Europako Batzordeak urrian gobernuari adierazi zion euskarazko irratiarekin "jarrera positiboagoa" hartu beharko lukeela.
Berria.info 2012-11-16 - 13:00:32
Euskalerria Irratiari buruz
Europako Batzordeak Nafarroako Gobernuari joan den urrian egindako
oharrak bete eta Euskalerria Irratia legeztatzeko eskatu dio herrialdeko
gobernuari Iruñeko Udalbatzak. NaBai, Bildu, PSN eta Ezkerra azaldu
dira neurriaren alde.
Urrian Europak Nafarroari gogorarazi zion Iruñerrian euskara hutsean emititzen duen irrati bakarra dela, eta, beraz, "jarrera positiboagoa" hartu beharko lukeela euskarazko irrati horrekin. Zehazki, irrati lizentzia eta diru laguntzak behin eta berriro ukatzeko joera "berrikusi" beharko lukeela esan zion.
"Europako ministroen batzarrak bere egin du Nafarroako Gobernuari Euskalerria irratia legeztatzeko egin zaion eskaera. Europako ministroen batzarra ari da eskatzen Euskalerria irratia legeztatzeko", adierazi zuen albistea jakin bezain laster Mikel Bujanda irratiko zuzendariak.

No comments:
Post a Comment