1980an Euskal Herriko Unibertsitatea sortu zela genioen eta, kazetaritza lizentziatura orduantxe hasi zen Leioako campusean. Euskarazko kazetaritza egiteko kapaz diren profesionalak sustatzea izan da fakultate haren helburuetako bat eta, bere jarduera akademikoaz gain zenbait ekitaldi, hitzaldi eta ikastaro monografiko burutu zituen hasierako urte haietan. 1993. urtean, berriz, mintegi zabal bat egitea erabaki zuten eta 12 hizlari gonbidatu zituzten. Mintegi horren emaitza Hedabideetako euskara (Euskal Herriko Unibertsitatea, 1994) delako lana dugu, gerora etorriko ziren zenbait lanen aitzindari.
Hona hemen mintegi hartan egile bakoitzak jorratu zuen gaia:
Agustin Zubikarai: “Euskal Egunkaria eta euskara”
Antton Aranburu: “Kazetaria eta euskara”
Patxi Petrirena: “Kazetarien testuan bahean, estilo liburua aldean”
Igone Etxebarria: “Euskal Telebistako euskara”
Erramun Gerrikagoitia: “Euskal Journalismoan dilema eta ambivalentia lexikala eta otrographikoa”
Xabier Kintana: “Ahozko eta idatzizko tradizioa sokatiran”
Jon Sarasua: “Igorlea, hartzailea eta kodea: hiru elementu euskarazko kazetari hizkuntzan”
Alfontso Irigoien: “Komunikazio-tresna Publikoetarako”
Mattin Larzabal: “Ipal Euskal Herriko kazetarien euskaraz”
Gorka J. Palazio: “Kazeta-hizkera eta neologismoak”
Manu Ertzilla: “Euskal kazetaritzaz”
Juan Mari Lekuona: “Azken hitzak”
Ordura arte egindako ikuspegi metaketa zabalena dugu liburu hau eta Gorka Palazio izan zen koordinatzaile eta editore nagusia lan horretan. Dagoeneko euskarazko kazetaritzaren inguruan esperientzia zutenen analisiak biltzen dira bertan eta orduan erreferentzia zen bezala, gaur egun ere oso irakurgarriak dira txosten horiek. Zer esanik ez, euskararen erabilerari berebiziko arreta eskaintzen zaio zenbait txostenetan. Arau emaileak ez diren arren (txostenok), hainbat norabide eta joera markatzen hasi ziren, geroagoko zenbait estilo-liburutan gauzatuko zirenak.
No comments:
Post a Comment