, ikusgarriagoa eta garbiagoa izango da. Astekariko eduki guztiak sareratzeaz gainera, unean uneko berriak ere aurkituko ditu irakurleak, ikus-entzuneko edukiak ere bai, eta sare sozialetan ere presentzia indartu nahi du Nafarroako astekariak. Horrez gainera, Nafarroako Hitza elkarlanean arituko da Nafarroako beste hedabide euskaldunekin, lekuko hutsa izan beharrean protagonista izan nahi duelako.
Elkarlan horren isla izango dira hauteskundeen atarian Nafarroako Hitza-k, Euskalerria Irratiak eta BERRIAk antolatu dituzten jardunaldi publikoak, kulturaren, euskalgintzaren eta politikagintzaren gaineko hausnarketa sustatzeko eta kazetaritza lana karrikara ateratzeko. Nafarroa Ofizialetik Nafarroa errealera dute izenburu. Azken mahai inguruan Hamaika telebistak ere parte hartuko du.
Apirilaren 29an, Nafarroak euskaraz bizi nahi du solasaldia izango da, Kontseilua, AEK, IKAko ordezkariak eta euskalgintzan diharduten beste batzuekin. Ion Orzaizek berak zuzenduko du.
Maiatzaren 6an, berriz, Kultura: edukiak eta edukiontziak izango dute mintzagai kulturaren esparruko gonbidatuek. Iñigo Astiz BERRIAko kazetariak zuzenduko du.
Maiatzaren 13an —kanpainan, bete-betean—, EH Bildu, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Ezkerrako hautagaiek Aldaketa eraikitzen gaiaz hitz egingo dute jendaurrean. Juan Kruz Lakasta Euskalerria Irratiko kazetariak zuzenduko du
Subscribe to:
Posts (Atom)