Total Pageviews

Wednesday, October 19, 2016

 Zoritxarrez, entzun-ikusi nahi ez genuen notizia. Berria egunkarian ikusi dugu.


 

Iaz, Nafarroako ikus-entzunezkoetan eskaintza berri bat jarri zuen martxan Abian Komunikazioa enpresak, Nafarroako Gobernuak antolatutako lehiaketan bi lizentzia irabazi ostean —bat Nafarroa osorako eta bestea Iruñerrirako—.
Iaz, maiatzaren 15ean, Olaizola II.a eta Altuna II.aren arteko pilota partidarekin hasi zituen emisioak Nafar Telebistak. Baina egoera ekonomikoa ez da ona izan azkeneko hilabeteetan, eta kate elebidun horretako langileek agurreko mezua eman dute gaur, 14:30ean. "Espero dezagun ez izatea behin betirako agurra, eta proiektua berriro martxan jartzea", esan dute langileek.

No comments:

Post a Comment