Total Pageviews

Thursday, June 4, 2015

Nafar Telebista emititzen hasi da, 26 kanalean

Euskalerria Irratia-ren  web agerkarian ageri zen berria. Euskarazko eskaintza hedatuz doa eta hori ona delakoan nago.
  2015-05-17

 
Atzo, Aimar Olaizola eta Altuna III.aren arteko pilota partida zuzenean eskaini zuen. Gaur, kateko aurkezle Iulian Iantzi eta Anabel Arraiza Sarrigurenen izanen dira, bihar emitituko duten SOrtzen Jaiari buruzko saio berezia prestatzen.
NTB1 katea Nafarroa osoan izanen da ikusgai Lurreko Telebista Digitaleko (LTD) 26 kanalean, eta elebiduna izanen da. Besteak beste, pilota partidu profesionalak eskainiko ditu, hasiera  ostiralero, baina asmoa da etorkizun ez oso urrunean larunbatetakoak eta igandekoak ere eskaintzea. NTB2, aldiz, euskara hutsezko kanala izanen da, eta Iruñerrian bakarrik emitituko du.
Nafarroako Gobernuaren LTDko azken lizentzia banaketan Abian Komunikazioa enpresak lortu zituen bi lizentziok. Proiektua aurrera ateratzeko, enpresa horrek zenbait fundaziorekin egin du bat. Telebistako zuzendari Iñaki Redinen arabera, haien helburua da uda aurretik telebista martxan jartzea, Sanferminetan gogor aritzea lanean, eta datorren irailean indar betez hastea denboraldi berria.
Hau guztiai horrela, egun LTDn Iruñerrian hiru kate euskaldun ikus ditzakegu. Xaloa Telebista duela bi hilabete hasi zen emititzen 28 kanalean. Eta aste honetan bertan Hamaika Telebista ere emititzen hasi da,

No comments:

Post a Comment