Hara, Bizkaie! web-gunetik etorri zaigun berria. Bejondaiola telebistaren proiektu honi. Eta datozela beste batzuk. Eskaintza sustatu behar da... askotan eskaera sustatzeko bidea izaten baita, eta eskaera dagoenean ez dago beldurrik (euskarazko) hedabideen artean konpetentzia edo lehia egon dadin. Uste dut.
Hemendik hartua:
http://www.bizkaie.biz/orokorra.php?atala=2&id=13549&sec=30&fecha=2014-11-13
1.997tik Baztan-Bertizarana-Malerrekan emitiduten dauen Xaloa Telebisteak
salto kualitatiboa iragarri dau gaur, Iruñerrian be emitiduten hasiko
baita aste gitxi barru. Telebistarentzako ez eze, Iruñerriko
gizartearentzat be aurrerapausu handia izango da bertako euskerazko
telebistearen sorrerea.
Xaloa Telebisteak 2013ko lizentzia banaketan lortu eban Iruñerrian
emitiduten hasteko baimen ofiziala. Ordutik hamaika ate joten ibili da
egitasmoa errealidade bihurtzen hasteko. Holan azaldu dau Joseba
Igerabidek, telebistaren arduradunak.
Egitasmoak ilusino handia piztu dau hasiera-hasieratik. Horren
adierazgarri, aurkezpeneko mahaian izan dan ordezkaritza zabala.
Igerabidegaz batera, Euskaltzaleen Topaguneko Oskar Zapatak, Tokikomeko
presidente Urko Aristik eta Udalbiltzako Maite Iturrek be hartu dabe
berbea aurkezpenean. Eurekaz batera, euskalgintzako ordezkaritza zabala
be batu da aurkezpenean, proiektuari atxikimendua erakutsiz.
Euskaltzaleen Topagunearentzat Iruñerriko euskaldunek ikus-entzunezkoen
alorrean bizi daben hutsunea betetera dator Iruñerrirako euskerazko
telebista barria. Topaguneak hasieratik hartu dau beregan proiektua
euskalgintzako beste eragileakaz konpartiduteko ardurea, eta erantzuna
oso positiboa izan da hasiera-hasieratik.
Tokikomeko presidente Urko Aristik be pozgarritzat jo dau Xaloak bere jarduna Iruñerrira zabaltzea. Inguru
urbanoetako toki komunikabideek eragin handia izan leikie,
publikoarengan zein inguruko beste tokiko hedabideetan, eta guretzat
funtsezkoa da uriburuetan toki komunikabide sare ahalik eta osotuenak
izatea. Xaloak zeregin garrantzitsua izango dau inguruko beste
hedabideakaz alkarlanean, laster martxan izango dogun Iruñerriko
agerkari digitala ikus-entzunezko edukiz horniduten.
Udalbiltzak be pozik hartu dau proposamena: Maite Iturreren esanetan, gaur-gaurkoz,
telebista ezinbestekoa da euskerearen erabilerea bultzatzeko,
etaIruñerriaren egoerea kritikoa da alde horretatik: euskerazko
telebistarik ez egotetik holako bat sortzera pasauko gara, aurrerapausu
praktiko eta sinboliko handia gure ustez.
Euskerazko telebista barriak abenduan hasiko ditu probako emisinoak, eta
azpiegitura teknikoak martxan jarteko 50.000 euroko inbersinoa egin
behar dau. Hori finantzateko, telebisteak diru-batze edo crowdfunding
kanpaina bat abiatu dau Karena
plataforma euskaldunean. Besteak beste, Euskaltzaleen Topaguneak,
Tokikomek eta Udalbiltzak be bat egin dabe kanpainearen helburuakaz,
euskalgintzako beste hainbat eragilegaz batera. Euskal Herri osora
zabalik dagoan kanpaineak 40 egun ditu behar-beharrezkoak diran
errepikagailu bi erosteko 50.000 euro horreek ekarpen txikien bidez
batzeko.
No comments:
Post a Comment