Euskarazko kazetaritza eta hedabideetarako euskarari buruz gogoetatxoak egiteko bloga.
Total Pageviews
Friday, April 8, 2011
Eusko Ikaskuntzaren aurkezpena Nafarroako Unibertsitatean
Daniel Apaolazak, Eusko Ikaskuntzako zuzendari berriak, eta Amaia Nausiak, "Datorkigunea" arloko arduradunak azaldu zituzten erakunde akademiko honen nondik norakoak.
Aurreneko aldia da Daniel Apaolaza ingeriariak Nafarroako Unibertstitateko Iruñeko campusean dagoena berak kudeatzen duen erakundea aurkezten. Zenbait ikasle eta ikerlari bildu ziren haren eta Amaia Nausiaren azalpenak entzutera.
Eusko Ikaskuntzaren ikuspegi historikoarekin hasi zen aurkezpena eta, besteak beste, Euskaltzaindia bezalako erakundeak EIren baitatik sortu zirela gogorarazi zigun egungo zuzendari kudeatzaileak.
Gaur egungo jarduerak eta helburuak ere azaldu zituen Apaolazak eta azpimarratu egin zituen ekimen horietan parte hartzearen balioak eta onurak; esaterako, ANECA bezalako agentzia batengandik akreditazioak lortze aldera.
Amaia Nausiak, berriz, gazteentzako eraturiko ekimen arrakastatsu baten berri eman zuen. Datorkigunea deitzen da eta ikasturte bakoitzean gazte talde baten lanean oinarritzen da. Ikasturte bakoitzean bi gai nagusi lantzen dira eta parte hartzaileen perfilak askotarikoak izaten dira: eskatzen zaien bakarra esku hartzearen erabakia da. Euskara da euren arteko lan tresna.
Talde honen lanen emaitzak eta ondorioak liburu batean argitaratzen dira. Amaia Nausia Nafarroako Unibertsitateko ikasle ohia da. Bertan burutu zuen bere lizentziatura eta bertan egin zuen bere doktorego tesia. Egun Eusko Ikaskuntzan egiten du lan.
Azkenik, Ainara Arregik, EIko Iruñeko idazkariak eurekin harremanetan jartzeko xehetasunak eman zizkigun, bai eta bazkide izateko argibideak ere.
Horrelako ekimenetan parte hartzeko gonbitearekin eta ohiko familia argazkiekin amaitu zen ekitaldia.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment