Geurealbisteakbot' tresna sortu du Ander Agirregabiriak. BERRIAren eta beste zazpi komunikabideren albisteak bidaltzen ditu.
Agirregabiriak azaldu duenez, Gorka Jakobe Palazio irakasleak erronka jo zien ikasleei Telegram bitartez robot bat sortzeko. «Niri interesgarria iruditu zitzaidan euskal hedabideen lotura bat egitea, berrien bila ibili beharrean une oro guregana irits daitezen», azaldu du euskarriaren sortzaileak. Doako harpidetza eginda, sakelako telefonoetarako, tabletetarako zein mahaiko ordenagailurako baliagarria da tresna, betiere Telegram zerbitzuaren bitartez. EHUko ikasleak argi zuen sortutako tresnak euskara izan behar zuela oinarri, eta horregatik aukeratu zituen hedabide horiek.
Agirregabiriak argitu duenez, robotak bidaltzen dituen mezuak isiltzeko aukera bat bada, «denbora guztian bateria xahutzen joan ez dadin, eta beranduago irakurtzeko aukera eskainiz».
Tresna, garatzeko moduan
Palaziok ikasleen hainbat bot aurkezteko asmoa du, tartean Agirregabiriarena. «Bestalde, galdetu didate ea tresna software librekoa den eta ea utziko nuen proiektua garatzen beste esku batzuetan. Erantzun dut ez dudala arazorik, betiere kazetaritzan gomendatzen den iturriaren aipamena mantentzen den bitartean». Proiektuak aurrera egin dezakeela ematen du, horrenbestez. Hedabide gehiago zerbitzura lotzeko aukera aipatu du.
Gailu eramangarriekin egiten den kontsumo motak bat egiten du botarekin. «Iruditzen zait hedabideen teaser-ak eta tituluak Telegramera bidalita hedabide horien kontsumoa areagotu daitekeela», dio Agirregabiriak. «Eta hartzaileei sakelakoan era zuzenagoan informazioa jasotzeko aukera ematen die».
No comments:
Post a Comment