Total Pageviews

Friday, June 26, 2015

Bai Euskarari sariak banatu dituzte

Berria.com web-gunean agertutako berria, gaur, 2015eko ekainaren 26an

Bai Euskarari Laguna saria Gaizka Garitano futbol entrenatzaileak jaso du; Euskal Herria Esnea eta Nekatur izan dira aurtengo ziurtagiridun sarituak.

 Bai Euskarari Laguna saria jaso du Gaizka Garitano futbol entrenatzaileak./

"Hain mediatikoa den futbolaren munduan euskaraz era koherentean jokatzeagatik" eman diote Bai Euskarari Laguna saria Gaizka Garitano futbol entrenatzaileari. "Agerraldi publikoetan euskara lehenesteko garaian sortzen diren zailtasunei aurre egiten jakin du, eta eredu bat eskaini dio hiztun komunitateari".
Harekin batera, Euskal Herria Esnea eta Nekatur saritu ditu Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak. Biei ala biei ziurtagiridun sariak eman dizkiete. Lehenari, "euskara ikur ez ezik lan tresna ere baduelako"; eta bigarrenari, "turismoaren arloan euskararen alde egin duen apustuagatik".
Aurten 15 urte egin ditu Bai Euskarari Ziurtagiriak. Gaur egun 1.350 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek dute Bai Euskarari Ziurtagiria Euskal Herri osoan, eta komunitate hori sendotzen eta handitzen jarraitu nahi dutela esan dute

No comments:

Post a Comment