Nafarroako Parlamentuak bertsolaritza Kultur Ondare izendatzeko ebazpena onartu du.
(EITB.com-etik hartua)Bertsolaritza, neurri batean behintzat, komunikabide bat ere bada, komunikazio ekintza bat baita bertso-saio bakoitza. Bertsolariek komunikatzeko erabiltzen dituzten estrategietatik zer ikasi askoa dugu hobeto komunikatzea nahi dugunok. Beren berbaldia antolatzeko dituzten trebeziak ere nahiko nituzke niretzat; eta berbaldi hori transmititzeko jokoan jartzen dituzten baliabideak hain garatuta izatea nahiko nuke nik)
Nafarroako Parlamentuak guztien adostasunarekin onartu du Nafarroako Gobernuari bertsolaritza kultur ondare izateko espedientea hastea.
Nafarroa Bairen ekimena izan da eta bertsolaritza Nafarroako Kultur Ondare izateko aukera ireki dute gaur. Horrela egingo zutela adostu zuten duela gutxi Nafarroako Bertsozale Elkartearekin izandako bileran.
Bertsolaritzaren "tradizioa" eta "errotzea" izan du hizpide taldeak eta, bere ustez, Lantz, Ituren eta Zubietak edota Hiru Behien Zerga bezalako tratamendua behar du, guzti horiek baitira "kultur ondare".
No comments:
Post a Comment