Total Pageviews

Wednesday, March 9, 2011

Non galdu ote dut euskara?

Gaurko klaserako hizkuntza estilo eta sustraien inguruan egin behar izan dugu gogoeta pertsonala. Neure burua zigortzekotan pentsatzen ibili naiz, euskara alde batera uzten hari bait naiz nahi gabe, agian konturatu nahi ezean. Ez dut gogoratzen euskaraz irakurri dudan azkeneko libururik eta pentsatu dut seguraski zuek jakingo dituzuela literatur libru edo nobelen izenburu batzuk.
Beraz benetan eskertuko nizueke liburu bat edo beste aholkatzen baldin badidazue, baita musika talde edota web-horri interesgarriren baten berri jakinarazten badidazue.


Euskarak eztitu ninduen azkeneko aldia abesti bat entzun nuenean izan zen, hemen utziko dizuet altxor ttiki bat zuek ere gozatu eta onura atera dezazuen:




Besterik gabe, on izan!

1 comment:

  1. Interesgarria zure gogoeta, Oihana. Zure antzeko egoeran izango dira mordotxo bat.
    Nire ustez, interesgarria izan daiteke liburu hauetako bat (gustora irakurtzen dira, istorio politak dituzte):
    Behi euskaldun baten memoriak (B. Atxaga)
    Bilbao - New York - Bilbao (Kirmen Uribe)

    Entsegua nahi baduzu:
    Eskarmentuarn paperak (Anjel Lertxundi)
    Bezperaren bezpera (Aingeru Epaltza)

    Poesia:
    Egunsentiaren esku izoztuak (Xabier Lete)
    Bitoriano Gandiagaren edozein.

    Gomendio pertsonala da (eta eztabaidagarria). Beste gauza interesgarririk bada, baina hasteko bada zerbait, ez?

    Gorka Zabaletaren "txokoa", bestalde, oso interesgarria. Agian elkarrizketatxo egin diezaiokezu, ez?

    ReplyDelete