http://www.bertsozale.com/eu/albisteak/bertsolaritza-irakaskuntzan-programa-finantzatzeari-utzi-dio-hezkuntza-departamenduak
Hezkuntza departamentuko lehentasunen artean proiektu aurrerakoi, emankor eta aberasgarri honi laguntzea ez baldin badago, nago lehentasunak identifikatu, baloratu eta ierarkizatzeko benetako arazoak dituela departamentu horrek. Irakurleak epai dezala.
2014/04/08
Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak “Bertsolaritza
irakaskuntzan” programa finantzatzeari utzi dio 2013ko irailetik. Horren
aurrean, Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak,
Hezkuntza Departamenduari bere konpromisoak bete ditzala eskatu dio eta
“‘Bertsolaritza irakaskuntzan’ programa modu duin eta iraunkorrez
finantzatu dezala”.
Alaitz Rekondok gogorarazi duenez, 1997tik Nafarroako D
ereduko ikastetxe publikoetako ikasleek “Bertsolaritza irakaskuntzan”
programa jaso dute. “Ordutik hona milaka gaztetxok aukera izan dute
ikastorduen barruan bertsolaritza eskolak jasotzeko”. Hain zuzen,
2013-2014 ikasturtean Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetako 1.434
ikasle ari dira bertsolaritza eskola orduetan jasotzen.
Urte horietan guztietan, Nafarroako Bertsozale Elkartea arduratu da programaren kudeaketaz Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin izan dituen kontratuen bitartez.
2013ko irailean Hezkuntza Departamenduak Nafarroako Bertsozale Elkarteari jakinarazi zion ez zutela exekutatuko programarako zegoen partida, “beste lehentasun batzuk zeudelako. 2014ari begira egoera moldatzen saiatuko zela agindu zigun Hezkuntza Departamenduak, baina apirilean gaude eta gaur gaurkoz Bertsolaritza Irakaskuntzan programarako ez du euro bakar bat ere bideratu Hezkuntza Departamenduak”.
Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak adierazi duenez egoera horrek “oso kinka larrian jartzen du ez bakarrik “Bertsolaritza irakaskuntzan” programa, baizik eta Nafarroako Bertsozale Elkartearen proiektua bera ere. Horregatik, Hezkuntza Departamenduari eskatu nahi diogu bere konpromisoak bete ditzala eta “Bertsolaritza irakaskuntzan” programa modu duin eta iraunkorrez finantzatu dezala”.
Agerraldi berean Lorea Arburua Nafarroako Bertsozale Elkarteko idazkariak, azken urteotan “Bertsolaritza Irakaskuntzan” programak Hezkuntza Departamenduaren aldetik jasan dituen traba eta murrizketen berri eman du. Besteak beste, gogora ekarri du 2011n Nafarroako Bertsozale Elkarteak “Bertsolaritza irakaskuntzan” programa emateko hiru urterako kontratu sinatu zuela Hezkuntza Departamenduarekin, baina Departamenduak urtebete beranduago bertan behera utzi zuela sinatutako kontratua.
Horrez gain, 2012ko ekainean programa bertan behera utziko zuela jakinarazi zuen Hezkuntza Departamenduak. “Zorionez, orduan jaso genuen babesari esker, atzera egin zuten eta 2012-2013 ikasturtea abiatzea lortu genuen”.
Azkenik, programarako partidak azken urteotan izan dituen etengabeko murrizketen berri eman du Arburuak. “2009an 52.000€ bideratu zituen Hezkuntza Departamenduak, 2012an 32.800€ eta orain 0€. Lau urtetan etengabeko beherakada sufritu du programak eta 2009arekin alderatuta, 765 ordu gutxiago ematen dira gaur egun”
Egungo egoera horrela laburbildu dute Nafarroako Bertsozale Elkarteko ordezkariek. “Nafarroako Bertsozale Elkarteak segitzen du bere konpromisoak betetzen eta zailtasun handiz “Bertsolaritza Irakaskuntzan” programari eusten. Bien bitartean, Hezkuntza Departamentuak segitzen du programa finantzatzeari uko egiten, bere etorkizuna kinka larrian jarriz”.
Beatriz Casanova NIZE Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendaritzakideen Elkarteko ordezkariak eta Iruñeko Patxi Larraintzar ikastetxeko zuzendariak ere hartu du parte prentsaurrekoan, programa jasotzen duten ikastetxeen babesa agertzeko.
“Bertsolaritza Ikastetxeetan” programak dituen onura pedagogikoak nabarmendu ditu Casanovak. “Horregatik, gure babes osoa agertu nahi diogu “Bertsolaritza irakaskuntzan” programari eta Hezkuntza Departamenduari horren beharrezkoa, onuragarria eta errentagarria den “Bertsolaritza irakaskuntzan” programa diruz laguntzen segitzea eskatzen diogu”. Ikastetxeak bere eskaria banan-bana Hezkuntza Departamendura bideratzen ari direla jakinarazi du NIZEko ordezkariak.
Azkenik, talde parlamentarioekin harremanetan ari direla jakinarazi du Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta apirilaren 29an Nafarroako Parlamentuan gai honen inguruko lan saio bat eginen dutela aurreratu dute.
Eta, gaur, 2014ko maiatzaren 28an, hauxe ikusi dugu Bertsozale Elkartearen web-orrian:
http://www.bertsozale.com/eu/nafarroa/albisteak/201cbertsolaritza-irakaskuntzan201d-programa-manten-eta-finantza-dezala-eskatu-dio-parlamentuak-nafarroako-gobernuari

“Bertsolaritza irakaskuntzan” programa manten eta finantza dezala eskatu dio Parlamentuak Nafarroako Gobernuari
2014/05/27
Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak gaur
onartu duen mozioak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio “Bertsolaritza
irakaskuntzan” programa manten eta finantza dezala, horren egonkortasuna
ziurtatu ahal izateko. Mozioak PSN, Bildu, Aralar-Nabai,
Izquierda-Ezkerra eta PPren babesa jaso du. Soilik UPNk bozkatu du
kontra.
Onartutako mozioak nabarmendu du “azken 27 urte
hauetan Nafarroako Bertsozale Elkarteak egin duen lana, horren fruitu
ona eman duena” eta bere kezka agertu du “ikasketa-eremutik
bertsolaritzaren transmisioaren lana desagertzen ahal delako”.
Horregatik, Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatu dio, “Bertsolaritza irakaskuntzan” programa “manten dezala eta programaren egonkortasuna ahalbidetuko duen moduan finantza dezala”.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak oso positibo baloratzen du Nafarroako Parlamentuak “Bertsolaritza irakaskuntzan” programari eman dion babesa.
Beste behin ere Hezkuntza Departamenduari horren beharrezko eta eraginkorra den ekimena modu duin eta iraunkorrez finantzatu dezala eskatu nahi diogu eta azken hilabeteotan gurekiko itxi dituen interlokuzio bideak berriro ireki ditzala, egoera bere onera ekarri ahal izateko.
Era berean, azken asteotan ikastetxe, udal eta mankomunitate, elkarte, erakunde eta norbanakoengandik “Bertsolaritza irakaskuntzan” programarako jasotzen ari den etengabeko babesa ere eskertu nahi du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

No comments:
Post a Comment