Euskarazko kazetaritza eta hedabideetarako euskarari buruz gogoetatxoak egiteko bloga.
Total Pageviews
Thursday, October 27, 2011
Pastelen prezioa
Iritzi politikoetan ez nator bat Yolanda Barcinaren joerarekin, baina gaur Mugitukoek egin dutena patetikoa iruditzen zait: iritzi publikoan beren hilobia zulatu dute.
Horrelako ekitaldi batean sartzea, pastelak herritarren ordezkari baten aurka jaurtikiaz oso agresiboa da. Gustatu al ez gustatu (niri ez zait batere gustatzen) nafarrek aukeratu dute Barcina anderea, euren bozkaz. Bizi gaituen aroarekin ez dator bat, gainera. Gauzak erreibindikatzeko modu asko daude eta hau 0kerra delakoan nago. Horrela ez da inor konbentzitzen. Mugituren kordakoak agian bai, amorruz txalotu egingo zuten ekitaldi hori, eta tarta jaurtitzaileak goraipatu. Baina kordakoak ez direnak agian ez dira inoiz hurreratuko jarrera horretara. Diot nik, agian oker.
Gertaera honi "probetxu politikoa" atera nahiko lioketenak izan daitezke UPNkoen artean: erretiluan edo bandejan daukate aukera hori. Probestuko dutelako susmoa daukat, eta ordaindu, betiko lez, euskaldunok ordainduko dugu faktura, iritzi publikoaren faktura.
Ez duzu uste?
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment