Euskal kulturaren arlo bat lantzen du Iñaki San Martinen bilduma honek eta euskara ere ez du urruti bere espresabidean. Agian gurera erakartzen hasteko modu bat irudia bera izan daiteke, aldamenean gure hizkuntza presente duela. Agian norbaiti erakargarria egin dakioke modu hain berezian hitz egin eta dantza egiten duen herria. Hala bedi)
- 2 urteetan zehar egindako 28 irudiko bildumak maiatzaren 23rarte iraungo du Eraikin Zentralean
Iraia Hermosilla
Iruñea, maiatzak 6. Iñaki San Martinek, argazkilari gipuzkoarrak, ‘Soka Dantza’ aurkezten du Nafarroako Unibertsitatean, Calellako Festimage VI. Jaialdian egon ondoren. Kolore, pintzel edota oihal bezalako material ezberdinen eta zentzu zabalago batean beste elementu kulturalen arteko loturan oinarritutako lana da. 28 irudiko erakusketa Eraikin Zentraleko atarian egongo da maiatzaren 23rarte.
Iñaki San Martinen argazkiak traizioei eusten dieten gizon eta emakumeei omenaldia egiten die. “Folklorea Euskal Herrian oso aberatsa da eta atzean gure erroak kontserbatzen dituen jende ugari dago”, azaldu du argazkilariak.
Horrez gain, erakusketa hau egiteko “obra bateko edukia eta forma zehazteko, laburtzeko eta definitzeko abilezia elkartzen duen prestaketa kulturala” garrantzitsua dela nabarmendu du argazkilariak.
Iñaki San Martin orain dela 30 urte baino gehiago lanean hasi zen. Bere ikasketak Donostiako Komunikazio eta Zine eskolan hasi zituen eta Florentzian zinematografia ikasi zuen (1982). 1989tik aurrera, Soarte Fotografía sortu zuenean, euskal kulturarekin lotura duten erakusketak egin ditu.
‘Soka Dantza’ erakusketa Nafarroako Unibertsitateko Kultura Ekitaldi sailak antolatu du, Iruñeko Udalaren, Euskal Jaurlaritzako Kultura departamentuaren eta Euskarabidearen laguntzaz.
No comments:
Post a Comment