Total Pageviews

Wednesday, April 6, 2011

Hitzaldi informatiboak EITBko beken inguruan




Hitzaldi informatiboak antolatu ditu EITB Taldeak EHU eta Nafarroa zein Deustuko Unibertsitateetako Komunikazio eta Zientzia Sozialen ikasleentzat.



EITB Taldeak beka kopuru zabala eskaintzen du urtero hainbat unibertsitate eta Lanbide Heziketako zentroen artean. Hala, hitzaldi informatiboak antolatu ditu EHU eta Nafarroa zein Deustuko Unibertsitateetako Komunikazio eta Zientzia Sozialen ikasleentzat.

Hitzaldira joan nahi duten EHUko ikasleek euren datuak bidali behar dizkiote Patxi Doblasi (patxi.doblas@ehu.es). Apirilaren 13an izango da hitzaldia, 10:30ean, EITBren Bilboko egoitzako Multibox gelan. Bertan, Hautaketa taldea zein Radio Euskadi, Euskadi Irratia, ETB Erredakzioa eta eitb.com aurkeztuko dira. ostean, 12:30ean, bisita gidatu bat egingo da egoitzatik. Bestalde, maiatzaren 3an, 11:00etan, Radio Vitoriari buruzko hitzaldia egingo da irratiaren Gasteizeko egoitzan.

Apirilaren 14an antolatuko da Deustu eta Nafarroako Unibertsitateentzako hitzaldia, 10:30ean, aipatutako Multibox gelan. Era berean, Hautaketa taldea zein Radio Euskadi, Euskadi Irratia, ETB Erredakzioa eta eitb.com aurkeztuko dira, eta ostean, 12:30ean, bisita gidatu bat egingo da egoitzatik.


No comments:

Post a Comment