Total Pageviews

Saturday, March 5, 2011

Ander Izagirrek teknologia berrien balioa nabarmendu du bidai erreportajeak hedatzeko



Idazle eta kazetariak  Nafarroako Unibertsitateko Euskarazko Kazetaritzaren X. Jardunaldietan parte hartu zuen

 

By Iraia Hermosilla

Iruñea, martxoak 4. Ander Izagirrek, idazle eta kazetariak, Nafarroako Unibertsitateko Euskarazko Kazetaritzaren X. jardunaldietan parte hartu zuen.  Bertan, blog-a, Twitter edo Facebook bezalako teknologia berrien balioa nabarmendu zuen bere erreportajeak zabaltzeko. Teknologia berri hauekin, Izagirreren lan batzuk “medio tradizionalekin erdietsi ez duten oihartzuna” lortu dute.

            Honez gain, kazetariak bere kazetaritza “autonomo” bezala definitu zuen askatasuna ematen diolako bai gaietan baita denboran ere. Askotan “dirua galtzen” duela onartu zuen bidaiak ezin dituelako ordaindu irabazten duen diruarekin, baina bere lana izugarri gustatzen zaio. “Egunkariak nire erreportajeetatik dirutza ordaintzea gustatuko litzaidake, baina ez da posible. Hori dela eta, beste ekintza paralelo batzuk –hitzaldiak, adibidez– egiten ditut”.

            Ander Izagirre Euskarazko Kazetaritzaren X. Jardunaldietan parte hartzen duen bigarren kazetaria izan zen. Jardunaldi hauek datorren ostegunean, martxoaren 10ean, itxiko dira Asier Larrinagarekin, EiTBko euskara arloko arduradunarekin. Larrinagak Kazetarientzako baliabideak eta HIKEA aplikazioaren inguruan hitz egingo du.

No comments:

Post a Comment