Total Pageviews

Saturday, December 13, 2014

«Hedabideak ispilu dira»


Elkarrizketa mamitsua Aitor Zuberogoitiari egindakoa. Gertuko Komunikabideen II. Jardunaldien berri txiripaz enteratu gara, Berria-ren web-atariari esker betiere. Hemendik hartua: http://www.berria.eus/paperekoa/1744/012/001/2014-12-11/hedabideak_ispilu_dira.htm


 Euskarazko hedabideen balio soziala eta gizarteari egiten dioten ekarpena neurtzeko egitasmoa aurkeztu du Hezikom ikerketa taldeak, Gertuko Komunikabideen II. Jardunaldian.

 

2014-12-11 / Gotzon Hermosilla


Gertuko Komunikabideen II. Jardunaldia egin zuten atzo Aretxabaletan (Gipuzkoa), Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezikom ikerketa taldeak antolatuta. Gai nagusi bat aletu zuten jardunaldian: gertuko komunikabideen balio soziala, euskarazko hedabideei arreta berezia jarriz, baina beste zenbait herrialdetan izandako esperientziak ere aintzat hartuz.

Jardunaldi hori baliatu zuten Hezikomeko kide Aitor Zuberogoitiak, Txema Egañak eta Eneko Bidegainek esku artean duten egitasmoa aurkezteko: euskarazko hedabideen gizarte ekarpena neurtzeko ikerketa. Aitor Zuberogoitia (Etxebarria, Bizkaia, 1972) Mondragon Unibertsitateko irakasleari egokitu zitzaion egitasmo horren xehetasunak azaltzea.

Balio sozialaz hitz egiten duzuenean, zertaz ari zarete?

Historia apur bat egin behar da kontzeptuaren nondik norakoak azaltzeko. Margaret Thatcher 1979an Erresuma Batuko lehen ministro eta 1981ean Ronald Reagan Ameriketako Estatu Batuetako presidente izendatu zituztenean, pribatizazio uholde handia gertatu zen, lehenagotik Milton Friedmanek eta Chicagoko Eskolak teorizatu zutena: estatuaren parte hartzea ahalik eta gehiena murriztu behar zen, eta lehentasuna ekimen pribatuari eman behar zitzaion. Diskurtso eta praktika horiek ikusirik, 1990eko hamarkadan erakunde batzuk hasi ziren euren jarduna sozialki zenbateraino zen garrantzitsua bistaratu nahian.

Orduan sortu zen «balio soziala» kontzeptua?

Bai. Kontrako erreakzio horretan, lehenengoa Kopenhageko Errege Antzokia izan zen (Danimarka); 1997an ikerketa bat egin zuen kalkulatzeko bere jardunak zenbat itzultzen dion gizarteari. Horren ostean beste hainbat etorri ziren. Ahalegin horien atzean antzeko mezua dago: «Guk diru publikoa jasotzen dugu, baina hori gizarteari itzultzen diogu, gure jardueraren onura gizartean gelditzen delako».

Euskal hedabideekin antzeko ikerketa bat egiteko proiektua aurkeztu duzue. Zergatik?

Askotan entzuten dugu ETB1 %2k baino ez dutela ikusten, euskal hedabideak diru laguntzetatik bizi direla eta antzeko mezuak, baina horri datuekin erantzungo dion ikerketarik ez dugu izan.

Zein fasetan dago proiektua?

Teoria arloa zedarritu ondoren, hurrengo pausoa da neurgailua bera zehaztea. Horretarako, Hezikom lantaldea osatzen dugunok ari gara prestakuntza jasotzen, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa talde batekin eta Deustuko Unibertsitateko beste batekin. Badago jarduera jakin baten balio soziala neurtzeko tresna bat, baina orain hori egokitu behar dugu euskarazko komunikabideen ezaugarri berezietara.

Eta hori nola egingo duzue?

Lehenbizi, tresna prest dagoenean probatu egin nahi dugu bi hedabidetan, BERRIAn eta Goiena-n. Bi komunikabideok ontzat eman dute ideia, baina sakon azaldu beharko diegu abenduaren amaieran eta urtarrilaren hasieran, eta hurrengo fasea izango litzateke interes taldeen mapa egitea.

Zer da hori?

Orain arte, ekonomia tradizionalean, helburua beti izan da etekinak sortzea enpresaren akziodunentzat, eta horren arabera neurtzen zen enpresa baten arrakasta. Kontzeptu honek ikuspegi hori gainditu nahi du: akziodunei ez ezik, enpresaren jardunak eragiten dien guztiei entzun behar zaie, eta horietako bakoitzari enpresaren jardunak zer ekartzen dion neurtu.

Eta nola neur daiteke hedabide baten balio soziala?

Hor hiru atal atzeman daitezke. Lehenik, eragin soziala duen balio ekonomikoa, hau da, hedabide horrek zenbat pertsona dituen soldatapean, inguruko hornitzaileei zenbateko erosketak egiten dizkien eta abar. Bigarrenik, balio sozial espezifikoa dugu, neurtzen zailena dena: adibidez, hizkuntzaren normalizazioan, terminologian eta abarretan ekartzen duen onura. Hirugarrenik, administrazioari zerga bidez itzultzen zaiona dago. Hiru horien batuketa da balio soziala.

Zure ustez, zer ekarpen egiten dio euskal gizarteari euskarazko hedabideen esparruak?

Hizkuntzaren joan-etorri librea bermatzeko azpiegitura bat dakar, eta uste dut funtsezkoa dela hori. Ispilu bat ere bada, hizkuntza komunitateak bere burua egunero islatuta ikusteko, eta erreferentzia esparrua, komunitate hori kohesionatzeko eta ez gehiago zatikatzeko. Baina errealitate materialago bat ere badago: hor jende asko ari da lanean, inguruan aberastasuna sortzen du, eta eragin handia duen jarduera ekonomikoa bideratzen du.

Tokian tokiko hedabideak eta nazio mailakoak kontrajarrita daude, edo osagarriak dira?

Elkarren osagarri izatera kondenatuta daude. Tokian tokikoa indartsu egotea ezinbestekoa da nazionalaren harrobia hortik etorriko delako, eta nazio mailakoa indartsua izatea ere funtsezkoa da, dudarik gabe, hizkuntza komunitatea egituratzeko

Hekimen: "Euskal hedabideek ezin dute murrizketa gehiago jasan"

 Hekimen euskarazko komunikabideen elkartearen agerraldia Eusko Legebiltzarreko Kultura eta Euskara Batzordean.
Juanan Ruiz/ Argazki Press
 Hona hemen gaurko Berria-n ikusitako notizia bat. Ez bakarrik euskaltzale bezala, euskal herritar bezala erakiten didan (digun) arazoa da guztion arreta eskatzen duena. Ea gogoeta pizteko balio duen. Hemendik hartua: http://www.berria.eus/albisteak/106323/hekimen_euskal_hedabideek_ezin_dute_murrizketa_gehiago_jasan.htm

Ahalegina eskatu die Eusko Legebiltzarrean 2015eko aurrekontuak eztabaidatzen ari diren talde politikoei murrizketen aurreko egoerara itzultzeko

Euskal hedabideen elkarte Hekimenen batutako komunikabideek argi dute beste "norabide" bat hartu behar dutela Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideetara zuzentzen dituen diru laguntzek. Eskaera zehatza egin dute: 2008ko egoerara itzuli nahi dute. "Murrizketak hasi aurreko egoerara bueltatzeko", esan dute. Eta dirutan ere neurtu dute norabide aldaketa horrek ekarri beharko lukeena. "Milioi bat euroko diru laguntza beharko lukete hedabideek". Oroitarazi dute euskararentzako aurrekontuek, eta, ondorioz, hedabideen finantziazio publikoak, beheranzko joera hartu dutela azken urteotan, eta ezin dela beherako bide horretan jarraitu. "Etorkizunera begira", finantziaziorari buruz "gogoeta sendo eta partekatua" egiteko prest daudela adierazi dute, lehendik hainbatetan argi utzi duten gisan.

Friday, November 14, 2014

Xaloa Telebista Iruñerrian

Hara zer jakin berri dugun. Xaloa Telebistak crowdfunding edo diru-bilketa bat hasi du, Iruñerrian emititzen hasteko. Zorterik onena opa diegu "baliente" hauei. Helbide honetatik atera dugu ondorengoa: http://karena.eu/es/proiektua/xaloa-telebista-irunerrian




Xaloa Telebista 1997an hasi zen emititzen Baztan-Bertizarana-Malerrekan. Sorreratik bertatik, helburu nagusi batek bultzatu du gure jarduna: euskarazko telebista zerbitzu hurbila emateko helburua eta gogoa
Xaloa Telebista 1997an hasi zen emititzen Baztan-Bertizarana-Malerrekan. Sorreratik bertatik, helburu nagusi batek bultzatu du gure jarduna: .

Gure Estatutuetan garbi azaltzen den bezala, euskararen erabilpena normalizatzeko sortu zen Xaloa Kultur Elkartea. Horretarako euskara hutsez emititzen dugu, euskararen estima soziala berreskuratzeko eta euskaraz hitz egiteko ohiturak indartzeko. Horrez gain, eskualdeko garapen integralaren aldeko apustua egin dugu, bertako giza-jende, talde eta erakundeei lagunduz.

Nafarroako Gobernuak 2013an LTD kanalen esleipena egin zuenean, gure proiektua garatu eta euskararen normalizazioan laguntzeko jauzi kualitatiboa egiteko aukera ikusi genuen. Horregatik, lehiaketara aurkeztu eta eskuratu ere, eskuratu egin genuen Iruñerrian emititzeko lizentzia.


Lizentzia lortu izana albiste pozgarria izan da, baina baita kezka iturri handia ere. Telebista medio garestia da, eta martxan jartzeko inbertsio handi samarrak eskatzen ditu: seinale digitala igortzeko multiplex delakoa, errepikagailuak, azpiegitura tekniko horren guztiaren mantenua...

Kanpaina honen helburua hori dena finantzatzeko babes ekonomikoa lortzea da, batetik, eta gure proiektuaren berri ere ematea. Kopuru handia behar dugu abiatzeko, bai, baina gure ustez trukean etorriko diren irabaziak ere handiak izango dira:

  • Esparru berria irabaziko dugu euskarazko ikus-entzunezkoentzat. Eta ez dugu guk bakarrik beteko, noski. Xaloa Telebista TOKIKO telebisten sareko partaidea, baita TOKIKOM eta HEKIMEN hedabideen elkarteetakoa ere. Gurea ez da proiektu isolatua, inguruko eragileekin lotutakoa baino.
  • Komunikazio tresna berria jarriko dugu Iruñerriko jendearen esku. Hurbileko telebista eredua da gurea, parte-hartzailea eta kanpotik egin nahi diren ekarpenetara irekia. Leiho berria ireki nahi dugu, Iruñerriko jende oro euskararen unibertsora erakartzeko.
  • Euskarazko ikus-entzunezko edukiak eskainiko ditugu. Aukera eskainiko diegu Iruñerriko biztanle guztiei euskarazko ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko. Izan haur, gazte zein heldu, guztiontzat izango dugu zeozer.
  • Etorkizunean garapen handia izan dezakeen kimua landatuko dugu. Xaloa Telebista Iruñerrian abiatzea ez da ezeren amaiera, hasiera baizik. Egoki ureztatu eta zainduz gero, hemendik gutxira Iruñerriko biztanleoi itzal sendo eta freskoa eskain diezagukeen zuhaitz handi baten kimua landatzeko laguntza da eskatzen ari garena.

Emisioak abenduan hasi nahi ditugu proba modura, eta urtarrilean, pixkanaka-pixkanaka, programazioa osatzen joan. Egunero albistegi eta magazine bat izango dugu, eta harekin batera marrazki bizidunak, haurrentzako saioak, gazteentzakoak, kirolak, emakumeen ingurukoak... Gurea proiektu irekia da, inor baztertu nahi ez duena.

50.000 euro behar ditugu

Seinalea emititzen hasteko, 50.000 euroko inbertsioa egin behar dugu. Diru horrekin bi emisio zentro jarriko ditugu, Elo eta Ezkaba mendietan, Iruñerria osora ondo iritsi ahal izateko. Ordainketa horren zati bat egina dugu dagoeneko, lanak aurreratzen joateko, baina kopuru osoa lortu ezean ezinezkoa izango zaigu Iruñerriko euskara hutsezko telebista martxan jartzea.

Lagunduko diguzu? Ahaleginak merezi du!!!


Xaloa Telebista: televisión local en euskera para la comarca de Pamplona


Xaloa Telebista empezó sus emisiones en 1997, en la zona de Baztan-Bertizarana-Malerreka, con el objetivo de fomentar el uso del euskera a través de un servicio de televisión cercano y comprometido con el entorno.

Cuando el Gobierno de Navarra anunció la adjudicación de licencias de televisión local en 2013, en Xaloa vimos clara la oportunidad de dar un salto cualitativo en nuestra actividad. Por ello no dudamos en presentarnos al concurso, y conseguimos una de las licencias para la comarca de Pamplona.

La concesión de la licencia es una gran noticia: nos permite abrir una nueva ventana para la cultura en euskera y facilitar el consumo de contenidos audiovisuales en un área a la que hoy por hoy no llega ninguna emisión digital en euskera. A partir de diciembre, en periodo de pruebas, y después asentándonos poco a poco, emitiremos informativos, magazines, dibujos animados, programas para jóvenes, deportivos, sobre temáticas sociales... En una programación en la que queremos dar cabida y voz a toda la población de Pamplona y su comarca.

Esto, por otro lado, también supone un gran reto. Para empezar a emitir, necesitamos 50.000 euros, con los que poner en marcha el emisor ‘multiplex’ y dos repetidores que nos permitan cubrir toda el área. El objetivo de esta campaña es cubrir esa inversión inicial, que nos permitirá sentar las bases para el futuro y, de paso, facilitar las cosas al resto de emisoras locales que tienen licencia en la zona.

¿Nos ayudas? ¡De verdad pensamos que merece la pena!

Xaloa Telebista: télévision locale en basque pour Pampelune et sa région

Xaloa Telebista a commencé à diffuser en 1997 dans la région de Baztan-Bertizarana-Malerreka, visant à promouvoir l'utilisation de la langue basque à travers d’un service de télévision proche et engagé dans la société.

Lorsque le gouvernement de Navarre a annoncé l’accord des licences de télévision locale en 2013, à Xaloa nous avons vu une claire occasion de faire un bond en avant dans notre entreprise. Donc, nous n’avons pas hésité à participer au concours, et nous avons obtenu une licence pour la région de Pampelune.

L’octroi de la licence est de bonnes nouvelles: cela nous permet d’ouvrir une nouvelle fenêtre pour la culture basque et de faciliter la consommation de contenus audiovisuels dans les domaines dont aujourd'hui il n’y a pas des émissions en basque. À partir de décembre, d’abord en période d’expérimentation et puis s’établissant petit à petit, nous émettrons des bulletins d’information, des magazines, des dessins animés, des programmes pour la jeunesse, des sports, des questions sociales... dans un programme dans lequel nous voulons accueillir et donner la voix a toute la population de Pampelune et de sa région.

Ceci, par ailleurs, nous lance également un grand défi. Pour commencer l’émission, nous avons besoin de 50 000€ ; qui nous donnèrent la possibilité de mettre en place l'émetteur "multiplex" et deux répéteurs qui nous permettent d’être accessibles à l'ensemble de la région. Le but de cette campagne est de couvrir cet investissement initiale, ce qui nous permettra de jeter les bases pour l'avenir et, en même temps, faciliter la tâche au reste des stations locales qu’ont des licences dans la zone.

Vous voulez nous aider ? Il vaut vraiment le coup!

Xaloa Telebista: local television in basque language for Pamplona and its area

Xaloa Telebista began broadcasting in 1997 in the area of Baztan-Bertizarana-Malerreka, aiming to promote the use of Basque language through a hyperlocal television service.

When the Government of Navarra announced the licensing of local television in 2013, we at Xaloa saw a clear opportunity to make a quantum leap in our business. We participated in the public contest, and finally got a license for the Pamplona area.

The license grant is great news: we can open a new window and facilitate the consumption of audiovisual contents in an area which today has no digital broadcast in Basque language. Beginning in december, we will produce and broadcast newscasts, magazines, cartoons, sports, social issues, youth programs…

But this is also a major challenge. To start broadcasting, we need 50,000 euros, to install the 'multiplex' broadcasting device and two signal repeaters that allow us to cover the entire area. The aim of this campaign is to cover the initial investment, which will allow us to lay the groundwork for the future and, in turn, make things easier to other local stations that are licensed in the area.

Will you help us? We really think it's worth it!