Total Pageviews

Friday, February 28, 2014

Elizak komunikatzen ikasi behar du


Josetxo Vera apaiz nafarrak Elizaren hedabideen ordezkariak deitu zituen Madrilera pasa den otsailaren 3tik 5era.
Elizak ez duela ondo komunikatzen esan ohi da eta, Elizaren betebeharra Berri Ona komunikatzea denez, afera honetaz aritu ziren bertaratutakoak. Josetxo Vera Hedabideen Batzorde Episkopaleko arduraduna da (kazetaria da, apaiza izateaz gain) eta Nafarroako Elizbarrutiko La Verdad aldizkariko zuzendaria izan zen zenbait urtez. Berton zegoelarik, besteak beste, aldizkari horren euskarazko gehigarriaren bultzatzailea izan zen.
Elizak hainbat eta hainbat notizia sortzen ditu munduan barrena, gehien gehienak garrantzi handikoak. Duela gutxi, esaterako, Aita Santu berria dela-eta, sekula baino gehiago hitz egin eta idatzi egin da Elizaz eta Aita Santutzaz. Berri positiboek merezi dute eta negatiboek baino indar gehiago eta eragin onuragarriagoa dute: ikuspegi hori sustatu behar dela ikusi zuten batzar hartan parte hartu zutenek.
2012an Elizbarrutien hedabideetako ordezkariek otoitz hau errezatu zuten:

Oración del comunicador

Señor Jesucrito, por medio de María, haznos transmisores de la verdad, libres defensores de la libertad, independientes e imparciales, promotores del bien común y de la concordia, voceros de los valore humanos y espirituales, veraces, ecuánimes, honrados, impulsores de los marginados, leales a nuestra conciencia. Ayúdanos a defender la paz y la convivencia, a respetar la dignidad de las personas, a mantener nuestra integridad profesional, a rectificar nuestros errores. Líbranos de la ligereza y de la frivolidad, de la adulación al poder y del servilismo, del sensacionalismo y de la prepotencia, de los prejuicios y de la agresividad. Haznos sencillos portavoces de la Verdad, que conduce a Ti, Señor Jesús. AMEN

Euskal munduan ere kristauok komunikatzen ikasi behar dugunez, hona hemen otoitz horren behin-behineko euskarazko itzulpena... erabili dezagun:

Komunikatzailearen otoitza
Jesukristo ene Jauna, Maria zure Amaren bitartez, egin gaitzazu egiaren garraiolariak, askatasunaren defendatzaileak, inpartzial eta independienteak, guztien ongi eta  adiskidetasunaren sustatzailean, espiritu eta gizatasunaren balioen bozeramaileak, egin gaitzazu egizale eta zuzenak, ondratuan, baztertuen bultzatzaileak, gure kontzientziarekiko leialak. Lagun gaitzazun bakea eta elkarbizitza defendatzen, gizakien duintasuna errespetatzen, lagun gaitzazu gure zintzotasun profesionalari eusten, gure akatsak zuzentzen. Libra gaitzazu arinkeria eta fribolitatetik, libra gaitzazu poterearekiko lausengutik eta koipekeriatik, sentsazionalismotik, nagusikeriatik, aurreiritzietatik eta oldarkeriatik. Egin gaitzazu Egiaren bozeramaile apalak, Zuregana garamatzan Egiarenak, Jesus gure Jauna. AMEN

Wednesday, February 26, 2014

«Bilbon egiten den euskarazko komunikazioa batu nahi dugu»

'Uriola.info' komunikazio egitasmoak, Bilboko euskara hutsezko hainbat hedabideren informazioa zabaltzeaz gain, hiritarrei parte hartzeko aukera zabala ematen die.

Berria.com heldibetik hartuta, 2014-02-26

Ekimen interesgarria inondik ere, hedabideak eta hizkuntzaren normalizazioa batera doazela frogatzera datorren beste mugarri bat. Etorkizun emonkorra opa diogu hemendik.  

Ainhitze Ruiz

URIOLA
Bilboko euskal komunikabideak biltzen ditu Uriola.info plataformak. Bilboko informazioa euskaraz, formatu digitalean eta auzolanean zabaltzen duen hedabidea da. Bertan, Bilboko euskarazko hainbat hedabideren informazio bateratua ikusi ahal izango da. Tokikomen laguntzarekin sortutako plataforma da, eta beste euskarazko hedabideei ateak zabaltzen dizkiete. Helburua Bilboko euskarazko komunikazio bateratua egitea da. Gaur aurkeztuko dute, 19:00etan, Bilboko Kafe Antzokian.

Zein taldek osatzen duzue Uriola.info?

Berton aldizkariak, Prest! aldizkariak eta Bilbo Hiria irratiak osatzen dugu. Horrez gain, hiritarrek eta hainbat eragilek ere parte har dezakete Uriola.info-n.

Zer da Uriola.info? Nola sortu zen horrelako komunikazio egitasmo bat egiteko ideia?

Bereziki bilbotarrentzako komunikazio egitasmoa da, Berton, Prest! eta Bilbo Hiria irratiak Tokikomen laguntzarekin sortu dutena. Tokikom erakundeak hausnarketa bat egin du euskarazko hedabide txiki eta ertainen iraupenaren inguruan, eta ahulen batasuna deitu dion estrategia ipini du martxan. Hortaz, euskarazko tokiko komunikazio lanean ibiltzen garenon bateratze lana sustatzeko asmoz sortu du plataforma hau.

Zein helburu lortu nahi dituzue?

Bilbon egiten den euskarazko komunikazioa batu nahi dugu. Uriola.info webgune bat baino gehiago da, plataforma bat da. Norbanakoen eta eragile kolektiboen parte hartze zuzena eta aktiboa sustatu nahi dugu, eta baldintza bakarra eskatzen diegu parte hartzaileei: euskara hutsez aritzea. Itxura aldetik ere oso irekia da, eta protagonismo handia eman nahi diegu bilbotarrei. Euskarazko komunikabide sendo bat izan nahi dugu; horregatik, parte hartzeak garrantzi handia du proiektu honetan.

Uriola.info hedabide bat baino gehiago dela eta plataforma bat dela esan duzu; zein hutsune beteko ditu?

Bilbon ez dago Bilboko esparrura mugatzen den euskara hutsezko komunikabiderik. Daudenak elebidunak dira, baina, kopuru aldetik, erdiak baino gehiago gaztelaniaz egiten duten komunikabideak dira. Ondorioz, Bilbon euskaldunon eta euskararen presentzia bigarren mailara pasatzen da. Bilbon euskarak oso astiro egin du aurrera, eta guk erabilpen horri bultzada handi bat eman nahi diogu, eta euskararen erabilera normalizatzen lagundu.

Diozuenez, auzolanean zabaltzen duzue informazioa. Nola lan egiten duzue?

Pazientzia handiz antolatu beharko dugu. Esan bezala, Berton aldizkariak, Prest! aldizkariak eta Bilbo Hiria irratiak osatzen dugu proiektua, eta uste dugu hiruron artean ongi eutsiko diogula proiektu honi. Orain arte kolaborazioak egin ditugu elkarrekin, baina hemendik aurrera gure harremana estuagoa izango da.

Nolako informazioa lantzen duzue?

Bilboko Udalak hainbat udal erakunde ditu, eta informazio asko ematen dute horiek. Baina, udalaz gain, herri eragileak daude, guri aparteko interesa sortzen digutenak eta gure informazio iturri izango direnak.

Nola har daiteke parte Uriola.info atarian?Zer egin behar da bertako erabiltzaile edo kide izateko?

Oso erraza da. Uriola.info-n sartu, eta bi aukera daude: alde batetik, erabiltzaile izatea, eta, horretarako, izena eman behar da. Pasahitz bat ematen dugu, eta nahikoa da helbide elektroniko bat izatea plataformako edukiei buruz iritziak emateko. Bestalde, kide egiteko aukera dago bai norbanakoentzat baita erakundeentzat ere. Datu batzuk bete behar dira, eta ondoren profil bat zabaltzen da. Profil horren bidez, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango dute kideek, baita iritziak partekatzeko aukera ere.