Gaurko Deia.com-etik ateratako notizia interesgarria.
PuntuEUS fundazioak eta euskera hutsezko tokiko 60 komunikabide batzen dituen Tokikom sozietateak lankidetza hitzarmena sinatu berri dute euskarak Interneten duen presentzia areagotzeko, .eus domeinuaren zabalkundea sustatuz Tokikom-eko bazkide diren hedabideen bidez.
BILBO. Josu Waliño PuntuEUS gundazioko zuzendariak eta Alaitz
Artolazabal Tokikom sozietateko zuzendariak sinatu dute bi aldeen
arteko lankidetza hitzarmena. PuntuEUS fundazioak eta euskera hutsezko tokiko 60 komunikabide batzen dituen Tokikom sozietateak lankidetza hitzarmena sinatu berri dute euskarak Interneten duen presentzia areagotzeko, .eus domeinuaren zabalkundea sustatuz Tokikom-eko bazkide diren hedabideen bidez.
Horrela, akordioaren lehen emaitza herriz herriko merkatari txikiei zuzendutako ekimen berezi bat da. Horri esker, PuntuEUS-ek eta Tokikom-ek erraztasunak emango dizkiete merkatariei, Interneten presentzia izateko, tokiko komunikabideen gida komertzialen bidez.
Hala, gida komertziala martxan duten toki komunikabideek aukera eskainiko diete merkatariei, .eus domeinua 15 eurotan erosteko edo berritzeko, gida komertzialeko haien orriarekin lotzeko. Domeinuon merkatuko prezioa 50 eurotik gorakoa da gaur egun.
Alaitz Artolazabalek azaldu duenez, "Tokikom-ek tokian tokiko eragileetan ditu bere erroak, eta konpromiso sendoa du tokiko eragileekin". Bere esanetan, herrietako dendari txikiak "toki komunikabideen aliatu naturalak" dira, eta txikiei Internetera salto egiteko laguntza eskaintzea "poz handia" da.
Bestalde, Josu Waliñok azpimarratu du akordioak "eragin bikoitza" izango duela. "Dendari txikien presentzia digitala .eus domeinuen bidez bultzatuz, euskararen esparru digitala ere hedatuko dugu. Tokikom-eko bazkideek osatzen duten sare zabala horretarako baliatzea oso emankorra izango da gure ustez", adierazi du.
Momentuz, Zumaiako baleike.eus, Soroluzeko plaentxia.eus eta Debagoienako goiena.eus agerkariak izango dira aitzindariak. Hala ere, behin hitzarmena sinatuta, toki komunikabideek berehala hasiko dira eskaintza honen berri ematen tokiko dendariei.
No comments:
Post a Comment