Mintegia bukatu da bai, baina euskerarekin ditugun etxekolanak baditugu datozen urteetarako. Mintegian ikasi dugu erabiltzen dugun hizkuntzak urte pila izateaz gain euskal kulturaren zati handi bat dela. Ez dugu edozein hizkuntza ez, ikusi dugun bezela baditugu atzera begira hainbat bertsolari, idazle eta poeta.
Honekin jarraituz, hizkuntz aberats hau dugunez aprobetxatuz Asier Larrinagak animatu zigun bezala, euskararen egiten dugun erabilpenaren inguruan gogoeta egin behar dugu. Honela banaka banaka perlak jasoz geure euskera altxor bihur dezakegu. Bestalde altxor hau lortu dugunean euskeraz bizi direnekin elkar banatzeari ekin behar genioke lagunen artean, etxean eta komunikazio hedabideetan.
Mintegia oso interesgarria izateaz gain pertsonalki aberastu gaitu ere, beraz datozen urteetan jendea animatuko nuke berrtara apuntatzeko.
On izan!
No comments:
Post a Comment