http://www.deia.com/2013/02/11/opinion/columnistas/zirrikituetatik-begira/eusko-ikaskuntza-berria-ii
(Ana Urkiza idazlearen artikulua Deian argitaratua. Ikusten da euskal gizartean badagoela kezka erakunde honekiko eta idazle honi eskertzen diogu bere gogoeta egin izana eta euskaraz egin izana)
Ana Urkiza - Lunes, 11 de Febrero de 2013 - Actualizado a las 05:34h
aurreko astean aurreratu bezala, Eusko
Ikaskuntzakhausnarketa prozesu sakon bat jarri du abian eta, momentu honetan,
bazkideei aztertu beharreko ildoen berri ematen ari da zuzendaritza. Lehenik
eta behin, Eusko Ikaskuntzaren zeregina zein den birpentsatu behar da: ikerketa
arloa sakontzea izango da bere zeregin nagusia? Edota ikertzen eta garatzen
dena herritarrari hobeto helaraztea?Lurralde guztietan egoten jarraituko du
baina egitura zentralizatu batekin, edota, orain arte bezalaxe, lurralde
bakoitzeko zuzendaritzak mantenduko dira? Unibertsitateek ere ikertzen dituzten
gaiak aztertzen jarraituko da, edota elkarlanari zabalduko zaizkio zubiak? Gaur
egungo ikerketa sail eta aldizkari guztiak kudeatzen jarraituko da, edota,
hauen artetik batzuen aldeko apustua egin beharko da eta teknologia berrietan
areago oinarritu?Zein da, benetan, barne egituraketa aferez gain, Eusko Ikaskun-tza gainontzeko erakundeengandik bereiziko duen ezaugarria?
Nire uste apalean, bi dira Eusko Ikaskuntzaren erreferentzialtasuna markatu behar duten ezaugarriak eta lan ildo nagusiak: lehenengoa, nortasuna edota identitatea zehaztea da. Hau da, aztertzen eta ikertzen den guztiak, "euskal" nortasuna eraikitzeko izan behar du. "Euskal" horren ezaugarriak eta berezitasun propioak azter-tzea. Eta bigarrena, komunikazioa da. Hau da, aztertzen eta zehazten den guztia "jakitera eman" behar da, eta "herritarrengana helarazi". Bestela, ez du balio. Ez baitu eraginik.
Beraz, funtzio horiexek izan behar lituzke Eusko Ikaskuntzak. Eta erreferentea behar luke izangainontzeko euskal kultur erakunde, unibertsitate, ikerketa zentro eta erakunde publikoekin batera elkarlanean, euskal nortasunaren zehaztapenean eta komunikazioan Euskal Herriko erakunde nagusia eta bakarra izanik.
No comments:
Post a Comment