Total Pageviews

Wednesday, September 2, 2015

Iruñean 27 urtez emititzen egon den Euskalerria Irratiak lizentzia izanen du azkenean


 Logoa


Euskalerria Irratia zoriontzeko posterra, igandean doan BERRIArekin
Nafarroako Gobernuko Ana Ollok bozeramaileak jakinarazi berri duenez, Euskalerria Irratiari lizentzia emango diote. Gaineratu du "luzea eta zaila" izan dela prozesua, eta zehaztu du 50.000 euroko kostua izan duela.
(Ondorengoa eitb.eus-etik aterata dago)
Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, Euskalerria Irratiak jasoko du 1997an lehiaketa egin zenetik eman gabe zeuden FMko bi lizentzietako bat. Iruñeko kate hau 1987ko azaroaren 7an hasi zen emititzen, euskaraz, eta hamabost egun ditu hemendik aurrera beharrezko dokumentazioa aurkezteko, lizentzia hori behin betiko lortzeko.
Kateak berak esan duenez, lizentzia emateko erabakia ez du Geroa Baiko Uxue Barkosek zuzentzen duen Nafarroako Gobernu berriak hartu. Auzitegi Gorenak 1998ko lizentzia banatzeko prozesuaren azken fasea errepikatzeko eskatu zion Yolanda Barcinaren Gobernuari (UPN), eta, hain zuzen, gobernu horrek berak osatu zuen kontratazio mahai berria. Emateke zeuden lizentziak Euskalerria Irratiari eta NET21 irratiari ematea erabaki du orain mahai horrek.

Eitb-ren bideoa hemen dago ikusgai. 

No comments:

Post a Comment