emendiaren 20an egingo da Jagon jardunaldiaren 20. edizinoa, Euskaltzaindiak Bilbon daukan egoitzan, Akademiako Sustapen Batzordeak bultzatuta. Saio horretan, hedabideek euskerearen sustapenean daukien zeregina aztertuko da. Hizkuntza politikak eta hedabideen egitasmoak jorratuko dira. Edonor joan leiteke jardunaldira, doban.
Euskaltzaindiaren Sustapen Sailaren
ardura nagusia hizkuntzearen estatusa da. Holan, urtero antolatzen ditu
Jagon jardunaldiak, euskerearen sustapenaz gogoetea egiteko. Aurten 20.
ekitaldia beteko dau ekimenak eta hedabideetan ipiniko dabe arretea,
euskal komunikabideek zeresana daukielakoan euskerea bultzatzeko lanean.
Hiru zatitan banatuko dabe jardunaldia.
Lehenik eta behin, Patxi Baztarrikak, Mikel Arregik eta Bernadette
Soule-k egingo dabe berba, Andoni Egaña moderatzaile dala. Hedabideen
eta hizkuntza politiken arteko loturaz jardungo dabe.
Hurrengo berbaldian, Alaitz Artolazabal,
Iñaki Guridi, Martxelo Otamendi eta Jose Luis Aizpurua egongo dira,
Marijo Deogracias moderatzailearen aginduetara. Amaitzeko, mahai-ingurua
preparau dau Euskaltzaindiak, Leire Palacios, Beatriz Zabalondo,
Aingeru Epalza eta Alberto Barandiaranegaz, Aitor Zuberogoitia
moderatzaile lanetan dala.
Zemendiaren 20an, goizeko 9:30ean hasiko
da jardunaldia, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Battittu Coyos
Jagon sailburuak egingo daben sarrerako berbaldiagaz. Arratsaldeko
14:15ak bueltan amaituko dira saioak, Erramun Osaren eta Sagrario
Alemanen berbakaz. Sartzea libre izango da, doban, eta beraz ez da
aurretiaz izenik emon behar. Egitaraua, hemen.
No comments:
Post a Comment