Total Pageviews

Tuesday, May 10, 2011

Kulturaren lapikoa, hamar urte baino gehiago egosten



Kulturaren lapikoa 98.3 irratiko irratsaioa da. 2000 urtean hasi zen martxan. Artean "Radio Universidad de Navarra" deitzen zen hemendik emititzen zen irratia, Aloña Velasco kazetaria zuzendariorde zelarik. Hasiera batean ordu erdiko saioa izaten zen eta astero-astero egiten zen. Edurne Aristi, Izaskun Samaniego, Amaia de Esteban eta Marta San Sebastian -artean Fcom-eko ikasleak- izan ziren hasierako urteetan irratsaioa posible egiten lagundu zutenak.
Gorabehera asko izan ostean, oraindik orain bizirik dirau eta euskal kulturari buruz gure inguruan egosten dena (lapikoan egosi betiere) entzulearengana gerturatzea du helburutzat. Bost minutuko mikroespazioa da gaur egun eta Fcom-eko ikasleek egiten dute.
Sarrera honen titularrean klikatuz gero, podcast batzuen orri batean sartuko zara. Aukeratu "Kulturaren lapikoa" izenburua dutenak eta entzungo dituzu gure ikasleek egindako harribitxiak.

No comments:

Post a Comment