Euskalerria irratiaren web-gunetik hartutako notizia. Zorionak eta eutsi ekimen berriari!
Politika, sindikalgintza, euskalgintza eta gizarte mugimenduetako hainbat ordezkari elkartu dira Katakrak-en.
Komunitatearentzako plaza
digitala izan nahi du Iruñerriko Euskaldunon Agerkariak. Informazioak,
iritziak, ideiak trukatzeko gunea, elkarren berri edukitzekoa. Eta
analogikoki hori bera izan zen atzo, ostiralarekin, Katakrak liburu
dendako areto nagusian jendaurreko aurkezpena egin zuelarik, alor
askotako eragileak elkartu baitziren egitasmo berriari ongietorri
egiteko.
Proiektua Topagunea, Tokikom
eta Euskalerria Irratiaren elkarlanaren fruitua da. Topagunearen
izenean, Oskar Zapata “hunkiturik” azaldu zen, “euskal hiztunon
komunitateak aspaldidanik zuen ametsa errealitate bilakatu delako”.
Tokikomeko presidente Urko Aristik elkarlanaren indarra nabarmendu zuen,
“eta Euskal Herria halako auzolan emankorrez betetzera” deitu zuen.
Euskalerria Irratiko zuzendari Mikel Bujandak euskaraz komunikatzearen
garrantzia nabarmendu zuen: “Horixe da guk egiten duguna eta guk
bultzatu nahi duguna”. Euskalerria Irratiko koordinatzaile Juan Kruz
Lakasta “oso pozik” zegoen, “gure komunitatearentzako oso tresna
indartsua” sortu delako.
Kale nagusiko liburu dendara
alderdi politikoen ordezkaritza zabal eta askotarikoa hurbildu zen. Han
ziren, besteak beste, EH Bilduko foru eta udal hauteskundeetarako
zerrendaburuak, hurrenez hurren, Adolfo Araiz eta Joseba Asiron. Baita
haien Geroa Baiko homologoak ere: Uxue Barkos eta Itziar Gomez.
Izquierda Ezkerrako Iruñeko zerrendaburu Edurne Egino ere bertaratu zen,
koalizio bereko kide Ioseba Ezeolazarekin. Ekitaldian, halaber, bi
alkatek hartu zuten parte: Atarrabiako Pedro Gastearena eta Berriozarko
Xabi Lasa. Baziren tartean bestelako hautetsiak, konparaziora, Iruñeko
zinegotzi Aitor Lakasta eta Nafarroako parlamentari Bakartxo Ruiz. Baita
Udalbiltzako Xanti Kiroga ere. Arduradun politikoen artean ezin
aipatzeke utzi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuorde
Patxi Baztarrika.
Euskalgintzako hainbat eta
hainbat eragile elkartu ziren: Euskaltzaindiako Andres Iñigo,
Kontseiluko Paul Bilbao, Behatokiko Garbiñe Petriati, Euskara Kultur
Elkargoko Xabier Epaltza, AEK-ko Helios Del Santo, IKA-ko Sagrario
Aleman, EHEko Nestor Esteban eta Iruñeko Komunikabideak Fundazioko
Xabier Lozano, besteak beste. Hezkuntzaren mundutik Kale Nagusiko
aretora hurbildu ziren NIEko Mikel Belasko, NIZEko Aitor Etxarte,
Sortzeneko Gari Torregrosa, Dindaiako Esther Lakasta, NUPeko prentsa
arduradun Pello Pellejero. Baita Eusko Ikaskuntzako Nafarroako
presidenteorde Asier Barandiaran ere.
Kazetaritzari dagokionez, han
ikusi genituen Hekimeneko Alberto Barandiaran, Diario de Noticiaseko
zuzendari Joseba Santamaria, Euskadi Irratiko albistegietako buru Aritz
Agirre, Berriako Nafarroako ordezkaritzako buru Joxerra Senar, Garako
Martxelo Diaz, Xaloa Telebitsako Joseba Igerabide, Ahotsako David Llamas
eta beste hainbat.
Baziren, halaber, gizarte
mugimenduetako hainbat ordezkari: ELA sindikatuko Mitxel Lakuntza,
Steilaseko Kepa Yecora, Memoriaren Bideak elkarteko Fernando Mendiola,
Eguzki Bideoak-eko Ruben Marcilla, besteak beste. Eta baziren tartean
Euskalerria Irratiko hainbat kolaboratzaile asko: Santi Leone, Jon
Alonso, Inma Errea, Josetxo Azkona...
No comments:
Post a Comment