Total Pageviews

Saturday, February 5, 2011

Euskarazko hedabideak... tentatzen hasteko gaia

Tira, horra doa aurreneko gai-proposamena.
Duela gutxi zenbait kazetarik manifestu moduko bat argitaratu dute instituzioei inplikazio handiagoa eskatuz eta beren egoera eskasa agertuz.
Hemen osorik ez dut jarriko. Hasiera besterik ez, iruditzen zaidalako kokapen interesgarria egiten dutela eta datu jakingarriak agertzen dituztela.
Honen inguruko iritzirik? Horra, bada.

Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua

Euskarazko hedabideen historia jarraitu duenak badaki azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena. Eta badaki denbora horretan emandako aurrerapausoa itzela dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen dituzte euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera.
Komunikazioa da gure ardatza, inguratzen gaituen mundua nola ikusten dugun kontatzea, ikusmolde eta euskarri anitzez. Elkarren lehian eta elkarren osagarri. Hori da lokaletik globalera egiten dugun ekarpen nagusia, hizkuntza, euskaraz egiten duguna. Harro gaude egindako bide horrekin, pozik egiten dugunarekin, euskal kulturaren isla eta hauspo gara, eta gure euskaltasunetik munduaren ikuskera ugari eskaintzen ditugu. Albiste eta informazioaren haritik, entretenimendutik, gertukotik, sakonetik, zientziatik… [...]

1 comment:

  1. Ez dago zalantzarik komunikabideak laugarren boterea direla. Hori dela eta, eta datuak ikusita, nik uste dut instituzioek inplikazio hadiagoa jarri beharko dutela gure kultura ahalik eta gehien transmititzeko eta hizkuntza bizirik mantentzeko.

    ReplyDelete