(En fin, eguneroko ogia)
Ana Urkiza
EUSKARAREN Egunean. Donostiako Loiolako erriberetan Super Amara kateak denda berria ireki du aurreko astean eta larunbatarekin, mandatutxo bat egitera joan ginen, denda berria bisitatuaz.
Denda ederra benetan. ¡Qué lujo chica, aquà da gusto! Edo ¡qué presentación, te dan ganas de comprar todo! bezalakoak barra-barra en-tzuten ziren nonahi. Eta hasi nin-tzen pentsatzen luxua eta euskara zergatik ezin ote diren bateratu. Megafoniatik hitz egiten zebilena, raka-raka, gaztelaniaz. Kristalak garbitzen zebilen langile gazte bati irina non zegoen galdetu eta gaztelaniaz erantzun zidan. Arrandegian eta harategian txanda zenbakiak gaztelaniaz kantatzen. Erosle bakar bat ez nuen inguruan euskaraz adi-tzen.
Eta okerrena, langileen joera zen. Gaztelaniaz ematen baitzuten hi-tza. Nork eragingo zien, bada, buelta? Gaztelania ereiten ari ziren...
Informazio gunera joan eta erreklamazio orria eskatu nuen. Eta papera betetzen hasi bezain fite, nagusia etorri zitzaidan (32 urte inguru). ¿Le ha pasado algo a usted, señora? Baietz erantzun nion, zerbitzu guztia gaztelaniaz zela. Perdone, no le entiendo. "Que no he podido comprar en euskera". Pues ya tenemos personal que sabe el vasco. "No lo sé, a mà nadie se me ha dirigido en euskera y en algunas secciones no he podido comprar en euskera... Ya ve, usted tampoco me puede atender en euskera". No creo que sea obligatorio. "Para vender en un paÃs que tiene dos idiomas oficiales usted tiene que estar preparado... porque yo sà que tengo derecho a consumir en euskera".
Hori esaten nion bitartean, bete nuen paper hirukoitzean "tenemos personal que sabe vasco" jarri eta irribarre txiki batez, "aquà tiene, este es para usted y este otro, si quiere seguir con el tema, lo tiene que hacer llegar al Gobierno vasco. A ver si tiene usted suerte".
Suerte izan behar dut nik orain, nire hizkuntza eskubide urratuarekin...
No comments:
Post a Comment