Total Pageviews

Wednesday, April 13, 2011

TV3ren aldeko manifestazioa deitu dute Valentzian

(Argia.com-etik hartua. Nafarroan gertatzen denaren antzeko zerbait da Valentziakoa. Agian ez da kasualitatea agintean daudenak nahiko antzerakoak izatea: politika bertsintsua daukate beste komunitate batekin partekatzen duten hizkuntzarekiko.)
Onintza Irureta Azkune| 2011-04-13


Valentziarrek otsailaz geroztik ezin dute ikusi Herrialde Katalanetan katalanez emititzen duen telebista publikoa. Valentziako Gobernuak 2007az geroztik oztopo asko jarri ditu telebista kate hori valentziarrek ikus ez dezaten.
Herritarrek haien kabuz errepikagailuak altxatzeagatik isunak jartzen ari da azkenaldian, eta Acció Cultural del País Valencià elkartea hormaren kontra jarri du zama ekonomikoa dela-eta. Otsailaz geroztik Valentziako herri askotan egin dituzte TV3 ikusi ahal izateko aldarrikapenak eta bilkura handiena, apirilaren 16an, Valentzia hiriburuan, egingo dute. Lau urte oholtzatik kanpo egin dituen Lluís Llach kantariak salbuespena egin eta Feliu Venturarekin batera abestuko du egun horretan.


TV3 eta Nafarroan ETB. Argiako artikulu bat

No comments:

Post a Comment