(Argia.com-etik hartutako berria, euskarazko kazetaritzarenik zerikusia duena)
Miren Jone Azurza Zeruko Argiaren zuzendaria izan zen 1969tik 1972ra .Kazetaritzako Ohorezko Rikardo Arregi Saria jaso du aurten, Ignazio Arregirekin batera, "euskarazko kazetaritzaren zutoinak direlako". Hona hemen Berriako Igandea gehiagarriko elkarrizketatik hartutako pasarte batzuk:
"Hainbat gaitan aditu zirenekin erredakzio talde bat osatzea izan zen nire lehendabiziko lana Zeruko Argian. Astelehenero hasi ginen biltzen, kafetxo bat hartzen genuen eta koaderno potolo batean batean apuntatzen nituen aldizkariko orri guztietako gaiak. Denen artean pentsatzen genituen. Edorta Kortadi, Xabier Lete, Martin Ugalde... euskal kulturako jende esanguratsu ugari biltzen zen bilerara".
(…)
"Zeruko Argia utzi nuenean, arratsaldeak libre nituen. Eta filosofia ikasten hasi nintzen. Asko disfrutatu nuen, eta arrasto handia utzi zidan kazetaritzarako, hau da, askoz ere gauza gehiago direla ez dakizkizunak dakizkizunak baino".
(…)
"Zentsura handia pasatu behar izaten genuen. Esaterako 25.000 pezetako isuna ordaindu genuen batzoki eta nazioartea hitzak erabiltzeagatik. Hamaika aldiz, hamar aldiz gehi bat, joan nintzen ni epaitegietara, ni bainintzen ateratzen zen guztiaren arduradun".
No comments:
Post a Comment