Tokikom-ek plazaratutako oharra: "Goienak
gaur jasan duen erasoa dela eta, salatu eta arbuiatzeaz bat, TOKIKOMek
bere elkartasun eta babes osoa eskaini nahi die Goienako zuzendaritza,
lan-talde, kolaboratzaile eta komunitate osoari.
Lan zaila da tokiko informazioa lantzea, ezinbestean gertutasunetik
egin beharrekoa, horrek dakarren presio eta erantzukizun erraldoiarekin.
Meritu handia du toki komunikabideek alor horretan egiten duten lana,
urteetan egin duten ibilbidea eta lortu duten onarpena, datuek argi asko erakusten dutena.
Toki komunikabideak euskal komunitateak sortu ditu, euskal komunitatea
bera elikatzeko. Tokiko informazioa euskaratik eta euskaraz lantzea dute
xede bakarra. Haien kontra egiten duenak, xede horren kontra egiten du,
ez besterik.
Egilea: Tokikom
No comments:
Post a Comment