Juanan Ruiz/ Argazki Press
Hona hemen gaurko Berria-n ikusitako notizia bat. Ez bakarrik euskaltzale bezala, euskal herritar bezala erakiten didan (digun) arazoa da guztion arreta eskatzen duena. Ea gogoeta pizteko balio duen. Hemendik hartua: http://www.berria.eus/albisteak/106323/hekimen_euskal_hedabideek_ezin_dute_murrizketa_gehiago_jasan.htm
Ahalegina eskatu die Eusko Legebiltzarrean 2015eko aurrekontuak eztabaidatzen ari diren talde politikoei murrizketen aurreko egoerara itzultzeko
Euskal
hedabideen elkarte Hekimenen batutako komunikabideek argi dute beste
"norabide" bat hartu behar dutela Eusko Jaurlaritzak euskarazko
hedabideetara zuzentzen dituen diru laguntzek. Eskaera zehatza egin
dute: 2008ko egoerara itzuli nahi dute. "Murrizketak hasi aurreko
egoerara bueltatzeko", esan dute. Eta dirutan ere neurtu dute norabide
aldaketa horrek ekarri beharko lukeena. "Milioi bat euroko diru laguntza
beharko lukete hedabideek".
Oroitarazi dute euskararentzako aurrekontuek, eta, ondorioz,
hedabideen finantziazio publikoak, beheranzko joera hartu dutela azken
urteotan, eta ezin dela beherako bide horretan jarraitu. "Etorkizunera
begira", finantziaziorari buruz "gogoeta sendo eta partekatua" egiteko
prest daudela adierazi dute, lehendik hainbatetan argi utzi duten gisan.
No comments:
Post a Comment