Total Pageviews

Thursday, October 20, 2011

Donejakue proiektua

(Santiago bidea edo Donejakue bidearen inguruko proiektu bat zenbait kultura eta hizkuntzen arteko komunikazioa, elkar-ezagutza eta eta harremanak bultzatuko dituena. Bertan parte hartuko dut gutxi barru, komunikazio batekin. Kontatuko dizuet)


Proiektu honen xedea da Donejakue bideak zeharkatzen dituen eskualdeetako hizkuntzek eta kulturek europar guztion ondare kulturalari egin dioten ekarpena nabarmendu nahi duena, bereziki eremu urriko edota gutxiagotutako kultura eta hizkuntzek eginikoa. Helburu hori lortze aldera, estatuetako mugak gainditzen dituen proiektu horrek kideen hizkuntzak eta kulturak harremanetan jarri nahi ditu, eta kultura horietako bakoitzak Europako ondare kulturalari eginiko ekarpena ezagutzera eman.

Horretarako, islatu nahi da Donejakue bideetako hizkuntzen eta kulturen arteko harreman historikoa, xedea baita Europako hizkuntza aniztasuna, horren jatorria, eta elkarren arteko harremanak ezagutaraztea, agerian uzteko hizkuntza eta kultura aniztasuna europar nortasunaren funtsezko osagaiak direla.



Jarduera lerroak

  • Kultur eragileez osatutako Europako sare bat sortzea, Done Jakue bideari lotutako kultura eta hizkuntza europarren hedapena eta ezagutza antolatuko dituena.
  • Europari buruzko biltzarra bere kultura eta hizkuntzetan.
  • Jarduera-plan estrategiko komun bat, berrikuntza eta sormena ezartzeko kultura sustapenerako estrategiei Europan.
  • Europa Done Jakue bidean gaiari buruzko nazioz haraindiko hedapen programa (erakusketa ibiltariak, materialak eta abar).
  • Done Jakue bideari lotutako Europako eskualde desberdinetako historia kulturalari buruzko Web atari eleanitz bat garatzea.

No comments:

Post a Comment