Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak prest agertu dira euskarazko hedabide ez-publikoen sektorearekiko harremanetan sakontzeko eta euskarazko komunikabideek duten egoera aztertzeko. Diru laguntzetan urratsak egiteko konpromisorik ez dute hartu.
Mikel Lizarralde 2011-05-17 - 16:42:46
Euskarazko hedabideetako ordezkariek bilerak egin dituzte azken asteetan Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioekin, euren egoeraren berri eman eta etorkizuna bermatu ahal izateko bidea irekitzeko. Sektorearen berri eman diete instituzioei, eta hainbat eskaera ere egin dizkiete.
Diru laguntza publikoetan 2012rako %25eko igoera eskatu dute hedabideek krisiaren ondorioei hobeto aurre egin ahal izateko. Horretaz gain, publizitate instituzionalaren %25 euskarazko hedabideetara bideratu dadila eskatu diete, baita sektorearen eta instituzioen arteko mahai bat osatzeko ere: "Gure egoera estuaz jarduteko".
EAEko instituzioak prest agertu dira sektorearekiko harremanetan sakontzeko, eta instituzioen eta sektorearen arteko mahaia osatuko da hedabideen egoera aztertzeko. Hori albiste "pozgarritzat" jo dute hedabideen ordezkariek, gune horretatik "elkarlanean krisi egoerari hobeto erantzungo zaiolako".
Nolanahi ere, kezka ere agertu dute hedabideek, 2012ko diru laguntzen igoera aipatzean, instituzioek krisia aipatuta eragozpenak jarri dizkietelako. Krisi garaian laguntza publikoak gora egin behar duela aldarrikatu dute euskarazko hedabideek.
Sektorearen egoeraz kezkatuta, otsailean Euskal Herri osoko 80 euskarazko hedabide baino gehiagok agerraldia egin zuten instituzioei konpromiso handiagoa eskatzeko. Orain, berriz, euskarazko komunikazioaren beharra ekarriko dute gogora kanpaina baten bitartez. Publizitate kanpaina datozen egun eta asteetan ikusiko da prentsa, irrati, telebista eta Interneten.
AGIRIA

Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua.
Agerraldia 2011-02-15. Donostia
Egunon, eta eskerrik asko agerraldi honetara etorri zareten guztioi.
Gaur, hemen, euskarazko hedabide ez publikoetako ordezkaritza oso zabala elkartu
gara, elkarrekin partekatu dugun gogoetaren berri eman, eta batera egin asmo dugun
bidearen berri emateko gizartearen aurrean. Hemen, mahaian, hedabide horietako
ordezkari batzuk gaude (ikusi duzuen bezala, askoz ere gehiago gara), eta nik guztien
izenean hitz egingo dizuet.
Gure burua aurkeztu eta nor garen azalduz hasiko gara. Eta hori egiteko, zer hobe
datu batzuk ematea baino:

- 100dik gora gara euskaraz ari garen hedabideak, prentsa, irratia, telebista eta
Internet kontuan hartuta.
620tik gora gara hedabide horietan lanean ari garen langileak.
Guztien artean, urtean 27.000.000 eurotik gorako aurrekontua mugitzen
dugu.
7.000.000 euro inguru sortu eta ordaintzen ditugu zuzenean gizarte
segurantza eta zerga bidez (BEZ eta PFEZ).
7.500.000 euro jasotzen ditugu diru-laguntzen bidez.
2007ko abenduan CIESek propio egindako azterketa batek zioen euskarazko
hedabideak 450.000 lagunengana iristen direla, hau da, euskaldunen %57
dela euskarazko hedabideen jarraitzaile.
Datu hauek guztiek erakusten da dute sektore bizi eta kontuan hartzeko bat osatzen
dugula, zalantzarik gabe, gizarte honetan era askotako irabaziak sortzen dituena.
Adibidez:
Informazio mailan, gizartearen informazio eskubidea asetzeko bidea ematen
duen sektorea delako.
Euskararen normalizazioan, aho batez onartzen den bezala, hizkuntza
normalizaziorako eragile nagusietakoak direlako hedabideak.
Arlo ekonomikoan, lanpostuak sortzen dituelako, eta kontuan hartzeko
moduko ekarpena egiten duelako sektoreak gizarte segurantza eta zerga
bidez.
Diruz lagundutako sektorea da, hala behar duelako, merkatu parametro hutsetan
bizirauterik ez duelako eta funtzio publiko ezinbestekoa betetzen duelako. Baina
azpimarratu nahi dugu, sektore honek jasotzen dituen laguntza publikoetatik zati handi
bat berreskuratzen duela gizarteak baita parametro ekonomikoetan ere.
Ez dugu ezer berririk esango hedabideok krisi garaiak bizi ditugula esaten badizuegu.
Komunikazio munduan gertatzen ari den aldaketak eta krisi ekonomikoak gogor
astindu dituela euskarazko hedabideak, lehendik ere diruz baliabidez larri zebiltzan
hedabideak. Erronka berriei aurre egiteko sostengu erantsi bat behar izan
dugunean, laguntzak murriztuta ikusi ditugu, krisiaren aitzakian. Horren
ondorioz, gure borondatearen kontra biziraupena gure egunerokoaren
erdigunean kokatu da. Ez baita gure bokazioa bizirautea, ezta egun kaleratzen
ditugun hedabideokin konforme geratzea. Gure bokazioa garatzea da, euskal hiztunen
komunitateak bere burua euskaraz islatua ikusteko beharrari, nahiari erantzutea,
eskaintza etengabe egokituz eta aberastuz, azken 30 urtean erakutsi dugun bezala.
Euskara eta euskal kultura geroratzeko giltzarri ezinbestekoa da komunikazio proiektu
anitzen bidez osatzen den sektorea osasuntsu eta garapenbidean inbertitzea.
Instituzioek aspaldi aitortua diote sektore honi euskara eta euskal kultura sustatzeko
zereginean duen estrategikotasuna eta garrantzi hau behin eta berriro berretsi da
administrazio eta foro anitzetan. Aitortzak baina ez dira nahikoak, tamainako apustu
eta sostengu ekonomikoa behar du sektore honek. Egungo laguntzek kasurik onenean
prekarietatean bizirauteko aukera eskaintzen digute garatzeko aukerari hegoak
moztuz. Era berean hainbat hedabideren ateak ixten ikusi ditugu azken aldian.
Aurreko guztiak kontuan hartuta, indarrak batu eta sektore gisa garatzeko premia
biziko bi gai identifikatu ditugu sakontzeko: diru-laguntzak eta publizitatea.
Laguntzetan baliabide handiagoak behar dira, sektorea indartzeko, egoera
berrira egokitzeko behar dituen inbertsioak egiteko eta zabalkunde handiagoa
lortzeko.
Aldi berean, egungo laguntza deialdiaren dinamikatik bide egonkorragoetarako
urratsa egin beharra dago, urteroko zalantza egoera gainditu eta laguntzaren
zenbatekoa urte hasieran ezagutzeko. Egonkortasuna kopurutan eta
azkartasuna prozedura eta ebazpenetan.
Publizitatearen gaian, berriz, agerikoa da instituzioek eta erakunde nagusienek
ez dutela euskarazko hedabideen indarra kontuan hartzen. Esan dugu duela
hiru urteko datuek erakusten zutela euskaldunen erdiak baino gehiagok
kontsumitzen dituztela euskarazko hedabideak, baina publizitate inbertsioa ez
da maila berean egiten. Publizitate instituzionala egiterako orduan beste politika
bat behar da eta horretan eragin nahi dugu.
Egoerari eta zailtasunei aurre egiteko, euskarazko hedabideok hainbat ekimen
elkarrekin egitea erabaki dugu. Horren ondorioa dira otsailaren 1ean argitaratutako
editorial bateratua eta agerraldi hau bera. Hemendik aurrera ere elkarrekin aritzeko
erabakia dugu, eta gure egoeraren berri ematen jarraituko dugu gure medioen bitartez
eta horretarako sortutako webgunean, http://www.blogak.com/ehedabideak.
Horrez gain, hurrengo asteetan instituzio nagusienetako eta alderdi politikoetako
ordezkariekin elkartzeko plana egiten ari gara. Bilera hauetan sektorearen berri
zuzenean eman eta politika aldaketarako proposamenak lantzea da helburua.
Sektoreak prestasun osoa du eragile guztiekin gaia landu eta akordio eta politika
zehatzak adosteko, eta horretarako dagoen prestasuna ikusi nahi dugu. Jakin
badakigu udal eta foru hauteskundeen atarian gaudela, eta uste dugu garai egokia
dela alderdiek etorkizunera begirako gogoeta egin eta konpromiso zehatzak har
ditzaten hurrengo lau urteetarako politika markatzeko.

No comments:
Post a Comment