Euskonews-era ere iritsi da zurrunbilo ekonomikoa eta aldizkariaren hastapenetatik – 1998an– astekaria izan dena hamabostean behin argitaratzera pasatu da. Murrizketa ekonomikoek eraman gaituzte neurri hau hartzera, Euskonews egiten dugun guztion, zu barne, gogoz kontra.
Bizitzen ari garen egoera honi aurre egiteko jar ditzakegun baliabide guztiak ongi etorriko zaizkigu, Euskonews argitaratzen segituko badugu. Horregatik zure sostengua eskatzen jarraitu behar da eta orain arte egin ez dena ere planteatzen zaizu: lagunduko al diozu ekonomikoki Euskonewsi?
Hortxe doa, beraz, gure erronka, hots, Euskonews aitzindariaren ibilbidea aintzat hartzen dugunon diru laguntzarekin ahalbideratzea aldizkariaren etorkizuna. Ez da erraza, inolaz ere, Euskonewsen ardura dugunontzat horrelako eskaera egitea, baina zailagoa egingo litzaiguke 15 urteko ibilbidea etetea.
Zure laguntza aldez aurretik eskertuz,
EUSKONEWSen ZUZENDARITZA
Nola lagundu?
. Transferentzia bidez. Kontzeptuan Euskonews adieraziz:KUTXABANK: 2095 5005 90 1060836219
CAJA LABORAL: 3035 0060 40 0600012221
. Paypal plataformaren bidez, Paypal kontu batekin edo kreditu txartel bat erabiliz.
. Amazon webguneko erosketak Euskonewseko orrialdeetako loturen bitartez eginez gero, erosketaren zati bat aldizkarira joango da.
Oharra: egindako dohaintza errentaren aitorpenean desgrabatzeko zure NA zenbakia, posta kodea eta egiaztagiria euskonews@euskonews.com helbidera bidali.
No comments:
Post a Comment