Total Pageviews

Thursday, February 17, 2011

Erakarmenaz


Urteak badira Elena Osés Larunbek La Voz de Navarra aztertuz honako aipamena egin zuela: 

La Voz de Navarra no tenía una actitud auténticamente periodística ante el euskera. Consideraba que el simple hecho de encontrar algo escrito en su lengua supondría para los vasco-parlantes tan inmensa satisfacción que les llevaría, necesariamente, a leerlo. No tenía en cuenta que en euskera, como en castellano, todo periódico debe ofrecer unos contenidos amplios,objetivos, variados y atractivos.
Uste dut kontuan hartzeko kritika dela, agian, neurri batean gaurkotasuna duelako. Hau da, Gerra Zibilaren aurreko egunkari hartan pozik zeuden euskaraz hainbat eduki argitaratze soilarekin. Ez zioten erreparatzen irakurlego bat sortzeari edo fidelizatzeari. Horretarako euren irakurleen gogoak, gustuak, interesak, eta abar aztertu behar zituzten. Nahikoa lan omen zuten, ordea, egunkaria aurrera ateratzearekin. Nago batzuetan haren inertziaren arrasto batek bizirik dirauela oraindik gaur egun, nahiz eta gauza asko onerako aldatu diren.
Baina buelta eman diezaiogun gaiari: nola egin euskarazko komunikabide  bat irakurleak, jarraitzaileak, ikus-entzuleak lortzeko? Nola erakarri gure hartzailea? Agian galdera potoloa da. Agian zehaztu beharko genuke (eta bereiztu!) medio bakoitza eta egoera bakoitza. Baina galdera honi erantzutean datza arrakastaren giltza... nire ustez. 
Iritzi, kritika, proposamenik?

No comments:

Post a Comment