Josetxo Vera apaiz nafarrak Elizaren hedabideen ordezkariak deitu zituen Madrilera pasa den otsailaren 3tik 5era.
Elizak ez duela ondo komunikatzen esan ohi da eta, Elizaren betebeharra Berri Ona komunikatzea denez, afera honetaz aritu ziren bertaratutakoak. Josetxo Vera Hedabideen Batzorde Episkopaleko arduraduna da (kazetaria da, apaiza izateaz gain) eta Nafarroako Elizbarrutiko La Verdad aldizkariko zuzendaria izan zen zenbait urtez. Berton zegoelarik, besteak beste, aldizkari horren euskarazko gehigarriaren bultzatzailea izan zen.
Elizak hainbat eta hainbat notizia sortzen ditu munduan barrena, gehien
gehienak garrantzi handikoak. Duela gutxi, esaterako, Aita Santu berria
dela-eta, sekula baino gehiago hitz egin eta idatzi egin da Elizaz eta Aita
Santutzaz. Berri positiboek merezi dute eta negatiboek baino indar gehiago eta
eragin onuragarriagoa dute: ikuspegi hori sustatu behar dela ikusi zuten batzar
hartan parte hartu zutenek.
2012an Elizbarrutien hedabideetako ordezkariek otoitz hau errezatu
zuten:
Oración del comunicador
Señor Jesucrito,
por medio de María, haznos transmisores de la verdad, libres defensores de la
libertad, independientes e imparciales, promotores del bien común y de la
concordia, voceros de los valore humanos y espirituales, veraces, ecuánimes,
honrados, impulsores de los marginados, leales a nuestra conciencia. Ayúdanos a
defender la paz y la convivencia, a respetar la dignidad de las personas, a
mantener nuestra integridad profesional, a rectificar nuestros errores.
Líbranos de la ligereza y de la frivolidad, de la adulación al poder y del
servilismo, del sensacionalismo y de la prepotencia, de los prejuicios y de la
agresividad. Haznos sencillos portavoces de la Verdad, que conduce a Ti,
Señor Jesús. AMEN
Euskal munduan ere
kristauok komunikatzen ikasi behar dugunez, hona hemen otoitz horren
behin-behineko euskarazko itzulpena... erabili dezagun:
Komunikatzailearen
otoitza
Jesukristo ene
Jauna, Maria zure Amaren bitartez, egin gaitzazu egiaren garraiolariak,
askatasunaren defendatzaileak, inpartzial eta independienteak, guztien ongi
eta adiskidetasunaren sustatzailean, espiritu eta gizatasunaren balioen
bozeramaileak, egin gaitzazu egizale eta zuzenak, ondratuan, baztertuen
bultzatzaileak, gure kontzientziarekiko leialak. Lagun gaitzazun bakea eta
elkarbizitza defendatzen, gizakien duintasuna errespetatzen, lagun gaitzazu
gure zintzotasun profesionalari eusten, gure akatsak zuzentzen. Libra gaitzazu
arinkeria eta fribolitatetik, libra gaitzazu poterearekiko lausengutik eta
koipekeriatik, sentsazionalismotik, nagusikeriatik, aurreiritzietatik eta
oldarkeriatik. Egin gaitzazu Egiaren bozeramaile apalak, Zuregana garamatzan
Egiarenak, Jesus gure Jauna. AMEN
No comments:
Post a Comment