'Uriola.info' komunikazio egitasmoak, Bilboko euskara hutsezko hainbat hedabideren informazioa zabaltzeaz gain, hiritarrei parte hartzeko aukera zabala ematen die.
Berria.com heldibetik hartuta, 2014-02-26
Ekimen interesgarria inondik ere, hedabideak eta hizkuntzaren normalizazioa batera doazela frogatzera datorren beste mugarri bat. Etorkizun emonkorra opa diogu hemendik.
Ainhitze Ruiz
URIOLA
Bilboko euskal komunikabideak biltzen ditu Uriola.info
plataformak. Bilboko informazioa euskaraz, formatu digitalean eta
auzolanean zabaltzen duen hedabidea da. Bertan, Bilboko euskarazko
hainbat hedabideren informazio bateratua ikusi ahal izango da. Tokikomen
laguntzarekin sortutako plataforma da, eta beste euskarazko hedabideei
ateak zabaltzen dizkiete. Helburua Bilboko euskarazko komunikazio
bateratua egitea da. Gaur aurkeztuko dute, 19:00etan, Bilboko Kafe
Antzokian.
Zein taldek osatzen duzue Uriola.info?
Berton aldizkariak, Prest! aldizkariak eta Bilbo Hiria irratiak osatzen dugu. Horrez gain, hiritarrek eta hainbat eragilek ere parte har dezakete Uriola.info-n.
Zer da Uriola.info? Nola sortu zen horrelako komunikazio egitasmo bat egiteko ideia?
Bereziki bilbotarrentzako komunikazio egitasmoa da, Berton, Prest! eta Bilbo Hiria irratiak Tokikomen laguntzarekin sortu dutena. Tokikom erakundeak hausnarketa bat egin du euskarazko hedabide txiki eta ertainen iraupenaren inguruan, eta ahulen batasuna deitu dion estrategia ipini du martxan. Hortaz, euskarazko tokiko komunikazio lanean ibiltzen garenon bateratze lana sustatzeko asmoz sortu du plataforma hau.
Zein helburu lortu nahi dituzue?
Bilbon egiten den euskarazko komunikazioa batu nahi dugu. Uriola.info webgune bat baino gehiago da, plataforma bat da. Norbanakoen eta eragile kolektiboen parte hartze zuzena eta aktiboa sustatu nahi dugu, eta baldintza bakarra eskatzen diegu parte hartzaileei: euskara hutsez aritzea. Itxura aldetik ere oso irekia da, eta protagonismo handia eman nahi diegu bilbotarrei. Euskarazko komunikabide sendo bat izan nahi dugu; horregatik, parte hartzeak garrantzi handia du proiektu honetan.
Uriola.info hedabide bat baino gehiago dela eta plataforma bat dela esan duzu; zein hutsune beteko ditu?
Bilbon ez dago Bilboko esparrura mugatzen den euskara hutsezko komunikabiderik. Daudenak elebidunak dira, baina, kopuru aldetik, erdiak baino gehiago gaztelaniaz egiten duten komunikabideak dira. Ondorioz, Bilbon euskaldunon eta euskararen presentzia bigarren mailara pasatzen da. Bilbon euskarak oso astiro egin du aurrera, eta guk erabilpen horri bultzada handi bat eman nahi diogu, eta euskararen erabilera normalizatzen lagundu.
Diozuenez, auzolanean zabaltzen duzue informazioa. Nola lan egiten duzue?
Pazientzia handiz antolatu beharko dugu. Esan bezala, Berton aldizkariak, Prest! aldizkariak eta Bilbo Hiria irratiak osatzen dugu proiektua, eta uste dugu hiruron artean ongi eutsiko diogula proiektu honi. Orain arte kolaborazioak egin ditugu elkarrekin, baina hemendik aurrera gure harremana estuagoa izango da.
Nolako informazioa lantzen duzue?
Bilboko Udalak hainbat udal erakunde ditu, eta informazio asko ematen dute horiek. Baina, udalaz gain, herri eragileak daude, guri aparteko interesa sortzen digutenak eta gure informazio iturri izango direnak.
Nola har daiteke parte Uriola.info atarian?Zer egin behar da bertako erabiltzaile edo kide izateko?
Oso erraza da. Uriola.info-n sartu, eta bi aukera daude: alde batetik, erabiltzaile izatea, eta, horretarako, izena eman behar da. Pasahitz bat ematen dugu, eta nahikoa da helbide elektroniko bat izatea plataformako edukiei buruz iritziak emateko. Bestalde, kide egiteko aukera dago bai norbanakoentzat baita erakundeentzat ere. Datu batzuk bete behar dira, eta ondoren profil bat zabaltzen da. Profil horren bidez, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango dute kideek, baita iritziak partekatzeko aukera ere.

No comments:
Post a Comment