Total Pageviews

Monday, February 20, 2012

Erlijio ikasgaiaren publizitate kanpainaren inguruan

(Euskadiko gotzainek ateratako oharra, EITBren publizitatearekin zerikusia duena. Zer egosten den jakiteko baliagarria delakoan nago)



Idazki honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru elizbarrutietako gotzainok, gure haserrea adierazi nahi dugu, ikastetxe publikoetan erlijio ikasgaia aukeratzeko gurasoek duten eskubidea gogorarazteko EITBn kontratatutako publizitate kanpainaren inguruan gertatu denarekin. Hau da gertatutakoa:

1.- Eskola publikoko aurrematrikulazio epeari begira, EITBko publizitate sailari gurasoek erlijio ikasgaia aukeratzeko duten eskubidea gogoraraziz iragarki proposamena bidali genion.

EITBko legal sailetik, testuan aldaketa batzu egiteko eskatu ziguten, iragarkia erakunde publikoaren arauetara egokitu ahal izateko. Izan ere, arau horien arabera - esan zigutenez-, debekatuta dute ideia politiko edo erlijiosoen publizitatea egitea. Guk aldaketa horiek onartu eta azkenean iragarkiak airera atera ziren IETBko irratietan, guk hasiera batean hitzartuta genuena baino bi egun beranduago (atxikituta dituzue iragarkiak, euskaraz eta erdaraz).

2.- Otsailaren 1ean, idatziz jakin genuen EITBko zuzendaritzak iragarkiak atzera bota eta kanpaina bertan behera uzteko erabakia hartu duela, Administrazio Kontseiluko partaide batek azaldutako kexaren ondorioz. Azaldutako arrazoiak, lehengo berdinak; hau da, Administrazio Kontseiluak erabakitako publizitate arauekin bateraezintasuna.

3.- EITBko zuzendaritzarekin eta Administrazio Kontseiluko presidentearekin harremanetan jarri eta zera azaldu genien: iragarkiak atzera bota eta emisioa eteteko aipatu dituzten arrazoiak onartezinak direla,

Horrez gainera, hartutako erabakiak erlijio ikasgaiaren inguruko ezjakintasuna erakusten du: izan ere, erlijio ikasgaiak ez du zerikusirik parrokietan azaltzen den “katekesiarekin”. Ikasgaiaren edukiak zuzen zuzenean onartu dituzte Hezkuntza Ministeritzak eta Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak; hezkuntza curriculumaren eta ikaslearen oinarrizko heziketaren parte dira.

4.- Honen guztiaren aurrean; hau da, EITBko zuzendaritzak iragarkiak bapatean kentzeko hartutako erabakiaren aurrean eta Administrazio Kontseilua deitu eta gure hitzak entzuteko egin diegun eskaera errefusatu ondoren, gertatutakoa zabaltzeko erabakia hartu dugu. Izan ere, adierazpen askatasuna eta erlijio askatasuna kolokan jarri dira, gure aburuz.

Bene-benetan tamalgarria deritzogu, guztiona beharko lukeen erakunde publiko batek, erlijioa bizitza publikotik kanpo utzi nahi duen laizismorik oldarkorrenaren presioen aurrean amore ematea.

Gasteiz, Bilbo eta Donostiako Elizbarrutiak

No comments:

Post a Comment