Total Pageviews

Friday, September 13, 2013

Iruñerrian emititzeko baimena lortu du Xaloa Telebistak

Euskara Kultur Elkargoak landutako berria da hau, bere web orrian ikusten ahal dena. Ea zer nolako ibilbidea duen kontu honek. Iruñerriko euskaldungoak badu euskarazko hedabideen beharra.





Astean 39,5 ordu eskaini beharko ditu, euskaraz eta gaztelaniaz
 
Nafarroako Gobernuak LTD Lurreko Telebista Digitalaren sei kanal berri jartzea baimendu du: bi autonomiko eta tokiko lau, horietatik hiru Iruñerrian eta bat Tafallan. Hain zuzen, Xaloa Kultur Elkarteak lortu du Iruñerrian emititzeko baimenetako bat, telebista autonomikoa martxan jartzeari uko egin ondotik. Urtebete izanen du Xaloak Iruñerrian programazioa martxan paratzeko. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, astean 39,5 orduz herritarrendako saioak eskainiko ditu, euskaraz eta gaztelaniaz.
Nafarroa osorako bi eskaintza berri
Nafarroan libre zeuden bi kanal autonomikoak martxan paratzeko baimenak Abian Komunikazioa S.L. sozietateak eta Vaughan mutlimedia taldeak lortu dituzte.
Abian Komunikazioak eduki orokorreko NBR TV proiektua garatuko du. Programazioaren herena Nafarroari buruzko edukiz beteko du eta programazioaren laurdena euskaraz emanen du. Duela gutti irrati-lizentzia ere eskuratu du Abian Komunikazioak.
Vaughan multimedia taldeak, berriz, ingelesa ikasteko programazio tematikoa eskainiko du. Edukia ikusleen hizkuntza-mailaren arabera antolatuko du eta haurrentzako saio bereziak emanen ditu. Nafarroan egindako Nafarroari buruzko edukia ere emanen du, astelehenetik ortziralera.
Tokiko kanalak
Xaloarekin batera, Hamaikak Telebista Hedatzeko Taldeak eta Abian Komikazioa SL taldeak lortu dituzte Iruñerrirako baimenak. Hamaika Telebista tokiko hamar telebista-kate ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta hiru egunkari-talde ditu sustatzaile: Noticias (Diario de Noticias eta Deia argitaratzen dituena), Berria eta Hitza, eta EKHT (Gara eta Le Journal argitaratzen dituena). Eduki orokorrak proposatu ditu, eta astean 131 orduan bere programazioa eskaintzea, euskara hutsean.
Zona Media Televisionek Tafallan emititzeko baimena lortu d

No comments:

Post a Comment