Total Pageviews

Tuesday, March 15, 2011

“Hizkera eta kazetaritza estiloak komunikabidera moldatu behar dira”

EiTBko euskara arloko arduraduna Nafarroako Unibertsitatean HIKEAri buruz hitz egin zuen, hizkuntzaren ezaguera antolatzeko aplikazioa
  Iraia Hermosilla

           Iruñea, martxoak 11. Asier Larrinagak, EITBko euskara arloko arduradunak, hizkera eta kazetaritza estiloak komunikabideetara moldatzeko garrantzia nabarmendu zuen. “Zein testu idazten ari garen eta zein komunikabidetarako jakin behar da”, esan zuen Euskarazko Kazetaritzaren X. Jardunaldien azken hitzaldian.
            Honez gain, EITB-ko medio guztietarako, estiloen batasunean EiTBek nola lan egiten duten azaldu zuen. Honen inguruan, Asier Larrinagak HIKEA aplikazioaren eta telebistako eskuliburuaren bidez, sistema honek dituen abantailak azpimarratu zituen. “Internetek itzulpenak egiteko, gai baten inguruko hitzak aurkitzeko, toponimoetako edo egutegiko egun berezietako kontsulta egiteko sarrera onartzen die bai EITBko langileei bai gizarteari”, nabarmendu zuen.
            Azkenik, bakoitzak bere hizkuntzan dituen oinarriak aztertu zituen: “Gure jatorriko hizkuntza, hizkuntza-erabiltzaile eredugarriak edo kazetari batek esperientziari esker hartu dituen hizkuntza-ohiturak”, komentatu zituen.
            Euskarazko Kazetaritzaren X. Jardunldietan, Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak, bertako Kultura Ekitaldien sailaren eta Iruñeko Udalaren laguntzaz, aurten Arantxa Arza eta Ander Izagirrek ere parte hartu dute.

No comments:

Post a Comment