Orain dela urtebete, EiTB-k gramatika eta hizkerari buruzko programa bat, "Kerman, mintzalagun bila", abian jarri zuen eta gaur egun, oraindik telebistan dirau.
Programa honen protagonista Kerman da, euskaltegian euskara ikasten urteak eman dituen gaztea. Behin euskaltegian aritu ondoren, kalera irtengo da euskaltegian ikasitako teoria osoa praktikan jartzeko. Egunero kalean agertzen diren egoera askotan parte hartzen du eta pertsona askorekin hitz egiten du. Pertsona horiekin mintzapraktika egiten du eta gero berak egindako akatsak aztertzen dira eta akats horiek zuzendu egiten dira.
Hasiera batean, pramatikarekin zerikusia zuten egoera errazak ikusgai ziren, baina pixkanaka-pixkanaka egoera horiek zailtzen joan ziren eta orain ikus ditzakegun egoerak baliagarriak izan daitezke gure euskara hobetzeko.
Nire ustez, programa hau oso baliagarria da euskarazko gramatika gogoratzeko eta, bestalde, euskara erabiltzearen alde agertzen da. Honelako programa gehiago telebistan egotea ondo egongo litzateke.
Bai, izan ere, ezin dugu ahaztu gaur egungo euskaldunen portzentaje handi bat euskaldun berriak direla eta jende asko euskalduntzen ari dela. Horrelako programa arin (atsegin), pedagogiko eta motibagarriak beharrezkoak dira gure egoeran. Gure gizartean dagoen errealitate bat da, eta humorez ekin behar zaio. Ez duzu uste?
ReplyDelete