EUSKARA ETA KAZETARITZA
(Euskera agerkarian agerturiko artikulua, helbide honetan aurkitzen ahal dena: http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/49934.pdf)
Egoitza, (Bi/bo), 1994.02.26
Antton Aranburu Bengoetxea
Euskaltzaindiaren 75. urteurrena ospatzen dugun honetan, euskararen
erabilera zuzenari buruzko Jardunaldiak antolatu ditu erakunde honen
Jagon Sailak, hain zuzen ere, euskara jagoteko betidanik, sortze-
sortzetik, izan duen kezkari erantzunez. Euskararen batasunaz gain, beraz,
euskararen erabilera zuzenak kezkatzen du Euskaltzaindia, bere hitzetan
esateko "asko baitira nonahi ikusten ditugun askokeria eta okerreko
erabilerak" edota "euskararen erabilera kopuruz handitu bada ere,
zuzentasunez gehitu denik ez baitirudi". Ondorioz, hiru sail jakinetan,
hau da, Irakaskuntzan, Administrazioan eta Komunikabideetan euskararen
erabilera zuzena nola gara eta berma daitekeen gogoeta egiteari ekin
dio Euskaltzaindiak aipatutako jardunaldiotan.
Komunikabideen esparrutik hitz egitea dagokit niri, Euskaltzaindiko
zenbait lagunen ustez hainbat urteko nire kazetari-esperientziak, bai
egunkarian eta bai irratian, gai honi buruz hitz egiteko egokierarik ematen
didalakoan. Bego horretan, aldez aurretik eskertzen dudan nireganako
uste hori, askotxo uste izatea izan daitekeen arren.
EUSKARA ETA KOMUNIKABIDEAK
Komunikabideen mundutik euskara aztertzen hasita, nik uste baieztapen
bat egin behar dela lehen-lehenik, hau da, euskara gai dela gure
eguneroko bizitza adierazteko, gai dela gure gizartearen garapen zientifiko
eta teknikoa islatzeko, eta bere gaitasun horri esker, guztiok garela
gai, informazioa bide, euskaraz bizitzeko eta euskaldun izateko.
Besterik da helburu hori lortzeko dauzkagun zailtasunak aitortzea,
horretarako jarri ditugun baliabideetan ikusten diren hutsuneak etabar,
kontuan hartzea, baina lehen baieztapena hori da. Egia hori aitorturik,
geure iraun-gogo eta borondatearen gain jarri behar da gainerakoa, beti
ere, bizitzeko era bat baino gehiago daudela kontuan edukirik, hau da,
244 EUSKERA - XXXIX (2.aldia)
sasoiko eta geure etorkizunaz seguru eta harro, edota, alderantziz, makal-
antxa eta geure buruarekiko zalantzaz beterik.
Gure hizkuntzaren osasun eta etorkizunera mugatzen dugu, jakina,
aurreko gogoeta hori, euskara baita, euskal komunikabideen ikuspegitik,
noski, gure azterketa honen helburu. Bizirik nahi dugunaren seinale, dudarik
gabe, aspaldi txertatu da gure artean euskarari buruzko kezka.
Guztiok kezkatzen gaitu aspaldi euskarak, jatorrago nahiko luketelako
batzuek, batuago eta adierazkorrago beste batzuek, baina, batez ere, komunikabideetara
mugatuz, komunikatiboagoa eta, beraz, ulergarriagoa
nahi genukeelako guztiok.
Horrekin batera, bigarren baieztapen bat ere egingo nuke euskal kazetaritzaren
ikuspegitik, kazetaritzari buruzko gogoeta orokor bezala. Fenomeno
sozial bezala hartzen badugu, oso ezaugarri bereziak dituela
esango nuke euskal kazetaritzak. Lehenik eta behin, haren tradizio urria
azpimarratu behar da, ia-ia gaur goizekoa baitugu. Bestalde, garbi dago
gizarte elebidun eta diglosiko batean sortu eta ari dela garatzen euskal
kazetaritza eta, ondorioz, nekez hitz egin daiteke espreski "euskal" kazetaritza
batez, ez delako osoki eta erabat euskalduna den gizarte bateko
fenomenoa. Euskal kazetaritzaren profesio-esparrua zeinen murritza den
ikustea aski, oraindik ez baikara ez editorialista, ez zutabegile, ez erredaktore
politiko, ez guda-korrenpontsari etabar, ezagun edo nabarmenegirik
sortzeko gauza izan.
Beraz, bere iturri eta sorburuan erdalduna dugu gure kazetaritza, eta
ondoren, neurri batean bakarrik iristen da euskarazko informazio-bide
eta albiste izatera. Beste modu batera esanda, kazetaritza nagusiki fenomenD
sozial erdalduna da gurean, baina hala ere, gaur gaurkoz nagusi
diren erdarazkoen parean, baditugu fenomeno horren berriemate eta
mezugintzan euskaraz ari diren bitartekoak ere, euskal komunikabideak alegia.
KOMUNIKABIDEETAKO ZENBAIT EUSKARA-ARAZO
Komunikabide hauek kontuan, aipa dezadan jarraian komunikabideetako
euskarari dagokion zenbait arazo. Baina ezer baino lehen,
baieztapen orokor bat. Nik uste euskara ari dela bere bidea egiten eta,
orokorki, gure ikusentzulea eta irakurlea ari direla poliki-poliki komunikabideetako
euskara bere hizkuntzatzat identifikatzen.
Esan beharrik ez dago, horixe dela hain zuzen ere komunikabideetako hizkuntza legeztatzeko arau nagusia, alegia, irakurlegoak edo entzulegoak identifika dezala hizkuntza hori bere hizkuntzatzat. Hau da, irakurle batek euskara hori bere hizkuntza dela aitortzen badu, erraza eta xamurra gertatzen zaiolako berehala ulertzen badu eta, horregatixe, zailtasun
berezirik gabe barneratzen badu, beste gabe izango da euskara hori
komunikabideetarako hizkuntza egokia.
Izan ere, komunikabideetako hizkuntzak herritarren gehiengoak
ahotan darabilen hizkuntzatik ahalik eta hurbilekoena izan behar du,
hots, errealitatea adierazteko hiztunek erabiltzen duten hizkuntza berori.
Beraz, garbi dagoena da, hizkuntz komunitateak nagusiki hitz egiten
duen hori izango dela bereziki komunikabideetako hizkuntza estandarra,
hau da, masa-komunikaziorako hizkuntz eredu egokia.
Esan bezala, hizkuntz eredu horretan eta hizkuntzaren identifikazio
horretan, nik uste euskara bere bidea ondo xamar ari dela egiten. Baina
badira arazo eta zailtasunak ere, eta nik uste nagusienetako bat egiten
den euskaran ez baino kazetari-hizkuntzan dagoela.
Jakina da komunikabideetako hizkuntz ereduak espreski baztertu
behar duela normatibarekin bat ez datorren guztia eta, horrez gainera,
masaren hizkuntza estandarrari ez dagokiona. Baina komunikabideei dagokienez,
hizkuntzari buruzko bereizketa bat egin behar da; hots, batetik
hizkuntza mintzatua edo ahozkoa, eta, bestetik, hizkuntza idatzia bereizi
behar dira, garrantzi handiko bereizketa gertatuko baita hau,
ondoren, kazetari-hizkuntz eredu zehatza aztertzeko.
PeUo Esnal pedagogoari jarraituz, hizkuntza bakoitzaren berezitasunak
mintzatuan, ahozkoan gauzatu dira. "Lehenengoz eta behin hizkuntza
mintzatuan hezurmamitu dira hizkuntza baten ezaugarriak. Hizkuntza
hori erabileraren poderioz joan da moldatuz, taxutuz eta bere
bereizgarri eta ezaugarriz hornituz; eta ahozko erabilera izan da denbora
luzean hizkuntzaren eratzaile bakarra" (1). Ia-ia gure belaunaldira arte,
esango genuke, hots, ikastola-mugimenduaren eraginez, hizkuntzaren
begi-irudia lantzen hasi garen arte.
Oso garrantzizkoa da hau azpimarratzea, gertakizun honen ondorio
baita komunikabideetako euskararekin planteaturik daukagun arazoa.
Galdera nagusi baten aurrean gaude: non oinarrituko dugu gure komunikabideetan
egunero egin behar dugun euskara hori?
Gerora esango dugunez, nahitanahiezko ezaugarri du kazetari-hizkuntzak
mintzairarekiko hurbiltasuna, batez ere mit)tzaira kultoarekikoa,
hain zuzen ere, hitz egiten ari denak bezala idatzi behar duelako kazetariak,
eta ez, idazten ari denak bezala, hau da, ahoan sortzen zaiona
papereratu behar du kazetariak. Beraz, aurrez egindako galderari eran-
tzunez, garbi dago ahozko euskaran oinarritu beharko dugula kazetari-
hizkuntza.
Baina ez al dugu guztiok ere ahoz hitz egiten?, galde dezake norbaitek;
edo, zer esan nahi dugu ahozko euskara diogunean? Inoiz elebakarrak
izan bagara ere, gaur egun gutxienez elebidun gara euskaldun
gehienok; hots, hizkuntza biak jokatzen ditugu eguneroko bizitzan. Alabaina,
ezin esan bi hizkuntzen arteko harreman hori, lehen-lehenik gure
pentsamenduan eta gero gizartean bertan, gatazkatsu gertatzen ez denik,
azken batean, hizkuntzek ere eIkar jateko joera bat baitute, hiztunen
baimenarekin, jakina.
Dudarik gabe, hiztun batek zer hizkuntzatan pentsa, hizkuntza huraxe
harengan nagusi besteen gainetik. Gure artera etorriz, erdaraz pentsatzen
duten euskaIdunak gero eta gehiago direIa jakinik, garbi dago,
Patxi Altunak esan bezaIa, gazteIera deIa euskararen zimenduak harrez
jotzen ari dena eta ondorioz, gaztelaniatzea deIa euskararen ajerik nagusienetakoa;
eta haIa izanik, aje horrek harrapaturik gauzkaIa, kazetariok
tarteko, euskara bizibide eta Ianabes dugun asko eta asko.
Beraz, guztiok mintzo gara ahoz, baina nekez esan daiteke guztiok
darabilguna ahozko euskara denik; ez behintzat nabarmenki gazteleraz
pentsatzen dutenen euskara hori. Zein da, orduan, eredutzat nahiko genukeen
euskara, edo zeintzuk euskara horren ezaugarri nagusiak?
Teoria bat gorpuzteko balioko Iuketen ur sakonagoko azterketetan
sartzeko asmorik gabe, egiaztapen batzuk azpimarratzera mugatuko gara
hemen. Definiziorik zehatzenak bezainbat balio diezaguke, adibidez, bi
esatariren artean edo bi irakurgairen artean soma dezakegun diferentziak,
batez ere, batak eta besteak darabilten euskararen uIergarritasun
edota irakurterraztasunean halako aIde nabarmen bat ikusten badugu.
BestaIde, esan beharrik ez, beti da normalean norberak pentsatzen
duen hizkuntzan idatzitako testu bat jatorriz norbere pentsamendukoa
ez den beste hizkuntza batean idatzitakoa baino argiago eta osoago; beraz,
hizkuntzaren kaIitateak badu zerikusirik norbere pentsamendu-hizkuntzarekin.
Baina, azken batean, bada ahozko hizkuntzaren eIementu bereizgarri
bat: beIarria. "Zerbait izatekotan -dio Pello EsnaIek- beIarriaren araberakoa
da ahozko euskara: entzunaz jasotzen dena, entzuna izateko
moldatua, entzunez uIertzeko modukoa". Eta hori horrela izanik, ez da
kazetari batentzat honako hau baino aholku gomendagarriagorik: "beIarria
izan behar du idazleak Ianean gidari eta epaiIe; ez da nahikoa begiarekin
eta gramatika-arauekin. BeIarriz idatzi behar deIa, aIegia; beIarriz
idatzi eta oihartzunez epaitu, zuzendu eta berridatzi".
EUSKARA ETA KAZETARITZA - Antton Aranburu 247
Urrutirago joan gabe, "euskal sena" esanda uler dezakegu funtsean,
hitz bakar batez, esaten ari garen hau guztia. Alabaina, ba ote sena baino
subjetibitate handi eta, aldi berean, konplexuagoko konturik? Dena
dela, zehazten zaila bada ukatzen zailago sen hori eta berak duen garrantzia
hizkuntzaren moldaketan.
Baina itzul gaitezen lehen eginiko galderaren harira. Aitortu ere aitortu
dugu ahozko euskaran oinarritu behar dugula kazetari-hizkuntza,
baina guztiok dakigu hizkuntza hori anitza dela, segun eta zer media
erabiltzen den; hau da, badela irrati-hizkuntza bat, telebista-hizkuntzabat,
egunkari-hizkuntza bat eta, azkenik, zinema-hizkuntza bat ere.
Gauzak sinplifikatuz, bi hizkuntz motarekin gera gintezke: ahozko
kazetaritzako hizkuntza (irrati eta telebistakoa) aIde batetik, eta idatzizko
kazetaritza edo egunkarikoa, bestetik.
Zeinetarako balio digu ahozko euskarak?, galdetu beharko dugu jarraian,
eta hauxe Pello Esnalen erantzuna: "Erraz onar daiteke gure artean
ahozko euskara erabili behar dela kazetaritza mintzatuan, eta ahozko
euskarak izan behar duela ahozko kazetaritzako gidari eta eredu.
Urrutirago doa, ordea, gure ustea: kazetaritza mintzatuan ez ezik, idatzietan
ere gidari eta eredu behar luke ahozko euskarak".
Behar luke eta behar du, esango dugu guk. Ahozko euskara behar
dugu kazetari-hizkuntzaren oinarri eta, jakina, egunkariko euskararen oinarri,
hain zuzen ere, ahozko erabileran oinarritu behar delako idatzizko
erabilera. Honek esan nahi du, legez eta bidez ahozko euskarara jo beharko
duela kazetariak kazetaritzako (hots, irrati, telebista eta egunkariko)
euskararen eredu bila.
Badu printzipio honek irakurlearen psikologiari zor zaion beste eskakizun
bat, eta kazetariak oso kontuan eduki beharko duena: "kolpe
bakarrean" ulertuko den euskara bat idatzi beharra, alegia, irakurleari
bere irakurketa ahalik eta gehien erraztearren.
Azpimarragarri da puntu honetan irrati-telebistak eta egunkariak bereziki
euskaldunontzat izan dezaketen kidetasun bat. Irrati-mezua berez
da iheskorra eta bere horretan suntsikorra behin bakarrik entzun daitekeelako,
hots, flash-back delakoaren aukerarik ez diolako eskaintzen entzuleari;
haatixe da ahula, berez, ahozko informazioa.
Gauza bera esan daiteke, ordea, euskaldunak irakurtzeko eta, beraz,
egunkaria irakurtzeko orain arte duen zailtasuna kontuan hartuz. lrakurleak
pott egiten du kolpe bakarrean ulertzen ez duen euskararen aurrean
eta, ondorioz, oso nekez ekiten dio esaldia bigarren aldiz irakurtzeari.
Beraz, irrati-mezua berez den bezain ahul eta hauskorra da egunkariko
mezua ere euskal irakurlearentzat.
248 EUSKERA - XXXIX (2.aldia)
Honetatixe dator, hain zuzen ere, kazetaritzako euskararen desafiorik
nagusienetakoa, Pello Esnalek gogoratzen digun bezala: "erabil dezagun,
molda dezagun, hobetsi dezagun kolpe bakarrean ulertuko den
euskara; landu dezagun estiloa, kolpe bakarreko irakurketa erraztuz".
ITZULPENA, ARAZO BEREZI
Esandakoaren argitan, bidezko da gaurko komunikabideek darabilten
euskarari buruzko kritika bat egitea, eta are gehiago, hasieran aipatutako
kezka edota kexua aintzakotzat hartu nahi bada.
Normaltzat hartu behar da gizarte elebidunetan elkarrekin bizi diren
bi hizkuntzen arteko erasan edo eragina, eta, era berean, normaltzat
hartu behar, bata bestearen eraginpean hizkuntza biek ere beren jatortasunean
nozitzen duten galera. Hori onarturik ere, ordea, nola justifikatu
gure komunikabideetako euskarari gertatzen ari zaiona? Justifikatu
nekez justikatu, baina arrazoitu, agian arrazoitu bai.
Bistan da alderdi batetik baino gehiagotatik aztertu beharko dela
euskal komunikabideetako hizkuntz eredua, baina gure azterketa honi
dagokionez, kazetari-hizkuntzaren oinarritzat aipatu dugun ahozko euskararen
ikuspuntutikako azterketara mugatuko gara.
Hementxe baitago gure komunikabideetako euskararekin dugun
arazoaren esplikaziorik argienetako bat, hots, ez dugula euskara hori
ahozkotasunean eta euskara mintzatuan behar hainbat oinarritu. Lehen
esan dugunez, ahozko erabileran oinarritu behar da idatzizko erabilera,
eta horretantxe huts egin dugu. Garbiago esanda: izatekotan ere irakurtzeko
litzatekeen euskara idatzia ari gara entzuten bereziki telebistaz, eta
haatixe gabiltza gure entzulearen belarria gozatu ezinik euskara ulergaizto
bat eginez. Alegia, begiaren araberako hizkuntza bat, eta ez belarriaren
araberakoa, ari gara eskaintzen; entzuna izateko moldatua ez den
hizkuntza bat, alegia.
Nola litekeen hori? Besteak beste, itzulpengintzan dago koxka, gazteleratik
euskarara itzultzen diren albiste eta testuetan. Jakina, ez da komunikabideetako
arazoa bakarrik, irakaskuntza edo administrazioko hizkuntzan
ere badelako antzeko arazorik, baina guri komunikabideetako
alorra dagokigunez, honetaraxe mugatuko gara.
Informazio-iturrien arroztasuna aipatu dugu lehen eta horien artean
leku berezi bat hartzen dute gazteleraz idatzirik eskaintzen diren txostenek
eta, berezi-bereziki, albiste-agentzietatik jasotako albisteek. Tamalez,
noski, baina itzulpegintza da gaur-gaurkoz neurri handi batean euskal
EUSKARA ETA KAZETARlTZA - Antton Aranburu 249
kazetaritza. Rala izanik, berriz, kazetari-hizkuntz eredu propio bat duen
hizkuntza batetik (gazteleratik) oraindik bere kazetari-hizkuntza propioa
sartu ez duen hizkuntza batera (euskarara) egiten da itzulpen hori, baina,
guztion zoritxarrerako, euskararen berezitasun eta barne-egitura kontuan
hartu edo errespetatzeke, hots, gaztelaniaren barne-egitura kalkatuz.
Egia da, inon egotekotan itzulpen batean daudela bi hizkuntza beren
barne-egitura horretan elkarrengandik hurbilen eta, beraz, kalko bat
izateko arriskuan, baina, gure kasuan, behar baino ere hurbilago daudela
esango genuke euskal kazetaritzan, sarritan errazegi, jauzi arriskutsuegirik
gabe, alegia, heltzen baikara euskaratutako albisteetatik gaztelaniara.
Beraz, kontua da, gaur egun euskal kazetaritzan egiten den itzulpegintzak
asko narrasten, arrozten eta, ondorioz, ulergaiztotzen digula euskara;
hitz batez esanda, gaur egungo itzulpen-hizkuntza kazetari-hizkuntzaren
etsai dela. Izan ere, testu bat irakurri-ahala irakurritakoa euskaraz
jabetzean bailegoke sekretua, eta behin dioenaz jabetuta gero, erdaraz
jasotakoa euskaraz egokitu eta berregitean. Beste hitz batzuetan esateko,
erdaraz ulertua deskodetu egin behar da, ondoren euskaraz birkodetuta
emateko.
Ohar bat egin daiteke hemen, hain zuzen ere kazetaritzako eta beste
literatur hizkuntzetako itzulpenen arteko bereizketa azpimarratzeko.
Kazetari-hizkuntzaren ezaugarri bereziak kontuan harturik, arras desberdinak
dira beren ezaugarri eta helburuetan, aIde batetik, kazetari-hizkuntza,
hots, informazioari loturiko eguneroko hizkuntza hori, eta, bestetik,
nahiz eta orokorki informaziorako izan, beste hainbat literatur testuetako
hizkuntza; eta, zer esanik ez, are eta desberdinago, kazetari-hizkuntza
eta literatur sorkuntzakoa, nobelagintzakoa, adibidez.
Alabaina, bada gure artean, kazetari ikuspegitik behintzat, okerrekotzat
eman behar den teoria bat. Askoren iritziz, euskara puskatu egin
behar da gaurko beharrei, eta horien artean behar komunikatiboei, erantzuteko.
Besteak beste, gaur arteko literaturan modan egon den uste honek
kalte handia egin diezaioke euskal kazetaritzari, batez ere, joera nagusi
bezala, eguneroko albiste eta itzulpengintzan gauzatzen bada.
Gehiago esango dut: "prentsa kontrakulturala" deritzan horrek izan ditzakeen
ezaugarrien artean salatu beharko genuke joera hari. Izan ere,
hainbat hizkuntz arau nagusiren aurkako joera bat nabarmentzen dute
prentsa-mota harren aldeko diren zenbait kazetari gazte eta modernok.
Baina, azken batean, argitu beharreko kontua beste hau da, alegia,
ea kazetari horiek benetako eredu berri bat proposatzen duten ala, hizkuntzari
zorretan, egoki idazteko gai ote diren; alegia, gure arazo partikular
honetara etorriz, ea kazetari horiek euskal senik baduten ala ez,
250 EUSKERA - XXXIX (2.aldia)
eta, ondorioz, euskaraz pentsatuz idazteko gai diren ala ez; azken batean,
prolema ez baita erdaraz pentsatzen duenari euskal ulermena
errazteko formulak aurkitzea, baizik eta guztiontzat euskal senarekin
ados dagoen kazetari-hizkuntz eredu jator bat eraikitzea.
Ondorio gisa, euskararen berezitasunean oinarritutako kazetari-hizkuntza
bat sortzen joatea erreibindikatzen dugu, itzulpengintza barne
dela, noski. Horretarako, lehenik eta behin, euskara izan behar du gure
kazetari-hizkuntzak, baina, jakina, bere sen eta guzti, bere komunikagaitasunean
osoa eta betea izan dadin.
KAZETARI-ERREGISTROA: SOLAS MAILAKO KOHERENTZIA
Hau guztia esanik, azter dezadan, zertxobait bederen, kazetari-hizkuntza,
beronen berezitasun bat aztertzeko. Beti ere teoria mailan, kazetari-
hizkuntzaren ezaugarri nagusietako bi (zuzentasuna eta egokitasuna),
eta horrez gainera, hizkuntza horren oinarria (ahozko euskara)
aipatu ditugu orain arte; baina aurrera begira, ikuspegi praktiko batetik
azter dezakegu kazetari-hizkuntza, hain zuzen ere, literatur genero berezi
den aldetik, kazetari-erregistroa esan dezakegunaren berezitasuna
zertan datzan ikusteko.
Nolanahi ere, beste ezer baino lehen, oinarrizko ideia bat finka dezakegu
inongo azterketetan hasi aurretik: teknika batzuk dominatzean
baino gehiago, hizkuntza ondo menderatzean dago kazetari on baten
sekretua, kontu eginik, hizkuntzaren erabilpenean agertzen duen segurtasunak
emango digula fidelkien kazetari baten kalitatearen berri eta
neurri.
Zehazki kazetari-hizkuntza bera aztertu baino lehen, beharrezko da
kazetari-mezuari buruzko gogoeta bat. Komunikazioaren aldetik, beti
izan beharko du kontuan kazetari-hizkuntzak, aIde batetik, berehalako
efikazia, eta, bestetik, denbora eta hitzen aldetiko ekonomia, esan nahi
baita, ahalik eta hitz gutxienaz ahalik eta gauzarik gehien jakinarazi beharko
diola kazetariak irakurleari.
Beraz, funtsezko da kazetariarentzat hiru puntutan oinarritutako
buru-ariketa hau: a) mezua eta bere osagai nagusiak aurkitzea, b) mezu
hori adieraziko duten ideiak lehentasun maila batean sailkaturik jaulkitzea,
eta c) hizkuntzaren aldetik kontakizun egoki bat burutzea, ez baita
ahaztu behar albiste bat idaztea beti dela, presaka ala presarik gabe ibili,
ondo jokatu beharreko kontu bat.
EUSKARA ETA KAZETARITZA - Antton Aranburu 251
Adibide batez esateko, ez dago kazetari-hizkuntzarik testu honetan:
Atzo ekarri zuten Mikel etxera. Hori jakin
bezain laster, bisitara joan nintzaion. Ez zidan,
halere, askorik eskertu.
Aitzitik, albiste hori emateko kazetari-hizkuntza egokia beste hau
da:
Ez zidan askorik eskertu Mikelek, atzo bere
etxera ekarri ondoren egin nion bisita.
Hizkuntz eragiketa batera mugatzen da, beraz, kazetariaren mezugintza,
eta, orokorki, kazetaritza guztia. Irudi batez esan behar bagenu,
albiste bat entzutera edo irakurtzera prestatu den solaskide hipotetiko
batekin kazetariak egiten duen ibilaldia izan daiteke kazetari-mezua.
Hizkuntza da ibilaldi horretako bidea, haren gainean joango baitira buruz
buru kazetaria eta bere solaskidea elkarrekin; eta joanaldi horretan,
kazetariak kontatzen diona interesgarri zaion neurrian eta, bestalde, bidean
hizkuntz oztoporik aurkitu ezean bakarrik joango dira biak elkarrekin;
gainerakoan, bi baldintza horietako batek huts egiten badu, adi egoteari
uko egin eta bere ibilaldia amaitutzat emango du solaskideak,
kazetariak bere kasa aurrera jarraituagatik.
Demagun kazetariak kontatzeko daukana interesgarri zaiola bidelagunari,
eta, beraz, bidea bera da gure ondorengo aztergai. Eredu bat
eraiki behar eta, aldez aurretik hobetsi dugu ahozko euskaran eta belarriaren
araberako hizkuntzan oinarritutako kazetari-hizkuntza. Horrela
izanik, hitz-katean daukagu elementurik nagusiena.
Jakina da, begiaren araberako hizkuntzak hitza duen bezala, belarriaren
araberakoak hitz-katea duela bere unitatea. Ondorioz, hitz-kateak
izan beharko du kazetaritzako euskaran erreferentzi puntu nagusia, izan
ere, zenbat eta lotuago eta osoago hitz-katea, hainbat eta ulerterrazago;
eta hori, bai ahozko kazetaritzan eta baita idatzizkoan ere, ez baita ahaztu
behar idatzia ere "entzun" egiten dela, eta beraz, idatziak ere baduela,
Pello Esnalen hitzetan esateko, nota eta hitz soltea baino areago, bere
doinu, melodia eta armonia ere. Beraz, bere osotasunean hartu behar da
hizkuntza eta ezin da galdu kazetaritzan euskararen osotasuna.
Beraz, perpaus elkarketarako baino areago, testu mailako loturarako
(lotura semantikorako, funtsean) balio digute lokailuek, eta haatik, solas
mailako lotura edo koherentziaren adierazgarritzat jo behar dira, pragmatika
munduan murgilarazten gaituztenez.
Begi bistan da, esaten ari garen hau guztia kazetari-testuak behar
duen koherentziagatik azpimarratu behar dela, izan ere, hasieran aipatu
bezala, ezer izatekotan lotura sintaktiko eta semantiko egoki bat duen
testu koherentea izan behar baitu kazetari-testuak, hots, testuaren harian
etenik gabekoa, eta, beraz, testu ez ezik solasaldi.
Jakina, esaldi desberdinen arteko erlazioaz ari garenez, intonazioa
da azpimarratu beharreko beste elementu nagusi bat, izan ere nola egituratu
duen hiztunak esaldien arteko erlazioa, halako intonazioa erabiliko
baitu eta halako eten-pausak egingo, bereziki perpausen luze-Iaburra,
konplexutasuna eta adierazkortasuna kontuan dituela. Honek esan nahi
du, kazetari onak beti eduki behar duela kontuan esaldien erritmoa, berau,
denboraren poderioz, subkonszientea bihurtzen bada ere.
Laburbilduz, berebiziko garrantzia dute lokailuek testuaren koherentziarako,
eta, beraz, behar-beharrezko elementu dira kazetari-hizkuntzan,
irrati-hizketan, bereziki. Hizkuntza dela medio, kazetariak bere solaskidearekin
egiten duen ibilalditzat aipatu dugu lehen kazetari-mezua
edo komunikazioa. Hala izanik, berriz, solaskidearen interesa eta arreta
ez galtzeak izan behar du beti kazetariaren helburu nagusi, eta horretarako,
baliabide aproposagorik ez lokailuak baino.
Izan ere, albiste bat jarraitzerakoan irakurleak oharkabean jasotzen
joan behar duen erritmo bat markatzen baitute lokailuek; musikan izan
ohi den bezala, barne-pultsazio edo tempo bat markatzen diote testuaz
jabetu behar duen irakurleari, bi gauza posibilitatuz: batetik, irakurlea
sekuentziaren harian mantenaraztea, eta, bestetik, irakurle hori, beti ere
aurrera bultzaka, mezuaren azken ondorioetara eramatea.
ERABILERA ZUZENA DELA ETA
Kazetari-hizkuntzari buruzko hainbat xehetasun eman ondoren, hitzaldiaren
azken zatira etorri eta euskararen erabilera zuzena garatzeko
egin daitekeenaz mintzatzea dagokit. Bi norabide har ditzake puntu honetan
nire gogoetak. Batetik, kazetariari eta bere lanari begira jarri naiteke
gogoetagai izan daitekeen zenbait ideia azpimarratzeko. Eta, bestetik,
enpresa barruko planteamentu berri baten baitan aurrikusiko nuke
erabilera zuzenaren arazoa.
Gure komunikabideetako euskararen aIde zer egin daitekeen pentsatzen
jarrita, nik uste euskara' berarengan baino gehiago kazetariarengan
pentsatu behar dela. Arazoa ez baita euskara. Arazoa izatekotan ere
kazetaria baita. Beraz, kazetariari begira egin beharko da euskara hobetze
aldeko apostua. Kazetariak badaki orokorki hiru direla kazetari-hizkuntza
hezurmamitzen duten elementuak (teknika baten erabilpena,
mezu baten zabalkundea eta irakurlearen arreta bereganatzea), eta hiruEUSKARA
ETA KAZETARITZA - Antton Aranburu 253
rak direla kazetari batek bere ofizioaren jabe izateko kontuan hartu beharrekoak.
Hala ere, ofizioari dagokionez, benetako kazetariak jakin behar
luke batez ere hizkuntzaren ezagutza sakonetik datorkiola bere
trebetasuna eta ez hainbeste bere idazlanean erabili ohi dituen teknika
eta formuletatik. Azken batean, kazetari baten nortasuna eta haren estiloa,
zerbaiti zor izatekotan, bere jakituria, esperientzia, zentzu eta, azkenik,
bere ariketa saiatuari zor zaio. Eta hori guztia, pentsamenduari 10tuta,
jakina, pentsamenduan baitago sakontasuna eta ez formuletan.
Baina, horrez gainera, beste ideia hauek ere oso kontuan hartzekoak
lituzke euskal kazetariak. Lehenik eta behin, denok dakigun hori
gogoratuko nuke: euskal komunikabideen esku dagoela hizkuntzaren
etorkizuna, hau da, gure irrati, telebista, egunkari eta gainerakoetan entzun
eta idazten den euskara hori nagusituko dela gaur-biharko euskal
hiztunetan. Ondorioz, nahiz eta, lehen esan bezala, oraindik ez dugun
kazetaritza-hizkera propiorik, hau da, ereduzko kazetaritza-hizkerarik, inguruko
hizkuntza normalizatuetan duten bezala, geu gara hizkuntz eredu,
gure lan-tresna euskara bera denez. Eta hemendixe gure erantzunkizuna,
beti ere lan-tresna hori gertu eduki eta era egoki batez erabil
dezagun.
Bigarren, beti ere egiari zorretan albistearekiko zintzotasuna eta irakurlearekiko
leialtasuna kazetari ororen bi helburu nagusi direla gogorarazi
ondoren. bere baitara bilduz partikularki kazetari euskaldun batek
gogoan eduki beharreko beste errealitate hau azpimarratuko nieke neure
lankideei: bere zerbitzari-izaera.
Euskal kazetarien jardunaldiak liburuan irakur daiteke euskal kazetari
baten gogoeta hau:
"Talde txiki bati begira diharduen kazetariak,ordea, bizipozez irauteko
ere beharrezkoa du zerbitzari-izaera. Euskal kazetariak gutxi batzuen,
baztertuen eta behartsuen aldeko aposturik egiten ez badu, nekez
eutsiko dio ilusioari. Euskaldungo multzo txikia zerbitzatzeko eta gero
eta hobeto zerbitzatzeko gogoa eta erabakia hartu behar du euskal kazetariak,
nire ustez, irautea nahi badu. Herrigintzan eta euskalgintzan dihardutenen
artean bere burua kokatzen ez duen euskal kazetariak ezin
eutsiko dio etsipenari edo erdarara pasatzeko tentazioari" (2).
Bi hitzetan esateko, militantismorako borondatea eska dakioke, beraz,
euskal kazetariari, izan ere, "zoritxarrez euskara komunikabide koxkorra
delako euskal kazetaria ere gutxietsi egiten baitu gizarteak".
Hau esanik, arrisku edo gutxienez tentazio batez ohartarazi behar
da euskal kazetaria. Edonork daki erdal munduak askoz ere oparoago saritzen duela kazetaria euskal munduak baino, eta hori, jakina, gure artean,
erdaraz esandakoa euskaraz esandakoa baino askoz ere aintzakotzago
hartzen delako. Hori dela eta, badira euskal kazetarien artean,
euskaraz eta erdaraz ari direnen artean, bereziki erdal kazetaritza lantzeko
apostu egin dutenak, eta ondorioz, euskaraz kazetaritza-maila on bati
eutsiarren, batez ere erdaraz idazten dutenagatik txalotzen direnak.
Jakina, bakoitzaren esku dago aukera hori eta ez dago zer kritikaturik,
baina lehenik eta behin, euskaraz "lehen figura", eta haatixe besteentzat
eredu, izango diren kazetariak behar ditu gaur euskal kazetaritzak
bere sinesgarritasun eta prestigioan aurrera egin dezan.
Hirugarren, ez da alferrikako honako arau hau gogoratzea: irakurlearen
aIde jarri. Bere buruari uko egin eta irakurlearen aldeko apostu
egin behar du beti kazetariak; irakurlearen mailan jartzen asmatu, alegia.
Mezulari eta bitartekari izatetik datorkio eskakizun hori, eta ondorioz,
irakurlearen mailan jarriz bereganatu, bizkarreratu behar ditu irakurlearen
arazo, zailtasun eta ezintasunak. Maitasunaren lege nagusia: "Zuk
nahi ez duzunik inori ez opa".
Dagoela irakurlea irakurgai ilun, astun eta nekagarrietatik libre, konpon
edo xamur ditzala aldez aurretik kazetariak irakurleari ulergaizto
egingo zaizkion hitz, termino eta gainerako adigai guztiak.
Eta, azkenik, laugarren baldintza baten aipamen egingo nioke kazetari
lankideari: euskararekin goza dezala. Edozein langile eta teknikari
kualiftkatuk bezala berezko dohain eta sena behar du kazetariak ere albiste-
ehiztari eta aldi berean berriemale izateko. Baina bere langintza
horretan ezinbesteko zaio kazetariari hizkuntzarekiko "borroka", borroka
amultsua, nolabait esateko.
Ez idazlan bezala, eta are gutxiago sorkuntza lan bezala dira gonparagarri
kazetaritza eta literatura; bi mundu dira. Baina biak ere idazle-
ariketa, emozio berbera eragin dezakete eta eragin behar dute idazle eta
kazetariarengan. Horrela bada, hizkuntzarekiko borroka amultsu horretan,
hizkuntzarekin gozatu egin behar du kazetariak; hizkuntza bera gozatzeaz
batera, hizkuntzarekin gozatu, alegia, lehen-Iehenik bere lanarekin
eta gero, irakurlearekin identifika dadin. Nekez kazetari on bere
albistegintzan hizkuntzaz gozatzeko gai ez dena.
Baina hau guztia baieztatuta gero, kazetariaren eguneroko lanari begira
jarri gintezke, enpresa barruko planteamendu batera iristeko. Arestian
esan dudanez, euskara hobetzeko apostua kazetariari begira egin behar
da, prolema hizkuntza bera baino areago hiztuna baita, hots, kazetaria.
EUSKARA ETA KAZETARITZA - Antton Aranburu 255
Lehenik eta behin, kazetaria bere eguneroko lanean eta aldez aurretik
markaturiko bere lan-esparru jakinean aztertu beharko litzateke. Inoiz
esana dut albistearen berarizko garrantziaren parean jarri behar dela hizkuntzaren
duintasuna ere eta, ondorioz, ez zaiola kazetariari zilegi euskara
onik gabeko albisterik.
Baina zer egin eguneroko lan dinamikan gure albistegintza barne-
mekanismo baten kontrolpetik pasatzen ez bada? Zenbat kazetari daude
gure artean nolabaiteko hizkuntz kontrolik gabe?, edo zenbat ari dira lanean
kontrol horren arabera jaso beharreko sari edota zigorrik gabe?
Edo, gutako edonork bere buruari egin diezaiokeen galdera, noiz arte
izan daiteke bertutetsu kontrol eta saririk gabe?
Ez naiz ni kazetariaren hizkuntz protagonismoaren aurkako; alderantziz,
oso aldeko baino. Gure erredakzioetan "filologoaren sindromea"
zabalduxea dagoen honetan, beti egingo dut nik kazetariaren aldeko
apostu. Baina ez nolanahiko kazetariarena, baizik eta euskara eta kazetari-
hizkuntza on baten jabe den kazetariaren aldeko apostu.
Hau esanik, ez dut uste, adibidez, halamoduzko euskara darabilen
kazetariari bere aldamenean itzultzaile edo filologo bat jarriz arazoa konpon
dezakegunik, ez behintzat bere osotasunean. Lehen esan bezala, kazetariarena
da albistea eta honenbestez, harena baita ere hizkuntza protagonismoa.
Beraz, kazetariaren hizkuntz eta komunikazio-gaitasuna
hobetzea izango da lehen helburu.
Eta, hori horrela, euskararen arazoa ez da elementu soil bezala hartu
behar (zuzenketarako prestatzen den gai bat bezala, adibidez), baizik
eta euskal komunikabideen erabateko kalitate apostuaren elementu bezala
kontsideratu behar da. Beraz, kazetaria bere albistegintzan eta bere
komunikazioan aztertuz egin behar da hark darabilen euskarari buruzko
azterketa ere. Esan nahi dudana da,
No comments:
Post a Comment