Blogean aurreko sarrera batean aurkitzen den berria irakurri ondoren idazgaiaren inguruan pentsatzeari ekin nion.
Hasteko, gaur egun euskarazko hedabideek pairatzen duten egoera larria dela argi neukan berria irakurri baina lehen. Alabaina, hedabideek duten korapiloa askatzeko aukera mordo, orobat eskuraerraz ditugula ezezagutzen nuen.
Gaia gogoan igaro eta instituzioek tren bat eraikitzea nahiago badute, gure aintzindar historia, baita kultur eta tradizioak babestu eta zabaldu beharrean; zergatik ez diogu guk geuk, eusakara maite eta beneratzen dugunok auzi hau garaitzen?
Finantziazioa funtsezko atala da hedabideek aurrera egin ahal dezaten, honetan gustiz ados nago, ostera, uluka eta jasankor ibiltzeak ez du arazoa konpontzen lagunduko. Honenbestez, eukarazko irratiak entzun, euskarazko prentsa irakurri, euskal telebista ikusi, interneten euskarazko web orrialdeak bisitatu... eta euskarak indarra galdu ez dadin, eguneroko elkarrizketak geurea den eta geure egin dugun hizkuntza honetan mintzatzen saiatu beharko genuke.
Aintzinan ez zuten ez egunkaririk, ez aparatu elektronikorik, ezta internetik ere; aitzitik, berriak, baita autu-mautuak ahoz aditzera eramaten ziren toki batetik bestera. Eta gaur egun, hainbeste trikimailu eduki harren, euskara ez dugu babesten, ez euskera jakin eta erabiltzen ez dugunok, ezta euskararen herriaren agintaritzak ere.
,
Beraz, has gaitezen euskara hizkuntza bat bezela erabiltzen, instituzioak kontura daitezen bai gaztelera, bai ingelera eta munduan aurkitzen ditugun beste hizkuntzak bezela, hedabideetan egoteko aukera izateaz gain bultzada bat ere behar duela euskerak.
Bai, erabilera eta kontsumoa (euskarazko hedabideena) aldarrikapenik indartsuenak direlakoan nago. Egunero ekarpen xumearekin, tantaz-tanta, azkenean pareta zulatu, pitzatu egingo da.
ReplyDelete